June: Aniztasun Funtzionalen Egutegia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,94 KB

June eta Nire Ahizpa Berezia

Kaixo, ni June naiz eta abendu-egutegi honetako lehenengo liburuaren protagonista naiz. 17 urte ditut eta ahizpa txiki bat dut. Nire ahizpa jaio zenetik gaixotasun arraro bat du. Orain 7 urte ditu eta medikuek ere ez dakite zer jasaten duen, hain da arraroa, oraindik ez duela ezta izenik. Ahal dudan hobekien zaintzen saiatzen naiz. Ez du hitz egiten, ez du jaten eta ez du ibiltzen, baina bere sentimenduak transmititzeko gai da: irribarre egiten digu eta triste dagoenean adierazten digu.

Nire Etorkizuneko Ametsa: Medikuntza

Nire etorkizunean medikua izatea gustatuko litzaidake, aniztasun funtzionalak dituzten haurrei eta familiei laguntzeko. Bi ikastaro besterik ez zaizkit geratzen medikuntza gradua egiteko, baina egunero pixka bat gehiago ikertzen dut aniztasun funtzionalen inguruan, nire buruari nire ahizparen egoerari definizio bat emateko.

Aniztasun Funtzionalaren Kontzeptuak

Haurren gaixotasunak oso gogorrak dira, bai familiarentzat, bai jasaten duenarentzat. Asko ikertu dut nire ahizparen egoeraren zergatia ezagutzeko. Ikusi dut aniztasun funtzionalak kontzeptu desberdinetan sailka daitezkeela. Kontzeptu hauek: gaixotasuna, urritasuna, desgaitasuna (ezintasuna) eta minusbalia dira.

Nire ahizparen egoera aztertzeko edo izendatzeko kontzeptu guztiak egokiak dira. Gaixotasun bat jasaten du bere gorputzaren barneko egoerarengatik, urritasuna ere bere gorputzaren kanpoko egoera ohikoa den egoerarekin egitura anormala daukalako, eta desgaitasuna dauka bere eguneroko ekintza batzuk ezin dituelako aurrera eraman. Minusbalia, pertsona bat desgaitasun bat jasaten badu ematen zaion terminoa da, beraz nire ahizparentzako egokia da.

Diagnostikoaren Zama

Desgaitasunen bat duten baina diagnostikatuta dauden seme-alabak dituzten familiek inbidia asko ematen didate. Semeak ezintasunen bat badu ere, badakite zer duen, zergatik daukan eta nola zaindu edo lagundu daitekeen. Baina nik zer? Ni bezalako jendea dago erantzun bila, baina gaur egun ia ezinezkoa da erantzuna aurkitzea.

Abendu-Egutegia eta Desgaitasunak

Abendu-egutegi honetan desgaitasun desberdinak ezagutuko dituzu. Bakoitzak desgaitasun desberdin bat dauka eta hilabetea aurrera doan heinean desgaitasun desberdinen inguruko ezagutza berriak edukiko dituzu.

Baloratu eta Errespetatu

Istorio guztiek erakutsiko dizute zerbait berria, inoiz pentsatu edo hausnartu ez duzuna, eta istorioren bati esker konturatuko zara. Nik eskatzen dizudan gauza bakarra da baloratzea liburu bakoitzaren protagonistak eskaintzen dizkizudan ezagutzak eta errespetatzea bere sentimenduak.

June-ren Gogoeta

Nik beti esaten dut:

"Nire arreba berezia da, ni ere bai eta berezi sentitzen ez dena bere burua baloratzen ez duelako da, denok garelako bereziak"

Entradas relacionadas: