Jose Ortega y Gasset: Bizitza eta Pentsamendua

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Griego

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,43 KB

Jose Ortega y Gasset Madrilen jaio zen, kazetaritza eta politikarekin lotutako Madrilgo goi-burgesiaren familia aberats batean. Zumaian igarotzen zituen udak, eta Azpeitira etortzen zen zezen-ferei eta pilota partidei ikustera.

Harremana Alemaniako Kulturarekin

Alemaniako filosofiarekiko ez ezik, germaniar kultura osoarekin izan zuen harremana. Filosofoak utzitako aztarnak Espainiako gizartea eta politika berritzera eta europartzera bultzatu zuten.

Hark dioenez:

“Espainian ez Platonek, ez Kantek, ezta Newtonek ere ezin izango zuten ezer egin. Herri ezjakin eta alferra da, ideiek eta teoriek izutu egiten dutena”.

Ibilbide Akademikoa eta Politikoa

Madrilgo Unibertsitatean metafisika irakasle izan zen. 1914an, hezkuntza politikoaren elkartea sortu zuen, eta bere ekimen nagusia monarkiari eta garai hartako pentsamolde atzerakoiari aurre egitea izan zen.

  • El Imparcial egunkarian kolaboratzen zuen, baina El Sol egunkarira pasatu zen.
  • Hemen azaldu ziren bere lanik garrantzitsuena: Espainia ornogabea eta Massen matxinada.

Espainia Ornogabea eta Massen Matxinada

Espainia ornogabea lanean, Espainiako komunitatea berritzera eramateko gai diren pertsonen falta nabarmendu zuen; eliteko buruzagiak behar direla aldarrikatu zuen.

Massen matxinada kultura eta soziologia eremuko azterketa zorrotza izan zen, eta mendebaldean gizarte krisi larria aurreikusi zuen.

Primo de Riveraren diktadurapean, Ortegak bere katedratik dimititu behar izan zuen. Bigarren Errepublika ezarri aurreko krisialdi politikoan, monarkiaren erregimena deuseztatzearen alde agertu zen.

1936an, bere borondatez erbestera aldegin zuen. 1948an itzuli eta Humanitateen Institutua sortu zuen.

Testuinguru Historikoa

Garai hartan, Espainian errestaurazio sistemako politika zegoen indarrean, eta kolonien jabetza galtzen joan zen.

1868an, demokratek eta aurrerakoiek egindako altxamenduak arrakasta izan zuen, eta errege-familiak Frantziara alde egin behar izan zuen.

Monarkiaren Errestaurazioa

I. Errepublikaren amaierarekin hasi eta Primo de Riveraren diktaduraren etorrerarekin amaitu zen. Parlamentu sistema monarkikoak alderdi biren txandakatzea antolatu zuen.

Espainiak koloniak behin betiko utzi behar izan zituen 1898an sinatutako Parisko Itunean. Espainian ezinbestekoa zen Europan zabaltzen ari ziren politika berriekin bat egitea.

1905-1907 artean Alemaniara joan zen, eta handik itzuli zenean Madrilera itzuli zen.

Testuinguru Filosofikoa

Ortegak iturri desberdinetatik edan zuen, eta errealismoaren eta idealismoaren arteko sintesi berezia burutu zuen.

Neokantiarismoa eta Dilthey

Alemanian neokantiar doktrinen zale bihurtu zen, baina laster ohartu zen planteamendu hori ez zela egokia.

Beste iturri bat Diltheyren filosofia izan zen. Honen iritziz, giza ekintzak bilakabide historikoan garatzen den bizi-testuinguru jakin batetik sortzen dira.

Bizitza Errealitate Erradikala

Ortegaren pentsaeraren teoria bereizgarrienetako bat bizitza errealitate erradikala den aldetik kontuan hartzea da. Bitalismoak giza bizitza errealitate behinena dela dioen ikuskera bat da, eta Ortegaren doktrinek bitalismoa agertzen dute.

Entradas relacionadas: