Joxe Migel Iztueta Kortajarena eta Xabier Amuriza: Bertsoen Munduan Izena Egin Dutenei

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,56 KB

Joxe Migel Iztueta Kortajarena

(Lazkao, 1926ko irailaren 15a - Donostia, 1993ko apirilaren 3a) Gipuzkoa eta Euskal Herri osoko bertsolaririk ezagunenetakoa izan zen. Bat-bateko bertsolari jeniala. Izenondo asko irabazi ditu bertsolari zein bertsozaleengandik. Hitza, gorputz espresioa eta ahots tonu moldaketaren arteko lotura bikain lortzen zuelarik, hiru garaitako zaleen miresmena bereganatu zuen. Umorezko bertsoarekin lotu izan bada ere, sentimenduzko bertsoak dira batik bat jendearen gogoetan geratu direnak. Eskolan zortzi urterekin hasi zen. Oso azkar ikasi omen zuen irakurtzen eta idazten. Bertsolariak lehen aldiz bederatzi urterekin ikusi zituen, Zepai eta Uztapide hain zuzen. Izugarri gustatu zitzaion eta orduantxe hasi omen zitzaion bertsotarako zaletasuna pizten. ispiluaematen diote bapateko bertso papera egiteko (gaia ispilua izanik) eta bere umore onenarekin egiten du. Objektuak beragan zer eragiten duen ere adierazten du.

Xabier Amuriza

(Etxano, Zornotza, 1941ekomaiatzaren 3a) bertsolari, politikari eta idazle berritzailea izan da. Hainbat arlo lantzen dituzten liburuak eta zenbait disko argitaratu ditu. Kantarientzat ere letra eta bertso asko egin ditu. Euskaltzain urgazlea da. Miren Amuriza alabak ere bertsolaritzaren bidea hartu du. Bertsoa plazaratu eta bertsolaritza hedatzeko era asko frogatu ditu, eta askotan aitzindari izan da: herriz herri bertso jarrien emanaldia (1978-1981), Larehun herri, mila bertso berri argitalpenaren oinarri izango zena; saio integrala bezala bataiatua (1996?-1998?); Xalbador bat-bateko mirakulua (1999)

Entradas relacionadas: