Kanpo-agente geologikoak: Ura, Glaziarrak eta Haizea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,29 KB
Kanpo-agente Geologikoak
Gainazaleko urak, lurpeko urak, itsasoak, glaziarrak eta haizeak kanpo-agente geologikoak dira, eta eguzki-energia dute sorburu. Eguzkiak itsasoko ura eta aire-masa berotzen ditu; horren ondorioz, antizikloiak eta beheraguneak sortzen dira, eta horiek haizea eta prezipitazioa eragiten dituzte.
Uharrak, Ibaiak eta Ur Basatiak
Uharrak
Oso emari irregularreko ur-lasterrak dira, eta ura eramaten dute euria egiten duenean. Malda handia izan dezakete. Uharraren zatiak:
- Harrera-arroa: Prezipitazioen ura jasotzen da. Higadura gertatzen da.
- Isurbide-kanala: Higadura eta garraioa gertatzen dira.
- Deiekzio-konoa: Uharraren amaierako zatia da. Garraiatutako sedimentuak metatzen dira.
Ibaiak
Ibaiaren zatiak (ibilguak):
- Goi-ibilgua: Malda handia du. Higadura eta garraioa dira nagusitzen diren prozesuak.
- Erdi-ibilgua: Malda txikitzen da. Higadura eta sedimentazioa gertatzen dira, eta horren ondorioz, meandroak eta ibai-terrazak sortzen dira.
- Behe-ibilgua: Oso malda txikia du. Higatzeko ahalmen guztia galtzen du. Sedimentuak metatzen ditu eta alubioi-lautadak sortzen dira (Adibidez: deltak).
Ur Basatiak
Kanalizazio edo ubiderik gabe maldetan behera datozen urak dira. Horrek higadura handia eragiten du (Adibidez: karkabak eta badlands).
Lurpeko Ura
Kontinenteen gainazalean erortzen diren prezipitazioen zati handi bat zorupera iragazten da. Ura arroka iragazkorretan zehar sartzen da, arroka iragazgaitzak gelditzen duen arte, eta han metatzen da. Horrela, lurpeko akuiferoak sortzen dira. Lurpeko urak arrokak meteorizatzeko eta higatzeko ahalmen handia du.
Lurpeko Urak Sortutako Egiturak
- Kaltzio karbonatoaren disoluzioaren ondorioz sortutako egiturak: Zimak, haitzuloak, dolinak.
- Kaltzio karbonatoa prezipitatzearen ondorioz sortutako egiturak: Estalagmitak, estalaktitak, zutabeak.
Olatuak, Ur-lasterrak, Itsasaldiak eta Glaziarrak
Olatuak
Kostaldeko arrokak higatu, sortutako sedimentua garraiatu, eta, azkenik, metatu egiten dute. Horrek zenbait ondorio eragiten ditu erliebean:
- Higaduraren ondorioak: Itsaslabarrak.
- Sedimentazioaren ondorioak: Sortutako sedimentuek hondartzak eratzen dituzte.
Ur-lasterrak
Tenperatura-aldaketek, uraren gazitasunak edo haizearen indarrak sortzen dituzte ur-lasterrak. Hondoko material finak higatu eta garraiatu egin ditzakete, eta, ondoren, abiadura galtzean, metatu.
Itsasaldiak (Mareak)
Itsas mailaren aldizkako gorabeherak dira. Eguzkiak eta Ilargiak duten erakarpen-indarraren ondorioz gertatzen dira (itsasgorak eta itsasbeherak). Itsasaldien eragina garrantzitsua da estuario-formako ibaien bokaleetan. Higadura-, garraio- eta sedimentazio-prozesuak eragiten dituzte.
Glaziarrak
Izotza, material solidoa denez, agente higatzaile ahaltsua da. Higatutako materialak garraiatzen dituzte. Izotza urtzen den guneetan gertatzen da garraiatutako material guztiaren sedimentazioa. Sedimentu horri till edo morrena esaten zaio.