Kalitatearen Kudeaketa: Adituak, Kontzeptuak eta Bilakaera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,71 KB

Kalitatearen Adituak eta Kontzeptu Nagusiak

  1. Taula batean konparatu 3 adituren helburu nagusiak: Ishikawa/Deming, Juran eta Crosby

    Aditu hauen helburu nagusiak, oro har, Zero Akats lortzea dira.

  2. Zer desberdintasun dago langileen parte-hartzean Deming eta Crosbyren artean?

    • Deming: Etengabeko hobekuntza eta estandarrak azpimarratzen ditu, langileen parte-hartze handia eskatuz.
    • Crosby: Parte-hartze minimoa eskatzen du, Zero Akats kontzeptuan zentratuz.
  3. Zein adituk erabiltzen du "Kalitatearen Kostea" hobekuntza neurtzeko?

    Joseph M. Juranek erabiltzen du kalitatearen kostea hobekuntza neurtzeko.

  4. Azaldu zer esan nahi duen "Zero Akats" kontzeptuak

    Prozesu batean akatsik ez egitea da helburu nagusia.

  5. Nork azpimarratzen du talde-lana eta zergatik?

    W. Edwards Demingek azpimarratzen du, etengabeko hobekuntza lortzeko ezinbestekoa delako.

  6. Hautatu aditu bat eta azaldu bere ikuspegia eraikuntza metalikoetan aplikatzeko moduan

    Philip B. Crosby: Aginte estilo hierarkikoa izango litzateke, akatsak saihestuz, epe motzean etekin handiak lortzeko.

2. Galdetegia: Kalitatearen Kudeaketa (TQM)

  1. Azaldu fase nagusiak eta bakoitzaren helburua

    • Kalitatearen Plangintza: Bezeroen beharrak identifikatu eta horiei erantzuteko diseinuak sortzea.
    • Kalitatearen Kontrola: Produkzio-prozesua gainbegiratzea eta emaitzak ezarritako estandarrekin bat datozela ziurtatzea.
    • Kalitatearen Hobekuntza: Akatsak, kostuak edo eraginkortasunak etengabe murriztu eta hobetzea.
  2. Zer alde dago "Produktuaren Kalitatea" eta "TQM"-ren artean?

    • Produktuaren Kalitatea: Produktu zehatzak baldintzak betetzen dituen edo ez ziurtatzea. Helburua: bezeroak espero dituen funtzioa, iraupena eta segurtasuna betetzea.
    • TQM (Kalitate Osoaren Kudeaketa): Ez da produktuari bakarrik begiratzea; enpresa osoaren filosofia bat da.
  3. Zein fasetan hasten da kalitatea enpresa osoaren ardura izaten?

    TQM fasean hasten da enpresa osoaren ardura izaten. Langile guztien, zuzendaritzaren eta enpresako prozesu guztien ardura bihurtzen da.

  4. Zer esan nahi du "Kalitatea kudeatu egin behar da"?

    Ez dela nahikoa kalitatea "gertatzea" edo espero izatea, baizik eta planifikatu, kontrolatu eta hobetu egin behar dela.

  5. Idatzi adibide bat TQM ikuspegia aplikatzen duen enpresa baten kasuan

    EHUko ikasmaterialak (edo Toyota, adibidez).

  6. Galdera luzea Kalitate Joerari buruz

    Erabateko Kalitatearen Kudeaketa.

3. Galdetegia: Kalitatearen Bilakaera Historikoa

  1. Zerrendan jarri Kalitatearen bilakaerako gertaera nagusiak ordena kronologikoan

    1. Industria Iraultza
    2. Shewhart-en Kontrol Estatistikoa
    3. Deming-en ekarpenak Japonian
    4. ISO 9000 sortzea
    5. TQM filosofiaren garapena
  2. Izendatu autore bakoitzak egindako ekarpen nagusiak

    • Philip B. Crosby: Zero Akats eta "Kalitatea doan da" kontzeptuak.
    • Joseph M. Juran: Erabilgarritasun gasa definitzen zuen eta Kalitatearen Trilogiak (Plangintza, Kontrola, Hobekuntza).
    • Kaoru Ishikawa: Kalitate Zirkuluak eta Kausa-Efektu Diagrama (Arrain-hezurra).
    • Armand Feigenbaum: Erabateko Kalitate Kontrola (TQC) kontzeptua garatu zuen.
  3. Hausnarketa: Zer harreman du Kalitatearen bilakaerak gaur egungo produkzioarekin?

    Produkzioaren arabera kalitatea aldatu egiten delako, eta gaur egun bezeroaren asebetetzea eta prozesuen optimizazioa dira ardatz nagusiak.

  4. Zein autorek aplikatu zuen estatistika kalitatean lehen aldiz?

    Walter A. Shewhart.

  5. Zein hamarkadatan sortu zen EFQM eredua?

    1990eko hamarkadan.

  6. Adierazi laburki zertan datza "Taylorismoa"

    Frederick W. Taylor-en "lanaren kudeaketa zientifikoa". Planifikazioa eta exekuzioa bereizita zeuden.

  7. Marraztu eta bete Joseph M. Juranek egindako ekarpena

    Kalitatearen Trilogiak: 1. Kalitatearen Plangintza, 2. Kalitatearen Kontrola, 3. Kalitatearen Hobekuntza.

  8. Nor izan zen "Kontrol Grafikoen" asmatzailea? Zeozer aipagarria pertsonaiari buruz

    Walter A. Shewhart. Shewhartek adierazi zuen akatsak prozesuaren barruko aldakortasunagatik gertatzen direla, eta azterketa estatistikoen bidez aurreikus eta kontrola daitezkeela.

  9. Zeintzuk dira Kalitate Zirkuituak (PDCA)?

    PLAN, DO, CHECK, ACT.

  10. Zer ezagutzen dugu Kaoru Ishikawari buruz?

    Arrain-hezur diagrama (Kausa-Efektu Diagrama) egin zuen, arazo baten kausa posibleak antolatu eta identifikatzeko.

  11. Zer da "EFQM" eredua?

    European Foundation for Quality Management. Europar eredu bat da, erakundeen kudeaketa eta kalitatea ebaluatzeko eta hobetzeko.

  12. Zein da "Kausa-Efektu" diagrama? Nola deitu?

    Arrain-hezur diagrama edo Ishikawa diagrama. Arazo baten kausa posibleak antolatu eta identifikatzeko erabiltzen da.

  13. Kalitatearen bilakaeran aldaketak eragin zituzten zein aldaketa gertatu ziren gizartean Antzinatik Erdi Arora igarotzean?

    Produkzio masiboa hasi zen, eta horrek espezializazioa eta lan banaketa areagotu zituen. Langile bakoitza prozesuaren zati txiki baten erantzule izatera pasa zen, eta horrek ikuspegi orokorra galerazi zuen. Frederick W. Taylor-en "lanaren kudeaketa zientifikoa" (Taylorismoa) nagusitu zen, eta kalitatea kontrolatzeko departamentu espezializatuak sortu ziren.

  14. Zer hasi zen Bigarren Mundu Gerran Kalitatearen arloan?

    Produkzio masiboa hasi zen, espezializazioa eta lan banaketa areagotu zituen.

4. Galdetegia: Kalitatearen Definizioak eta Ikuspegiak

  1. Lotu definizio bakoitza bere egilearekin

    • Feigenbaum, Deming eta Juran: Kalitatearen definizioa bezeroaren asebetetzea, produktuen kalitatea hobetuz eta mantenduz, eta modulu ekonomikoak betetzea.
    • Taguchi: Ekoiztu den momentutik, produktuak gizarteari sortarazi dion kalte minimoa.
    • Deming Sariaren Batzordea: Bezeroek produktu eta zerbitzuetan eskatutako kalitatea bermatzeko ekintza sistema guztiak dira, zuzendaritza barne, arduradun.
    • Ishikawa: Bezeroen beharrak asetzeko dituen ezaugarriak eta bere egungo ekoizpena.
  2. Zer esan nahi du Taguchiren "Kalte Minimoa" kontzeptuak?

    Prozesuetan akatsak eta desbiderapenak ahalik eta txikienak izatea. Horrela, kalitate handiko produktuak lortzen dira, akats eta kostuak murriztuz.

  3. Azaldu Deming Sariaren Batzordearen ikuspegia

    Kalitatea bermatzeko prozesu bat bermatzen du, non produkzio eta zerbitzuen kalitatea etengabe hobetu eta zaindu behar den.

  4. Konparatu Ishikawa eta Juranen definizioak

    • Ishikawa: Kalitatearen altuera lehenengo lortzea.
    • Juran: Beti hobetzen egotea (etengabeko hobekuntza).
  5. Zein definizio da zure ustez praktikoena? Justifikatu

    Ishikawarena ona da, bezeroari begiratzen diolako bere beharrak asetzeko.

  6. Sortu zure definizioa kalitatearentzat, eraikuntza metalikoen ikuspegitik

    Zure lana ahalik eta hoberen egitea, ahalik eta diru gutxien inbertituz, bezeroaren eskakizunak betez.

  7. Zein da Diseinuko Kalitatearen definizioa?

    Bezeroak eskatutako kalitatea.

  8. Zein da Egungo Kalitatea?

    Fabrikazioan lortzen dena.

  9. Zein da Erabilera-Kalitatea?

    Erabiltzaileak duen esperientzia.

  10. Lotu ikuspegiak: Kalitatea, Kostua, Entrega, Zerbitzua

    Kalitatea ona bada, kostuak baxuagoak izango dira. Berdina gertatzen da entregarekin eta zerbitzuarekin: kalitatea ona bada, epean joango da, ez duelako berandu iritsiko eta fidagarria izango delako.

  11. Zein ikuspegi hobetu behar da entrega-epeak betetzen ez direnean?

    Entrega ikuspegia hobetu behar da.

  12. Zer ikuspegiari dagokio bezeroari eskuliburua ez ematea?

    Zerbitzuaren ikuspegia.

  13. Zer da Kalitatea ISO 8402aren arabera?

    Entitate bati behar inplizitu eta esplizituak asetzeko gaitasuna ematen dioten ezaugarri multzoa.

  14. Zer da Kalitatearen Kontrola?

    Bezeroaren betekizunak asetzeko teknika eta ekintzak.

  15. Zer da Kalitatea Bermatzea?

    Erakundeak kalitatearen betekizunak beteko dituela konfiantza emateko planifikatutako ekintza sistematikoak eta froga daitezkeenak.

  16. Zer da Kalitate-Sistema?

    Kalitatearen kudeaketa aurrera eramateko beharrezkoak diren antolaketa, egitura, prozedura, prozesu eta baliabideak.

  17. Zer da Kalitatearen Kudeaketa?

    Zuzendaritza orokorrak, kalitatearen politika, helburuak eta erantzukizunak ezartzeko egindako ekintza multzoa.

  18. Zer da TQM ISO 8402aren arabera?

    Kalitatean zentraturiko erakundeen kudeaketa modua. Kide guztien parte-hartzean oinarrituta eta epe luzean bezeroaren asebetetzea, langile eta gizartearentzako abantailak lortzea helburu duena.

  19. Azaldu TQM-ren 3 helburu komertzial

    • Bezeroaren beharrak ezagutu eta asetzea.
    • Bezeroak mantentzea eta erakartzea.
    • Irudia hobetzea eta hedapena areagotzea.
  20. Zer printzipio da garrantzitsuena zure ustez?

    Bezeroak asetzea: bezero-ekoizle erlazioak hobetu, barne-bezeroak asetu, beharrak ezagutu, saltzailea neurtu (lana hobeto egiteko eta produkzio hobea edukitzeko).

  21. Zer rol dute pertsonek TQM sisteman?

    Zuzendaritza, administratiboak, teknikariak, pertsona guztiak, barne- eta kanpo-bezeroak.

  22. Zein da lehen urratsa TQM ezartzeko?

    Zuzendaritzaren konpromisoa eta lidergoa bermatzea, kalitatearen kultura zabaltzeko.

  23. Zer da Kalitatearen Sistema?

    Kalitatearen egoeraren analisia eta formazio plana.

  24. Zer da Autoebaluazioa EFQM ereduan?

    Enpresaren kalitatearen eta kudeaketaren ebaluazioa onartzeko sustatzea.

  25. Zer da PDCA zikloa?

    PLAN, DO, CHECK, ACT.

  26. Zer da ISO 9000ren helburua?

    Kalitatea ahalik eta hoberen entregatzea da helburua, nazioarteko estandarrak ezarriz.

  27. Zer da Aintzatespena TQM ezarpenean?

    Barne/kanpo erakundean egindako balorazioa.

Entradas relacionadas: