Jon Konbentzitzeko Argudio Kausalak eta Gizarte Langintza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,77 KB

Zein beste argudio kausal erabil dezakegu Jon konbentzitzeko?

Kontrafaktikotasuna, beharrezkotasuna. Jon, zuretzat komunitate terapeutikora joatea faktore beharrezkoa da; terapiara ez bazoaz, ez duzu alkohola uzteko inongo aukerarik. A-rik gabe ez dago B-rik: “ez baldin bazoaz, ez zara hobetuko”. Planteamendu honen arazoa: erregulartasunak ez du beti inplikatzen harreman kausal bat. Ziurtatu dezakegu Jonentzat beharrezkoa dela? Nor gara gu hori esateko? Agian badaude beste faktore batzuk Jonen hobekuntza ahalbidetu dezaketenak; horrenbestez, terapiak beharrezkoa izateari utziko lioke, ez zelako izango aukera bakarra. Baieztatu dezakegu ziurtasunez? Ez. Baldin badoa, ez dauka bermatuta hobetzea.

Komunitate terapeutikoak lagun zaitzake, eragin dezake zure hobekuntza (nahikotasunaren ideia). Nahikoa da terapiara joatea hobekuntza bat lortu ahal izateko, arazoa konpontzeko. Nola jakin ea nahikoa den? Nor gara gu esateko terapiara joanda nahikoa dela alkohola uzteko?

Argudio kausala, beharrezkotasunaren ideian, nahikotasunaren ideian edo erregulartasunaren ideian oinarrituz, guztietan harreman kausalak ezartzen ditugu: “hau ez baduzu egiten, ez zara hobetuko”. Guztietan kausara jotzen dugu.

Zer nolako gizarte langintza ordezkatuko luke goiko galderan azaldu jarrerak?

“Paternalista”. Erregulartasun kausen ideian zentratzen da gizarte langilea, ez erabiltzailearen arazo konkretu horretan, orokortasunean. Testuinguru jakin batek kausatzen du portaera jakin bat; beraz, portaera testuinguru baten menpe dago. Giza portaera testuinguruaren ondorio da; horrenbestez, arazoen iturburu kausala identifikatzea gizarte langileari dagokio. Testuinguruan baldin badago gakoa, badauka zentzurik erabiltzailearen ideietan oinarritutako interbentzio bat? Printzipioz ez.

Ikuspegi honen ahulgunea: Agian beste batzuentzat funtzionatzen duenak, ez du funtzionatuko Jonentzat. Agian berarentzat funtzionatu dezake gaur, baina ez bihar edo etzi. Ura beti izoztuko da tenperatura jakin baten aurrean, salbuespenik gabe. Baina pertsonen kasuan, batentzat funtzionatzeak ez du bermatzen beste batentzat funtzionatuko duenik. Pertsonak garen heinean, kausei ez diegu modu erreflexibo batean erantzuten; arazoari buruzko interpretazio propio hori aintzat hartzen ez bada, baliteke ez funtzionatzea. Pertsonon kasuan, badugu gaitasun bat gure arazoen gaineko interpretazio propio bat egiteko. Pertsonen arazoak konpontzeko, ezin gaitezke zentratu soilik testuinguruan; pertsonak berak duen interpretazio propioa aintzat hartu behar da.

Zein da Sarak beteko lukeen rola aipatu moduan jokatzerakoan?

Argudioaren indarra harreman kausalak identifikatzean datza.

Portaera testuinguruaren menpe egon, bere portaera ez da bere borondatearen ondorio, baizik eta bere testuinguruak bultzatua. Erabiltzailearen ideietan zentratzea ez da garrantzizkoa. Adituaren rola hartu GL-ak, abiapuntua portaera izan da, GL dagokio aukera horiek hartzea. Eskuhartzea ez da gertukoa izango, ez dugulako pentsatzen erabiltzailearen borondatean.

Zeintzuk dira, zure ustez, modu horretan aritzen den gizarte langintzaren indargune eta ahulguneak?

Ahuldadea: pertsona batean funtzionatzen duena, bestearentzat funtzionatu dezake edo ez, edo gaur funtzionatu edo ez. Pertsona baten kasuan, gehienetan funtzionatzeak ez du baieztatzen pertsona horretan eragina izango duenik. Pertsonen kasuan gertatzen da, orokortasunetan gehiegi zentratzeak, gerta daiteke erabiltzailearen pertsonan eragin ez izatea. Gure ikuspegi propioan, testuinguruan zentratzeaz gain, pertsonek bere arazoen pertzepzioari garrantzia ematea. Eskuhartze azkarra izatea (indarra).

Jarrera paternalista etikoa, klabea portaera azaltzerako orduan, alderdi batek paternalismoa adieraztea. Baina aurretik epistemologia azaldu.

Entradas relacionadas: