Kanarietako klima

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 14,66 KB

MAPA Zokaloak Era primarioan eratutako lautadak edo goi-lautadak dira. Arroka silizeo oso gogorrak dira: granitoa, arbela, kuartzita eta eskistoak. Erliebe horizontalak izaten dira, Iberiar penintsulako mendebaldean daude. Antzinako mendiguneak Era Tertziarioan eratutako mendiak dira, Alpetar orogeniaren presioak zokalo bateko bloke batean eragindako altxamendu berri baten ondorioz (gaztetzea). Gailur lautuak dituzte. Erdialdeko sistema, Toledoko mendiak, Galiziako mendigunea eta Kantauriar mendikatea.Tolestura-mendikateak Era Tertziarioko Alpetar orogenian sortutako mendi-goraguneak dira, Era Sekundarioan itsasoak jalkitako sedimentuak oinarri hartuta eratuak.

- Tarteko mendikateak Iberiar sistema eta Kantauriar mendikatearen ekialdeko zatia.
- Mendikate alpetarrak, tontorrak (antiklinalak) eta haranak (sinklinalak) txandakatzen dira, esaterako, Pirinioak eta Mendikate Betikoak. 
Arro sedimentarioak Era Tertziarioan eratutako eremu hondoratuak dira, buztinezko eta kareharrizko sedimentuekin bete ziren. 
- Zokalo-arroak Alpetar orogeniaren presioen eraginez zokalo baten bloke bat hondoratzeagatik eratutakoak dira.


Arro edo Sakonune prealpetarrak (Ebroren eta Guadalquivirren sakonunea)

      

FÖEHN EFEKTUA: haizebeko mendi-hegaletan aire lehorrak behera egiten du eta horrek atmosfera berotzen eta lehortzen du. Efektu hori oso nabarmena da mendi-
erliebeak dituzten kanaria uharteetan. 

Prezipitazioak

Aireak duen uraren lurrunak gora egiteak, hozteak eta kondentsatzeak eragiten ditu prezipitazioak.
Airearen gorapena zergatik gertatu den, prezipitazioak hiru motatakoak izan daitezke:
orografikoak, konbektiboak eta fronte-prezipitazioak. 

- Latitudea eta kokapena: urtearen joanean depresioak edo antizikloiak nagusi izatea eragiten dute.



Itsasoren irekitasuna: itsasoren eragipenetik kanpoko lurraldeetan, neguko hotzak antizikloiak eratzea errazten du.



Erliebea: altueran gora egin ahala, prezipitazioak ugaritu egiten dira. 



Klima ozeanikoa


Prezipitazioak ugariak, erregularrak eta leunak dira. 



Urteko prezipitazioak,
guztira, 800mm-tik gorakoak dira.



Urteko prezipitazioek
banaketa erregularra dute, klima hau duten lurrak fronte polarreko depresioen eraginpean baitaude. 



Prezipitazioak
modu leunean erortzen dira, horrek erraztu egiten du euria lurrean iragaztea . 

Bi eratako tenperaturak erregistratzen dira: kostaldean, tenperatura bitarte txikia izaten da, eta barnealdean, moderatua.



Kostaldean, itsasoren eragina handia denez, tenperatura-bitartea txikia izaten da. 



Barnealdean, itsasoren eragina apalagoa denez, tenperatura-bitartea moderatua izaten da. 


Klima mediterraneoa


K. Mediterraneoaren eraginguneak
Espainiaren zati handiena hartzen du: klima ozeanikoko zonatik hegoaldera dagoen Penintsula lurraldea, Balear uharteak, Ceuta eta Melilla. 

Prezipitazioak moderatuak edo urriak dira, irregularrak eta ekaiztsuak.



Urteko prezipitazioak,
guztira, 800mm-tik beherakoak izaten dira.



Prezipitazioek
banaketa irregularra dute. Uda lehorra da, Azoreetako antizikloiak iparrerantz egiten baitu urte-sasoi horretan. 

- Prezipitazioak ekaitz moduan erortzen dira oso sarritan.

Tenperaturak aldatu egiten dira.

3 azpiklima daude: itsasaldekoa, kontinentala eta lehorra. 


Mendialdeko klima


Mendialdeko klimaren eraginguneak 1000m-tik gorako altitudea duten mendiko lurraldeak hartzen ditu. 

Prezipitazioak oso ugariak izaten dira: urtean 1000mm-tik gora euri egiten du.

Tenperaturen urteko bataz bestekoa oso baxua izaten da, eta neguak hotzak izaten dira. 

A) Klima ozeanikoaren eraginpeko mendietan prezipitazioak oso ugariak dira. 
B) Klima mediterraneoaren eraginpeko mendietan, prezipitazioak askoz urriagoak dira, eta udan , hilabete lehor bat edo bi izaten dira. 

Kanarietako klima subtropikala 


Kanariak kokapenez hegoaldean daude, Kantzer tropikotik eta Afrikako kostaldeetatik gertu, horrek era askotako eraginak egotea dakar. 

Kanarietako korronte hotzak, uharteen eta Afrikaren artean sortzen denak, latitudez dagokiena baino gehixeago hozten ditu. 

Erliebeak tenperatura jaitsarazten du; eta haren orientazioak prezipitazio eta hodei ugari eragiten ditu alisioaren haizealdeko isurialdean.


A)
Zona behereetan, prezipitazioak oso urriak izaten dira: Mendebaldeko uharteetan, urteko prezipitazio-kopurua 300mm eta 150mm artekoa da. Tenperaturak beroak izaten dira urte guztian, eta ez dago 17ºC-tik beherako tenperaturak dituen hilabeterik. 


B)
Erdialdean, prezipitazioak ugaritu egiten dira: alisioaren haizealdeko isurialdeetan, 1000mm-koa da urteko bataz bestekoa; tenperaturak, aldiz, jaitsi egiten dira. Hodei-itsasoaz goitiko Tenerifeko eta La Palmako zona garaietan, prezipitazioak urritu egiten dira. Elurra ere egin dezake neguan. 


Entradas relacionadas: