Kalitate-tresnak: Arazoen Ebazpenerako Gida
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,74 KB
Kalitate-tresnak
- Arazoen ebazpena gauzatzeko lan-metodoak dira.
- Banaka egin daitezke, baina taldeka eraginkortasun handiagoa dute.
- Aztertzeko, identifikatzeko, baloratzeko, erabakiak errazteko, etab. erabiltzen dira.
- Erraztasuna eta erabilgarritasuna dira horien abantailak; sail guztietan aplika daitezke.
Datuak Biltzeko Orria
- Datuak bildu eta aztertzeko erraztuko digun formatu argia, azkarra eta ordenatua izango da.
- Datu horiek informazio bihurtzen ahalbidetzen digu.
- Horren bidez, neurketen desbideratzeak detektatu, joera globalak ebaluatu eta efektuen zergatiak aztertzen laguntzen digu.
Histograma
- Datuak modu ordenatu eta ulergarrian taldekatzen dituen barra-diagrama da.
- Horrela, modu errazean datuak aztertzen eta arazoak identifikatzen dira.
- Prozesu baten maiztasun-banaketa adierazten digu.
- Neurketen ezohiko balioak, prozesuaren desorekatzea, etab. detektatzen laguntzen digu.
Pareto-diagrama
- Paretoren printzipioan oinarritzen den arazo baten faktoreak konparatzeko barra-diagrama da.
- Lehentasunak agerian uzten ditu, eta horrela, hobekuntza-ahaleginak hobeto bideratu daitezke.
- Hobekuntza baten eraginkortasuna aurreikustea eta ulertzea ahalbidetzen du.
Dispertsio-diagrama
- Bi aldagaien arteko erlazioa aztertzen du, haiei dagozkien binakako balioen irudikapenaren bidez.
- Baldintza zehatzetan aldagai batek beste batekiko hartuko duen balioa aurreikusten ahalbidetzen digu.
- Kontrolatu beharreko ezaugarriak hobeto kudeatzen laguntzen digu.
Estratifikazioa
- Zergatia arazotik isolatzen du, datuak talde edo mailetan banatuz.
- Modu honetan, multzo handi batean ezaugarri bera duten taldeak identifikatzen dira.
Kausa-efektu diagrama (Ishikawa)
- Arazoa, arazoen kausa eta azpikausen irudikapen grafikoa da.
- Horrela, efektua eta efektuaren zergatien artean erlazioak ezartzen dira.
- Ulermena eta arazo konplexuenen azterketa errazteko, kausa nagusiak identifikatzeko eta arazoen prebentziorako politikak ezartzeko balio digu.
Kontrol-grafikoa
- Datuak bildu ondoren, prozesua ebaluatu eta horren oreka mantentzen laguntzen digu.
- Prozesuaren jarraipena egiten du eta ohiko eta ezohiko aldakortasunek eragindako zergatiak bereizten ditu.
- Bi mota daude:
- Aldagaien araberakoak (datu numerikoak).
- Atributuen araberakoak (datu ez-numerikoak).
- Grafikoan balio bakoitza irudikatu behar da. Datu bakoitza hurrengoarekin lotu behar da lerro baten bidez.
- Tartez kanpoko puntuak aztertu, eta horrela, akatsen zergatia ondoriozta daiteke.