Jose Arizti-Iñigo 'Aitzol': Olerkarien Bultzatzailea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,22 KB

Olerkarien Bultzatzailea

Garai hartako kezka eta beharrek markatua dago, ezinbestean, euskalgintza, oro har, eta euskal literatura bereziki.

Esana dugu karlistaldien ondorengo foruen galerak ia ezerezean utzi zuela Euskal Herriaren nortasun politikoa, eta galbide arriskutsuan euskara bera ere. Erromantizismoaren ezaugarrietako bat herri eta hizkuntza txikietako historia eta gaitasun bereziak azpimarratzea da. Horixe da XIX. mendearen bukaeran eta XX.aren hasieran Euskal Herrian sumatzen dena ere: herriari eta hizkuntzari bizi-iraupena emateko borondate indartsua. Garai horretan sortutakoak dira itzal handiko erakunde ospetsu asko: Euzko Ikaskuntza, Euskaltzaindia, Euskaltzaleak, etab. Abertzaleen bultzada erabakigarria izan zen lan horretan.

JOSE ARIZTIMUINO "Aitzol"

  • 1896an Tolosan jaio eta 1936an Hernanin hil zen.
  • Apaiza, idazlea eta kazetaria zen.
  • Apaiz ikasketak Gasteiz eta Comillaseko seminarioetan egin zituen.
  • Euskararen normalizazioaren aldeko ekimenak bultzatu zituen, esaterako, egunkari eta aldizkarietan artikuluak argitaratu, idei politikoak defendatu eta euskal folklore eta kultura bildu zituen.
  • Franko jeneralaren aldeko faxistek hil zuten.

Gasteizen apaiztu ondoren, 1930ean "Euskaltzaleak" elkarteko zuzendaria izan zen. Era berean, "Eusko Langileen Alkartasuna" sindikatu katoliko eta abertzalea bultzatu zuen. 1936an, faxistak altxatzerakoan, Lapurdi udalerrian kokatzen den Belokeko monasterioan babestu zen. Akordio batera iristeko asmoarekin Bilbora abiatu zen itsasontziz, baina Pasaia inguruan preso hartu eta Donostiako Ondarretako kartzelan sartu zuten. Tortura ugari jasan eta gero, Hernanin fusilatu zuten.

Obra eta Ekarpena

1927an, Arrasaten, "Euskaltzaleak" elkarte sortu zuen, euskal kulturgintzaren hutsune bat betetzeko.

Elkartearen buru izendatu zutenean, literaturaren arlo askotan lan egiten hasi zen, idazleak kitzikatuz eta kritika zorrotzaren bidez, kalitate hobea bilatzen zuen olerkigintzan.

Hainbat ekitaldi antolatu zituen literatura-lan berriak ezagutzeko: Olerki egunak, Bertso egunak, etab.

1930etik 1936ra, Olerki egunetan aurkeztutako zenbait lan argitaratu zituen "Euzko olerkiak" izenpean, azterketa kritiko eta guztiekin.

1933an, "Yakintza" aldizkari kritikoa sortu zuen, literaturako arloetan sakondu eta eztabaidak bideratzeko tresna izan zedin. Orixe, Lizardi, Lauaxeta eta Loramendi poetak Aitzolen hatsari esker izan ziren idazle.

Euskararen alde idazten zuen gehienbat, euskaraz eta gaztelaniaz, baina lan teoriko gehienak gaztelaniaz osatzen zituen. La muerte del euskara o los profetas de mal agüero, esaterako, gerra aurreko euskal abertzaletasunak izan zuen obra ideologikorik garrantzitsuenetakoa izan zen.

Obrak

  • Euskaraz
    • Literatura inguruan. Hitzaurreak eta artikuluak (1986, Erein)
  • Gaztelaniaz
    • La muerte del euskara o los profetas de mal agüero (1931)
    • La democracia en Euzkadi (1935)
    • La poesía popular en el renacimiento de los pueblos

Iritzi Kritikoa

Hasieran lantzen zen sinbolismo lirikoaz gainera, herriak errazago ulertzen zuen eta gai epikoak jorratzen zituen olerkigintza bultzatu zuen olerkariak. Horrez gain, ilunak eta ia ulertezinak ziren lanak kritikatzen zituen, obrak herriaren kontzientziaren faktore izan behar zutelako. Haren ustez, funtsezko ezaugarriak gutxiengoaren lirika eta gehiengoarentzat idatzitako epikaren artean geratzen zirenak ziren:

  • Herrian eragitea bada helburu, bere hiztegia erabili eta haren gustuen arabera hitz egin behar da.
  • Itxura moderno eta nazionaleko kultura nahi bada, alderdi biei erreparatu behar zaie: gizarte-egoera berriak dakartzan berdintasunak eta erro tradizional eta eskualdekoak.
  • Kopla zaharretako eta erromantzeetako gai eta moldeetan aurki zitezkeen ereduetara itzultzeko beharra.

Herri poesiaren ekarpena, batik bat, kopla zaharretatik baliatu beharreko irrazionalismoan eta irudien erabileran aurkitu behar zen, ahozko literatura tradizionalera joz.

Entradas relacionadas: