Kafetegailu Automatikoaren Kontrol Elektrikoa: Prozesua eta Komponenteen Azterketa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,18 KB
Kafetegailu Automatikoaren Kontrol Elektrikoa
Aukeratutako makina kafetegailu automatiko bat da, proiektu hau sistema elektriko baten bidez kontrolatua dago. Kafea modu automatikoan, seguruan eta kontrolatuan prestatzeko diseinatua. Makina hau aukeratu dugu prozesu argia eta fase desberdinak dituelako. Sistema honek pultsadoreak, sentsoreak, kontaktoreak eta amaierako etengailuak (topeak) erabiltzen ditu, prozesu osoa behar bezala kontrolatzeko.
Kafetegailuaren Prozesuaren Fasetak
Prozesuaren Hasiera: Prozesua hasten da erabiltzaileak abiatze-pultsadorea sakatzen duenean. Une horretan, kontrol-zirkuitua aktibatzen da eta sistema martxan jartzen da.
Uraren Beroketa: Hasierako fasean, kafetegailuaren barruko ur-depositua berotzen hasten da, erresistentzia elektriko baten bidez. Urak behar den tenperatura lortu arte, sistemak ez du hurrengo pausura pasatzen uzten.
Konpartaren Irekiera: Ura behar bezala berotuta dagoenean, konparta irekitzen da eta ur beroa basora jaisten hasten da. Konparta honek amaierako etengailuak (topeak) ditu, irekiera osoa eta egonkorra dela ziurtatzeko, eta konparta etengabe ireki eta ixtea saihesteko (AMAIERAKO ETENGAILUA).
Basoa Betetzea: Ur beroa basora erortzen den bitartean, pisu-sentsore batek basoaren pisua kontrolatzen du. Basoa beteta dagoela detektatzen duenean, sistemari seinalea bidaltzen dio.
Konpartaren Itxiera: Pisu-sentsoreak basoa beteta dagoela adierazten duenean: Konparta automatikoki ixten da eta itxierak ere amaierako topera iristen da (AMAIERAKO ETENGAILUA).
Prozesua amaitzen da erabiltzaileak kafetegailuaren tapa altxatu eta basoa hartzen duenean. Sistemak tapa ireki dela detektatzen du eta argi adierazle bat pizten da.
Eskema Elektrikoaren Osagaien Funtzioak
Eskema elektrikoak (kontroleko eskema bat da) kafetegailuak behar duen funtzionamenduari erantzuten dio:
- Kontaktoreek sentsoreetatik jasotzen dituzten seinaleen arabera kontrolatzen dituzte beroketa-erresistentzia eta konpartaren mugimenduak.
- Tenperatura-sentsoreak ura behar bezala berotuta dagoela ziurtatzen du.
- Pisu-sentsoreak basoa behar bezala beteta dagoela adierazten du.
- Amaierako etengailuek (topeak) konpartaren mugimendua mugatzen dute, etengabeko irekiera-itxiera saihestuz.
- Tapa-sentsoreak prozesuaren amaiera detektatzen du.
- Argi adierazleak erabiltzaileari prozesua bukatu dela jakinarazten dio.
Material-Zerrenda Egitearen Arrazoia
Proiektua behar bezala gauzatzeko, hasieratik argi izan behar genuen zer elementu behar genituen eta zein funtzio beteko zuen bakoitzak. Horregatik, material-zerrenda egitea beharrezkoa izan da, sistema osoa aurrez planifikatzeko eta ez inprobisatzeko.
Etxe Komertziala Aukeratzea
Proiektuan erabiltzen diren osagaiak errealak izan daitezen, beharrezkoa da etxe komertzial bat aukeratzea, hau da, material elektrikoa saltzen duen marka edo hornitzailea. Horrela, diseinatutako sistema ez da soilik teorikoa, baizik eta benetan erosi eta muntatu daitekeen zerbait.
Aukeraketa egiteko, hainbat irizpide kontuan hartu dira:
- Osagaiak eskeman agertzen diren baldintzak betetzea (tentsioa, korrontea, kontaktu kopurua…).
- Marka izatea fidagarria eta estandarizatua.
- Produktuak erraz eskuragarriak izatea.
- Dokumentazio teknikoa izatea (datu-orriak).
Adibidez, kontaktore bat aukeratzerakoan, ez dugu edozein hartu, baizik eta:
- Behar den tentsioarekin bateragarria dena.
- Behar adina kontaktu dituena.
- Erabiliko den aplikaziorako egokia dena.