Kalitatearen Kudeaketa: Kaizen, PDCA, 5S eta EFQM Ereduak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Medicina y Salud
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,41 KB
Masaki Imai eta Kaizen: Etengabeko Hobekuntza
Kaizen hitzak etengabeko hobekuntza esan nahi du; edozein arlotako edozein lan hobetu daiteke. Kaizenek ezaugarri hauek bete behar ditu:
Kaizenaren Ezaugarriak
- Kalitatearen etengabeko hobekuntza.
- Bezeroen nahi eta betebeharrak asetzea.
- Produkzioaren planifikazioa.
Hobekuntzarako Proposamenak
- Erraz ezar daitezkeen hobekuntzak.
- Garestiegiak ez direnak.
- Hobekuntza horiek enpresa jarduera guztietan egotea.
PDCA Zikloa: Planifikatu, Egin, Egiaztatu, Jardun
- P (Planifikatu)
- Zer egin nahi den eta nola lortu nahi den planifikatu. Horretarako, helburuak ezarri behar dira, eta horiek lortzeko metodo egokienak definitu. Galdera hauei erantzuten die: zer, zergatik, nola, noiz, non, nortzuk.
- D (Egin)
- Planifikatutako ekintza betetzea, hau da, jarritako helburuak lortzea.
- C (Egiaztatu)
- D faseko emaitzak neurtu eta P fasean planifikatutako helburuekin konparatzea, bide batez akatsak eta bete ez diren puntuak identifikatuz.
- A (Jardun)
- Egin diren akatsak zuzentzeko, sortu diren arazoei irtenbidea bilatzeko edo prozesua hobetzeko proposatu diren ekintzak antolatzea eta ezartzea. Ondoren, beste planifikazio bat egingo da, hobekuntza lortu arte aplikatuko dena. Lortu den egoera hobetuko duten ekintza eta helburu berriak identifikatu behar dira, beste ziklo bati hasiera emateko.
Soberako Gastuak (Hondakinak)
Hainbat arrazoirengatik sortzen dira soberako gastuak:
- Gehiegizko produkzioagatik.
- Materialen mugimenduagatik (garraioa).
- Pertsonen mugimenduagatik.
- Produktu edo zerbitzu akastunengatik.
- Prozesuengatik.
- Itxaron behar diren denboragatik.
- Biltegietako materialagatik.
- Giza eraginagatik.
5S Metodologia: Lanpostuaren Antolaketa
- 1. Fasea (Antolaketa / Seiri): Beharrezkoa ez den guztia kanporatu.
- 2. Fasea (Ordena / Seiton): Beharrezkoak diren gauzak leku egokietan jarri.
- 3. Fasea (Garbiketa / Seiso): Zikinkeria saihestu eta lanpostua garbi edukitzen saiatu.
- 4. Fasea (Ikusketa / Seiketsu): Akatsak konpontzen saiatu; jarrera zuzenak ez direnean, zer egin behar den erabakitzea komenigarria izaten da.
- 5. Fasea (Diziplina eta Ohiturak / Shitsuke): Ezarritako arauak bete eta hobetzen saiatu, denen artean erabakitako arauak betez.
Deming-en Ekarpenak eta Emaitzak
- Kalitatearen hobekuntza.
- Gastuak murriztu egiten dira, errepikatu beharreko lanak eta atzerapenak gutxitu egiten direlako. Horrela, denbora eta materialak hobeto aprobetxatzen dira.
- Produktibitatea igo egiten da.
- Merkatuko kuota igo egiten da, kalitate eta prezio hobeak eskaintzen direnean.
- Etekinak hobetu egiten dira eta enpresaren jarraipena bermatu egiten da.
- Lanpostu berriak sortzen dira.
EFQM Bikaintasun Eredua
Kalitate osoko metodo bat da, enpresa osotasunean lantzen duena. Beste enpresa batzuekin konpara daiteke, eta horrek puntuazio bat dakar. Puntu gehien lortzen duenak hobekuntza handiagoa izango du. Atal bakoitzaren barruan irakurketa ezberdina egin daiteke, jakiteko atal bakoitzean zer dagoen ondo eta zer gaizki.
EFQM-ren Irizpideak (Ahalmena)
Prozesuetan oinarrituta daude, enpresa batean dauden eginkizunak protokolatzeko. 5 atal daude, bakoitzak helburu ezberdinak ditu:
- Lidergoa: Beraien burua kontrolatzen du.
- Pertsonak: Langileek euren beharrak asetzeko.
- Politika eta Estrategia: Helburuak nola lortzen dituen, zer metodo erabiltzen duen eta gauzak egiteko modua.
- Itunak eta Baliabideak: Gauzak ondo erabiltzen diren, zure baliabideak nola erabiltzen dituzun eta ea eraginkorrak diren.
Emaitzak
Emaitzak ikusteko atalak:
- Bezeroak: Nola ikusi eta baloratu duen zure enpresa, bezeroaren beharrak asetzen diren.
- Pertsonak: Langileak.
- Gizartea: Kutsadurarekin lotutako emaitzak, babesleak (patrozinadoreak).
- Emaitza Gakoak: Emaitza ekonomikoak baloratu eta enpresaren egoera.