Joaquin Costaren testu politikoa: Canovasen sistemaren kritika

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,3 KB

Aurkitzen dugun testu hau testu literarioa da, baina eduki politikoa duena. Testuaren eta bere egilearen, Joaquin Costaren, helburua, Canovasen sistema birsortzea da. Testu politikoa da sistema politikoa eta hauteskunde sistema kritikatzen dituelako. Sistema politikoaren iruzurra salatu zuen, modu batean. Testua publikoa da, argitaratua izan baitzen eta edonork irakur zezakeelako. Joaquin Costa garai hartako intelektuala zen, erregenerazionismo mugimenduaren aldekoa. Bestalde, testuaren testuinguru historikoa 98ko krisia eta hondamendiak dira. Izan ere, gizartea konturatu zen Espainia, garai batean inperio boteretsu bat izan zena, garai hartan ez zela ezer munduan eta estatua bide txarra zeramala.

Alde batetik, Joaquin Costak, espainiar estatuaren iruzurra salatzerakoan, zehazten du nolakoa den estatua gobernatzeko modua. Hiru maila sailkatu zituen gizarte osoa gobernatzen zuten artean. Hasteko, oligarkia zen taldea, Madrilen kokatzen zena, hiriburuan, alegia, eta bertatik estatu osoa kontrolpean zutenak. Ondoren, lurralde bakoitzeko jauntxoak aipatu zituen Costak, zeinek hiriburuaren eta herri xehearen artekariak ziren. Eta, azkenik, hiri bakoitzeko gobernadore zibilak, herriari aginteak komunikatzeaz arduratzen zirenak. Modu horretan, garai hartan herria nola kontrolatuta zegoen azaldu zuen, azken batean, Canovasen sistema kritikatu zuen. Gainera, azaldu zuen nola pertsona horiek ez ziren herriaren ordezkariak, Canovasek zioen moduan, baizik eta parasito hutsak zirela. Izan ere, nahi zuten bakarra haien poltsikoak handitzea eta haien onurarako etekinak ateratzea baino ez zen, eta estatua hondoratzeak ez zioen axola. Gainera, salatu zuen nola klase kontserbadoreak haien botereaz baliatu egin ziren hauteskundeak faltsutzeko, haiek nahi zutenek gobernatzeko momentu orotan, eta, horrek, estaturako gaixotasun baten modukoa baino ez zen, Costaren hitzetan.

Costak proposatutako ideia guzti horiek, azken finean, Canovasen sistema aldatzeko helburua zuten. Izan ere, Canovasen sistema politikoa hauteskunde faltsukerian eta jauntxokerian oinarritzen ziren. Hauteskundeen ustelkeria; manipulazioak egiten ziren botoekin eta modu horretan, alderdi dinastikoen txandaketa bermatuta geratzen zen. Gainera, gobernuburuaren izendapena, ez zegoen hauteskundeen esku, baizik eta Erregearen esku. Jauntxokeria aipatzen dugunean, kazikeak nortzuk ziren azaldu behar da. Hauek eragin handiko pertsonak ziren, agintea kontrolatzen zutenak eta batez ere, landa eremuetan ibiltzen ziren. Jauntxoak, botoak bildu eta hauteskundeak manipulatu egiten zituzten, fabore-kateen bidez. Bi alde horiek ziren, Costaren aburuz, Espainian gertatutako hondamendiaren eragileak. Hondamendi hartan, Espainiak bere itsasgaineko koloniak galdu zituen eta munduan bigarren plano batean geratu zen modu batean. Orduan krisi ekonomikoa ere ailegatu zen eta gizartea konturatu zen estatua ez zela ezer mundu mailan. Gizartean pesimismoa nagusitu zen eta horren adibidea 98ko idazleak dira.

Idazlan honen ondorio garrantzitsuena 1923an agertu zen non, Miguel Primo de Riverak estatu-kolpea eman zuen Espainian eta Costak proposatutakoa praktikan jartzen ahalegindu zen. Hala ere, ez zen arrakastatsua izan eta porrot egin zuen gizarte mailan eta politika mailan. Aipagarria da ere, lan hau sistemari kritika egiten dion lehenengoa izan zela.

Entradas relacionadas: