Juan Mari Lekuona (1927-2005): Euskal Idazlea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,16 KB

Juan Mari Lekuona (1927-2005)

Idazlea. Oiartzunen (Gipuzkoa) jaio zen 1927ko azaroaren 11n. Donostian hil zen 2005eko abenduaren 5ean.

Manuel Lekuonaren iloba zen. Ikasketa Eklesiastikoak burutu zituen Gasteizko Seminarioan eta Erromako Unibertsitate Gregorianoan.

Irakasle izan zen Donostiako Elizbarrutiko Seminarioan eta baita hiri berean kokatutako Gipuzkoako Unibertsitate eta Teknika Ikasketetan ere (EUTG).

Euskaltzain urgazlea izan zen.

Lanak

  • Mindura gaur (poesia), Donostia (1966)
  • Ezkongai (itzulpena), Donostia (1956)
  • Ideario ascético-pastoral de Fray Bartalomé de los Mártires, O. P. (1514-1590) (doktorego-tesia), Gasteiz (1968)
  • Muga beroak (poesia-antologia), Gero edizioak, Bilbo (1973)
  • Ilargiaren eskolan (1979)
  • Ahozko euskal literatura (ikerketa), Erein, Donostia (1982)
  • Mimodramak eta ikonoak (Erein, 1990)
  • Oiartzungo kantutegia: bertako herri memoriatik (Oiartzungo Udala)
  • Manuel Lekuona Etxabeguren (biografia), Eusko Ikaskuntza (1996)

Sariak

  • San Tomaseko poesia lehiaketa (1950) - Lehen saria
  • Arantzazuko poesia lehiaketa (1951) - Lehen saria ("Ama" gaitzat hartuta)
  • Euskaraz idatzitako Poesiaren Sari Nazionala (1981)

Ibilbidea eta Ekarpenak

Hainbat aldizkaritan kolaboratu zuen: Olerti, Egan, etab.

Oso gaztetatik ezagutu zuen euskal literaturaren tradizioa. Beranduago, Orixe, Lizardi eta Lauaxetaren poesia besarkatu zuen.

Donostiako langile auzo batean apaiz egon zen lau urtez.

60ko hamarkadan idazle berrien belaunaldi oso baten gidari izan zen.

Euskaltzaindiko euskaltzain izan zen eta bere bizitzako urte asko literatura herrikoia eta euskal kultura irakasten eman zituen.

Deustuko Unibertsitateak Lekuonak hainbat aldizkaritan idatzitako literaturari buruzko artikuluak jaso eta Ikaskuntzak euskal literaturaz (1974-1996) liburuan argitaratu zituen.

1997an Lekuonaren poesiari buruzko ikerketak barneratzen zituen liburu bat argitaratu zen, Leiho-oihalen mugetan (Erein).

Entradas relacionadas: