Joule Efektua eta Indukzio Elektromagnetikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,89 KB
Joule Efektua
Bero-efektua Joule efektua izenez ere ezaguna da, izen bereko zientzialariak ikertu eta azaldu baitzuen fenomeno fisiko hori.
J. P. Joulek horrela definitu zuen bero-efektua, eta honela adierazi zuen matematikoki:
Zirkuitu bateko korronte elektrikoak sorturiko bero-energia zuzenki proportzionala da honakoekiko: korronte horren intentsitatearen karratuarekiko, eroalearen erresistentziarekiko, eta baita igarotzen den denborarekiko ere.
Beroa (Q) kaloriatan (cal) kalkulatuko da.
Eroalearen erresistentzia ohmetan (Ω) adierazten da.
Intentsitate elektrikoa amperetan (A)
Denbora segundotan (s)
Beroa Jouletan kalkulatu nahi izanez gero, beste formula hau erabiltzen da:
Adibidez, zirkuitu batean 70 Ω-eko erresistentzia dago konektatua. Bertatik zirkulatzen duen korrontearen intentsitatea 0,2 A-koa da. Zirkuitua minutu batez martxan jarriz, zenbat bero emango du erresistentzia horrek?
Q (cal) = 0,24 ∙ R · I2 · t = 0,24 ∙ 70 ∙ 0,22 ∙ 60 = 40,32 cal
Indukzio Elektromagnetikoa
Haril baten espirak zeharkatzen dituen fluxu magnetikoa aldakorra denean, korronte elektrikoa sortzen da. Fenomeno horri indukzio elektromagnetikoa deitzen zaio, eta horren bidez sortutako korronteari, korronte induzitua.
Fenomeno horren aplikazio garrantzitsuenetakoa sorgailu elektrikoa da. Fenomeno horrek aplikazio asko ditu, hasi bizikletako argia pizten duen dinamotik eta zentral elektrikoetako sorgailuetara.
Bizikletaren dinamoa.
Dinamoaren burua gurpilaren kontra jarri eta gurpila biratzen denean, dinamoaren burua ere biraka hasten da, eta barruko imana mugiarazten du.
Sorgailu elektrikoaren oinarrizko elementuak imana (induktorea) eta harila (induzitua) dira. Sorgailuan batetik bestera aldatzen dena sorgailuaren ardatza birarazteko eragilea da, uraren, lurrunaren edo haizearen bidez mugiaraz baitaiteke.