José Ortega y Gasset: Bizitza eta Arrazoi Bitala

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Formación y Orientación Laboral

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,13 KB

Biografia

Ortega y Gasset XX. mendeko filosofia espainiarraren adierazlerik garrantzitsuena da. Bere bilaketa arrazoiaren eta bizitzaren artekoa izan zen, garaiko bizitza intelektualean sekulako eragina izan zuena. Garaiak bidea itxi zion Frankoren altxamenduagatik.

  • Madrilen jaio zen 1883an, burgesia liberal eta ilustratuaren barnean.
  • Familiak “Revista de Occidente” irekitzera bultzatu zuen (1911).
  • Lehen ikasketak Madrilen egin zituen, unibertsitatekoak Deustun. Espainia dekadentzian zegoen garai hartan.
  • 1905ean Alemaniara joan zen, Natorp eta Cohenen eragina jaso zuen. 1908an Madrilera itzuli zen irakasle bezala.
  • Politikan aritu zen: 1931n “Agrupación al Servicio de la República” sortu zuen.
  • 1936an, Parisera, Holandara, Argentinara eta Lisboara exiliatu zen.
  • 1948an Instituto de Humanidades sortu zuen. 1950ean Alemaniara joan zen, Doctor Honoris Causa titulua jasotzera.
  • 1955ean Madrilen hil zen.

XX. Mendeko Filosofia Korronteak

XX. mendean sortzen dira gaur egun dauden korronte filosofikoak. XIX. mendeko hegelianismoaren aurkako joerak agertu ziren, pentsamendu modu berriak aurkitu beharra zegoen. Gainera, zientziaren garapenak krisia eragin zuen filosofian. Fisikak eta matematikak garrantzi handia hartu zuten, eta horren ondorioz, eskola neopositibistak agertu ziren (haien artean Vienako Zirkulua garrantzitsua).

Filosofiaren joera nagusiak:

  • Filosofia Analitikoa: Zientziaren eragina jaso zuen. Hizkuntza idealaren bilaketaz arduratzen da.
  • Kontinenteetako Filosofia: Gizakiaren pentsaeran sakontzen da, jarrera antipositibistari uko eginez. Joera hori hiru ataletan egituratua dago: bitalismoa, neokantismoa eta historizismoa.

Arrazoi Bitala: Arrazionalismoaren Gainditzea

Arrazoi bitala (bizitzaren arrazoia) lortu behar da, zeinak bitalismoaren azpian dauden jarrera irrazionalak gainditzen dituen eta arrazionalismoaren ikuspegi antropologikoa mugatzen duen. Arrazoi bitalaren ezaugarriak:

  1. Historizismoa: Historian kokatutako hautaketa erreflexionatua, geure proiektua lortu nahian.
  2. Prozesu Historikoa eta Belaunaldiak: Garrantzi handikoak dira.
  3. Kultura eta Zirkunstantzia: Historia epe bakoitzak kultura bat du, zirkunstantzia bat...
  4. Moraltasuna: Hautaketa morala fideltasunez egina badago izango da zuzena.
  5. Egia Zientifikoa: Ezin gara hipotesietan geratu; zientzia giza errealitatea bezala eraikuntza bat da.

Oinarrizko Kontzeptuak

Ideiak

Ortegaren doktrina filosofiko propioaren ekarpen garrantzitsuetako bat. Ideiak gizakiok beharrez eraikitzen ditugun pentsakizunak dira.

Sinesmenak (Sinisminak)

Ortegaren filosofia doktrina helduaren ekarpen garrantzitsu bat. Filosofia zereginaren izaera eta jatorria azaltzean, gure ondoan berez aurkitzen ditugun usteak dira.

Errealitatea

Epe bakoitzean esanahi ezberdina du:

  • Objetibismoan: Espainiaren arazoa.
  • Zirkunstantzialismoan: Egoera pertsonalaren aldaketak.
  • Perspektibismoan: Ikusmira bakoitzetik ateratzen den guztia, guztien ikuspuntuak kontuan hartuta.
  • Arrazionalismoan: Errealitatea datza ikuspuntu guztiak onartzean, baina bakoitza bere gorputza arrazoiarekin begiratzen.

Zirkunstantzia

Ni ez den beste guztia, giza bizitzan. Norberaren bizitzaren proiektua bete behar den baldintzen multzoa. Garatzea eragiten duen elkarrekintzaren muturreko bat.

Zalantzak

Ortegak bere filosofia-zereginaren azalpenean aipatzen duen krisialdia. Ordura arte gizakiak sendo eduki dituen sineskera tradizionalek porrot egiten dutenean gertatzen da.

Bizitza

Niaren eta zirkunstantziaren arteko erlazioa. Bizitza proiektua da.

Nia

Bakoitzak bere hautaketa justifikatu behar du. Niaren oinarrian ezegonkortasuna dago. Gizakiaren izana oraindik ez dena izatean datza.

Entradas relacionadas: