Jose Maria Agirre Lizardi
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,16 KB
1896an Zarautzen jaio eta 1933an Tolosan hil zen.
Euskal idazle eta olerkaria.
Tolosan egin zituen erdi mailako ikasketak eta zuzenbideko karrera Madrilen.
Gipuzkoa Buru Batzarreko kide eta buruzagia izan zen.
Lauxaeta eta Orixerekin batera, bere aroko olerkari hoberena da.
Ikasketak burutu ondoren Tolosako bankuan hasi zen lanean eta, ondoren, herri hartako beste enpresa bateko lanpostua hartu eta han gelditu zen lanean hil arte. 1923an, Zarautzen ezagutu zuen Pakita Izagirrekin ezkondu eta, bikoteak, 4 seme-alaba izan zituzten. Aitzolek sortutako "Euskaltzaleak" elkartea gauzatzen lagundu zuen, bere garaiko ekintza politiko eta kulturaletan parte hartuz eta 2 urtez haren buruzagia izatera heldu zen. Arrasaten, 1927an ospatu zen euskararen egunean nabarmendu zen eta han lehen aldiz Xabier de Lizardi izengoitia erabili zuen. 1933an hil zen 36 urterekin, senda ezin zen gaixotasun baten erruz.
OBRA
Lizardi olerkari izan zen batez ere, baina kazetari- eta antzerki- lanak ere idatzi zituen. Politikan ere jardun zen, gerra aurretik euskalgintzak zituen beharretan parte hartuz.
OBRAK
Poesia
- Biotz-begietan (1930-32 artean idatzitako olerkiak)
- Umezurtz olerkiak (1934, hil ondoren "Euskaltzaleak" argitaratu zuen)
- Olerkiak (1983, Erein)
Antzerkia
- Bi aizpak (1932, Antzerti)
- Laño ta izar (1932, Antzerti)
- Ezkondu ezin zitekeen mutila (1953, Egan aldizkaria)
Artikuluak
- Itz lauz (1934, "Euskaltzaleak)
IRITZI KRITIKOA
Lizardiren olerkia hain da pertsonala eta bere estetikan hezur mamitua, non zaila den inoren eraginik antzematea. Batzuen ustez, ez du aurrekaririk eta, beste zenbaitek, ordea, Frantziako sinbolisten eragina azpimarratzen dute. Baudelaire-k bezala korrespondentzien arteko bilakuntza egiten du, errealitatea sinboloen bidez sakonago ezagutu eta adierazi nahirik, eta Berlaine ere maisu izan zuela esaten da, olerkietan musikaltasuna bilatze lanean.
Argi dago, Lizardi, euskal lirikoetan handienetako dela:
Hizkera poetiko berria sortzeko hizkuntzak dituen aukerak baliatzen ditu.
Hizkuntzaren erabileran duen malgutasuna aipagarria da; hiperbatona, zangalatraua (encabalgamiento), paralelismoa...
Hizkuntzaz baliatuz lortzen duen musikaltasuna.
Aipatzekoa da A. Valverdek, Benito Lertxundik eta Xabier Letek Lizardiren olerki batzuk musikatu izanak jende askok zarauztar olerkaria ezagutzea eta begiko izatea ekarrik duela.
Lizardiren olerkiak erromantizismoan dute bere sustraiak, euskararen eta herriaren egoera islatzen zuten metafora eta imajinaz baliatuz. Hala ere, Lizardirekin euskarak mintzaira poetikoaren alfabeto berri bat lortu zuen: Lizardik bere-berea duen mitologia eratu zuen. Pertsonifikazioaz baliatuz, pertsonaren, herriaren eta naturaren harremanak bizitzaren, heriotzaren eta berpizkundearen ardatzean biltzen ditu.
Bizitza
Bizkaiko Laukizen sortua. Durangon egin zituen batxillergo-ikasketak, eta Loiolan jarraitu. Literaturako klaseek jarri zuten joera midernistarekin eta sinbolistarekin harremanetan. Gero, jesuita iizateko asmoak utzi eta euskalgintzan egin zituen bere ahaleginak. Kazetarilanetan zebilela, atxilotu egin zuten faxistek, eta ondoren, Gasteizen fusikatu.
Haur zela, Mungiara joan zen bizitzera familiarekin. Durangon, Loiolan eta Oñan egin zituen teologia ikasketak, besteak beste, Jokin Zaitegi, Andima Ibiñagabeitia eta Plazido Mujikarekin batera. Heziketa klasikoa izan zuen, eta literaturako klasikoak euskaratzen aritu zen luzaro. 1928an Jesusen Lagundia utzi eta Bilbora joan zen, han Euzkadi egunkariko euskal ataleko zuzendari izan zen, Orixerekin batera lehenbizi eta bakarrik gero. Han idatzi zituen hitz lauz, euskaraz eta gaztelaniaz, hainbat artikulu. Euzkadin ez ezik, Jesus’en Biotzaren Deya, Jaungoiko-zale, Ekin, Euzkerea eta Yakintza aldizkarietan ere idatzi zuen.
1930ean Errenterian egin zen «Olerkari egunean» saritua izan zen Maitale kuttuna olerkiarengatik. Errepublika garaian hizlari ibili zen EAJren ageriko ekitaldietan.
1936an, gerra hasi eta, gudari talde baten komandante ibili zen.
1937an, Gernika suntsitu ondoren, Le Petit Girondeegunkariko kazetari bati hiri suntsitua erakusten ari zela, atxilotu eta, Gasteizen espetxeratu zuten. Euzko Jaurlaritzako agintariak beste preso baten truke askatzen saiatu baziren ere, 1937ko ekainaren 25ean, 31 urte zituela, frankistek fusilatu zuten, Gasteizko Santa Isabel hilerrian.
Iritzi Kritikoa
Bizkaieraz eta garbizaleen eraginez idatzi izanak zail egiten ditu haren olerkiak, baina ez horrek bakarrik, gaiak ere ez baitira beti lehen irakurraldian ulertzeko modukoak. Modernisten idoloko adjektibazio aberatsak eta sinestesiek irakurketa lasai eta arretatsua eskatzen dute.
Bide Barrijak. Olerkari batzuetan, aurrekarien aztarnak non aurkituko azterketan jardun behar izaten dugu askotan. Ez da Lauaxetaren kasua. Berak aitortzen du, argi eta garbi euskal literaturak europako literaturaren txertoa beharrezkoa duela. Ez zion alferrik jarri izen hori.
Obra
Lauxeta ere ez zen mugatu arlo poetikora. Kazetaritza, saiakera eta antzerkia ere landu zituen, politikan buru-bihotz sartua izateaz gain. Baina olerkia iza zen haren arlorik emankorrena. Lizardiri bezalaxe, bizitza lanur egin zitzaion Esteban Urkiagari. Bi olerki-liburu argitaratu zituen: Bide Barrijak, Europako mugimendu modernisten euskal adierazpiderik argiena, eta Arrats beran, Garcia Lorcaren eragina erakutsiz, maitasuna, heriotza eta gizakien ardurez ari dena.
1931n argitaratu zuen Lauaxetak bere lehen olerki bilduma, Bide barrijak izenburupean, eta handik lau urtera Arrats-beran (1935). Lauaxetaren olerkigintza berezia da garai hartarako. Xabier Lizardi eta Orixerekin batera, olerkigintza landua ondu zuen, Europako joerekin lotuagoa. Talde horri «Olerkarien belaunaldia» deitu zaio. Euskararako aranatar ereduaren jarraitzaile zen, eta bere lanak mendebaldeko euskaran idatzi zituen.