Judoaren Oinarriak: Historia, Etiketa eta Teknikak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,33 KB
Judoa
Japoniar jatorria duen borroka honen asmatzailea gizon ahula zen. Hau dela eta, antzinako borroka metodoak ikertzen hasi eta Judo teknikak asmatu zituen. Hauen bitartez indartsuagoak ziren aurkariak menperatu zitzakeen.
Judoaren berezitasunetako bat da borrokalaria bere aurkariaren indarraz baliatzen dela bere aurka egiteko.
Helburua gorputz osoa erabiliz aurkaria lurrera bota eta bertan geldiaraztea litzateke.
Judoa praktikatzeko Judogi edo Kimono izeneko jantziak erabiltzen dituzte. Jantzi hauek oso sendoak izaten dira heltzerakoan erraz puskatu ez daitezen.
Jantzia eta Eremua
Judogia lotzeko koloretako gerrikoak erabiltzen dira. Kolorearen arabera judokaren maila adieraziko da; zuria da maila baxuen adierazten duena eta ondoren horia, laranja, berdea, urdina, marroia eta azkenik maila gorena adierazteko; beltza.
Judoa Tatami izeneko eremuan jokatzen da. Tatamia elkarren ondoan jarritako lastairatxoz osatuta dago.
Jatorria errespetatuz tekniken izenak Japonieraz adierazten dira, herrialde guztietan.
- Tori: Erasotzen duen borrokalaria.
- Uke: Erasoa jasaten duen borrokalaria.
Judoaren Oinarrizko Teknikak
Judoan teknika ugari erabiltzen dira. Gu bakar batzuk baino ez ditugu ikasiko.
Rei (Agurra)
- Agurra kidearekiko errespetua adierazteko modu bat da. Lanean hasi aurretik egiten da eta ondoren laguna agurtzean datza.
- Agurtzeko bi modu daude:
- Ritsurei (Zutikako agurra)
- Zarei (Lurreko agurra)
Ukemiak (Erorketak)
Judoan derrigorrez lurrera nola erortzen den ikasi beharko dugu. Oinarrizko lau modu daude:
Ushiro-Ukemi (Atzeranzko erorketa)
- Zutik, besoak aurrerantz luzatuak; makurtu egingo gara belaunak tolestuz.
- Hemendik atze aldera eroriko gara ipurdia oinetatik ahal dugun gertuen ezarriaz.
- Hankak angelu zuzenean igoko ditugu eta eskuekin tatamia indarrez kolpatuko dugu.
- Buruak lurra ukitu ez dezan erortzerakoan pixka bat altxatuko dugu.
Yoko-Ukemi (Alborako erorketa)
- Erorketa egingo dugun aldeko zango eta besoak gorputz aurretik aurkako alderantz luzatuko ditugu.
- Beste aldeko belauna tolestuko dugu, erorketa alde batera eginaz.
Mae-Ukemi (Aurreranzko erorketa)
- Gorputza aurrera modu tinko batez eroriko da. Besoek alderantzizko V bat osatzen dutelarik lurra besaurreekin eta eskuekin kolpatuko dugu.
Zenpo-Kanten-Ukemi (Aurreranzko erorketa bueltaka)
- Besoek borobil bat irudikatzen dutelarik, eskuak hanken artean ipiniko ditugu.
- Alde bateko sorbaldaren gainean egingo dugu itzulipurdia. Burua ez da sekulan lurrean ezarri behar.
Giltzak
Aurkaria lurrera botatzeko erabiliko ditugun teknikak dira.
ASHI WAZA (Hanketako teknikak)
O-soto-gari
- Torik Ukeren desoreka bilatuko du bere aldera erakarriz.
- Torik ezkerreko hanka Ukeren eskuinekoaren parean kokatzen du. Ondoren eskuineko hanka Ukeren eskuineko belaunaren atzealdean kokatuko du zangotraba bat eraginaz.
- Bere gorputza aurrerantz botaz eskuineko hankarekin Ukerena “erratzatuko” du.
Ouchi gari
- Torik eskuineko hanka Ukeren ezkerreko belaunaren atzean kokatuko du.
- Ezkerreko hankean zangotraba egingo dio “erratzatuko” balu bezala.
O-soto-guruma
- Torik eskuineko hanka Ukeren eskuineko belaunaren atzekaldetik kiribiltzen du suge bat balitz bezala.
- Uke urruti badago eta ezkerreko hanka Ukeren eskuinekoaren parean kokatu ezin dudanean erabiliko dugu.
O-soto-otoshi
- Torik Ukeren hankak zabal daudela ikustean egiten dugu.
- Torik bere pisua ezker zangoan ipiniaz eskuineko hanka ukeren zango artetik pasako du atzerantz eta goranzko zentzuan ukeren desoreka lortzeko.
Okuri ashi Harai
- Tori eta uke alboko pausuak egingo dituzte.
- Toriren eskuinera doazenean, Torik eskuineko hankarekin Ukeren ezkerreko txorkatilean jarriko du.
- Barruraka ekarriko du eskuineko hanka, Ukeren bi hankak harrapatuz, besoekin eskubiruntz botatzen duen bitartean.
KOSHI WAZA (Aldaketako teknikak)
O-Goshi
- Ukeren desoreka bilatuko dugu gugana erakarriz.
- Torik ezkerreko hanka atzerantz eramango du, Ukeri bizkarra emanez. Eskuineko besoa Ukeren beso azpitik pasa eta bere gerrian helduko du.
- Ezkerreko besoarekin gorantz eta aurrerantz tiratuko dugu.
- Torik Uke bere gerri euskarri puntutzat harturik lurrera botako du.
Tsuri komi goshi
- Torik Uke beregana ekartzean egingo dugun aldakaren teknika.
- Tori Ukeri bizkarra emango dio eta makurtuko da.
- Torik besoekin gora eta beregana eramanaz, aldakaren inguruan giro eginaz lurrera botako du.
TE WAZA (Besoetako teknikak)
Ippon-Seoi-Nage
- Ukerengandik tiratuz bere desoreka bilatuko dugu.
- Torik ezkerreko hanka atzerantz eramaten du, Ukeri bizkarra emanez. Hankak flexionatuz Torik bere eskuineko besoa Ukeren besapean sartuko du. Ezkerreko eskuarekin lurrerantz tiratuko du.
- Tori besotik tiratuz makurtu egingo da eta gerri kolpe...