Kablezko Sistema Egituratuak eta Estandarizazioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,09 KB

Zer esan nahi dute KSE siglek?

Kablezko sistema egituratuak.

Zerrendatu KSE batek eskaintzen dituen abantailak, gutxienez 5:

○ Edozein teknikari instalazioak ulertzea
○ Mantentze-lanak erraztea
○ Funtzionamendu optimoa ziurtatu
○ Epe luzeko iraupena
○ Fabrikatzailearen independentzia
○ Erabilitako teknologiaren independentzia
○ Ahotsa, datuak eta bideoa sistema berean integratzea
○ Sailak haien artean konekta daitezke

Datu-zentro baterako kableen ezaugarriak estandarizatzen dituen Europako araudia:

EN-50173-5.

Pare bihurrituaren kolore-kodeak definitzen dituen araudia:

TIA/EIA 568-B.

Zuntz optikorako kolore-kodeak definitzen dituen araudia:

TIA/EIA 598-A.

Zer araudi nazional jarraitu behar dugu instalazioaren funtzionamendu egokia egiaztatzeko?

UNE EN 50346.

Zein estandarizazio-erakunde arduratu zen estandar amerikarra internazionalizatzeaz?

ISO.

Zer izen dute kableatu egituratuko azpisistema guztiak elkarri lotzeko ardura duten elementuek?

Banatzaileak.

Instalazioetan, zein banatzaileen konbinazioak izaten da ohikoenak?

○ CD (campus-banatzailea) eta BD (Eraikin-banatzailea)
○ BD (Eraikin-banatzailea) eta FD (Solairu-banatzailea)

Posible al da solairu-banatzaile (FD) bat campus-banatzailearekin (CD) zuzenean konektatzea?

Ez, eraikin-banatzaile (BD) bat egon behar da bien artean.

Zer topologia eta euskarri mota erabiltzen da campuseko backbone kableak instalatzerakoan?

Eraztun bikoitzeko topologia duen zuntz optikoa.

Eraikin bateko zein espaziotan kokatzen dira banatzaileak?

Telekomunikazio edo ekipo geletan.

Zer esan nahi du kableatu bertikala izar moduan instalatzen ohi dela?

Gela batean (normalean ekipo-gelan), gainerako solairuetako komunikazio-gelak konektatzen dituen banagailu zentrala konektatzen dela.

Zein azpisistematan kokatzen dira RJ45 errosetak?

Azpisistema horizontalean.

Zein espaziotan kokatzen da sare-inprimagailu bat?

Lan-eremuan.

Zein espaziotan egoten dira erakundearen zerbitzariak?

Ekipo-gelan.

Zein espaziotan dago ISPren sarrera?

Zerbitzuen sarrera-gelan.

Zer da patch panel-ak erabiltzeak eskaintzen duen abantaila nagusia?

Instalazio baten zati aldakor eta finkoa bereiztea, eta horren ondorioz instalazioaren aldaketak erraz egin ahal izatea kableatu osoa ukitu gabe.

Zer luzera izan dezakete, gehienez, ekipoak sarbide-puntuarekin konektatzen dituzten kableek?

5 metro gehienez (kableatu horizontalaren eta adabaki-kableekin batera ez dira 100 metrotik gorakoak izango).

Zer luzera izan dezakete gehienez lan-eremuko kableek banaketa-kableekin batera?

Ezin dira 10 metrotik gorakoak izan.

Zer luzera izan dezakete gehienez lan-eremuko kableek, banaketa-kableek eta kableatu horizontalak, danak batera?

Ezin dira 100 metrotik gorakoak izan.

Solairu batean, zenbat m2-tan egon beharko luke FD batek?

100m2.

Zein azpisistemak izaten du kable-kopuru gehien?

Azpisistema horizontala.

Nola antolatzen dira sarea elkarrekin konektatzen duten interkonexio sistemak?

Banaketa-armairutan edo racketan antolatzen dira.

Nola bidal daitezke datuak eta ahotsa bide beretik?

Kableatu bihurrituaren libre dauden bi pareen bidez.

ANSIren zein arauak zehazten du pantailadun pare bihurrituaren kableatua erabiltzea?

TSB53.

Zer luzera izan behar du gehienez kableatu horizontalak?

90 metro.

Zer esan nahi du pathway hitza?

Kanaleten bidez kableatuaren instalazioa zeharkatzen duen bidea.

Nola egin behar da kurbatura bat kablearen ibilbidean, kablearen ezaugarriak ez aldatzeko?

Kurbadura-erradio nahikoa irekita eta fabrikatzailearen gomendioen arabera.

Zeitzeuk dira kableen ibilbidea instalatzeko kanaleten alternatiba garbiagoak?

Zoruak eta sabai teknikoak.

Non kokatu beharko lirateke finkatze-puntuak?

Leku irisgarrietan eta FD-tik 15 m baino gehiagora.

Zer esan nahi dugu Rack Unit edo U-rekin?

Rackean instalatu daitezkeen armairu eta moduluetarako neurketa-unitate estandarizatua.

Zein modulu dira ohikoenak rack batean instalatuta egotea?

Bitarteko ekipoak, patch panel-ak, kableak antolatzeko moduluak eta elikadura-hartuneak.

Nola funtzionatzen du SAI batek?

Elektrizitatea dagoenean, kargatu egiten dira, eta argia moztuz gero, ekipoa elikatzen dute.

Zer neurri hartu behar da ustekabeko korronteek pantailatutako kableen bidez ekipoak eta pertsonak ez kaltetzeko?

Elementu guztiak (armairuak, ekipoak, pantaila-kableak eta sistema elektrikoak) bere lur-hargunea izan behar du.

Zenbat elementu etiketatu beharko lirateke instalazioa hobeto ulertzeko?

Espazioak, banaketa-armairuak edo rackak, banaketa-panelak edo patch panelak, errosetak, lur-harguneak eta kanalizazioak.

Zer puntutan eta zertarako da beharrezkoa nolabaiteko tartea kableetan?

Konexioen amaieretan, kokapen-aldaketak errazteko, bai racketan, bai lan-eremuetan.

Zenbat RJ45 interfaze ditu bakoitz?

8-pin modular konexio bat da.

7

2

2

1

Entradas relacionadas: