Joaquin costaren oligarquía y caciquismo lanaren pasartea testu iruzkina
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,42 KB
Kokapena: Esku artean dugun testua saiakera politiko-kritiko bat da Joaquin Costak eginiko oligarkia y caciquismo izeneko lanaren pasarte bati dagokiona. Testua gaiak jorratzen duen garaian idatzi zenez lehen mailako testu historikoa dela esan dezakegu. Testua 1901ean idatzi zen, hau da, errestaurazioaren garaian Maria Kristinaren erreginaordetzan (1885-1902). Idatziaren helburua, garaian zegoen errestaurazioko sistemaren ustelkeria azaleratzea zen espainiar oro gertatzen ari zenaz ohar zedin, beraz espainiar guztiei zuzenduta zihoan. Horrez gain, testu honen bitartez Joaquin Costak bat egiten du kolonien galerarekin.
Analisia: Testua lau paragrafoz osatua dago, baina gaiez dagokienean 3 gai azaltzen dira, guztiak garrantzi bertsukoak. Lehenengo eta bigarren paragrafoek, gobernuaren nola antolatuta dagoen adierazten dute, oligarkez, jauntxoez eta gobernadore zibilez hain zuzen ere. Hirugarren paragrafoak, gobernua eta hura osatzen dutenak eta haien alderdiak kritikatzen ditu. Eta azkenik laugarren paragrafoak, hauteskundeetan jauntxokeriaren erabilera azaltzen du, horrek galbidera eramango dituztela adieraziz.
Iruzkina: Testua ulertu ahal izateko garaia ulertu behar da, horretarako erresturaziora iristean Espainian zegoen egora ulertu behar dugu. Isabel II.Aren erreginaldiko azken urteetan hartutako hainbat erabakik eta altxamenduen aurkako zapalkuntza gogorrek herria bere konta jarri zuten, hori dela eta, 1868ko iraultzaren bitartez abdikatzera behartu zuten. Orduan bitarteko gobernu bat osatu zuten errepublikarrak kanpoan utziz. Gobernu horrek Amadeo Saboiakoa errege izendatu zuten 1871 baina ez errepublikarrek ezta karlistek ere ez zuten onartu errege berria eta bigarrenek Karlos VII. Errege zilegi izendatu zuten horrela bigarren karlistaldia hasiz. Garai berean errepublikarrak Amadeoren agintaldiaren aurkako ekintzak egiten zituzten. Presioa jasan ezinik 1873an Amadeok abdikatu eta lehen errepublika izendatu zen baina 1874ra arte bakarrik iraun zuen. Bitartean Alfontso XII.A karlistaldian, politikan eskua sartzen hasi zen horrela gerran hainbat karlista bandu liberalera pasatzea lortuz. Hori dela eta, errepublika erori zenean errejimen berriko, errestaurazioko, errege izendatu zuten. 1876an, sistema berriko konstituzioa idatzi zen. Sistema horrek Espainiaren oreka bilatzeko helburua zuen, horretarako Sagastaren alderdi liberal fusionista eta Canovasen alderdi kontserbadorearen arteko txandakatze sistema bat ezarri zuten eta hori betetzeko beharreskoa bazen hauteskundeak manipulatu eta faltsifikatzen zituzten. Sistemaren ustelkeriak, Espainiaren egoera kaskarrak eta 1898an azken kolonien galerak pesimismoa zabaldu zuen herritarren artean, eta horietako intelektual eta artista multzo batek Espainia eraberritzearen alde erregenerazionismoa izenko mugimendua hasi zuten.
Mugimendu horren aitzindari izan zen testuaren idazle den Joaquin Costa, beraz ulergarria da, testu honen bitartez Espainia ondoratzen ari den sistema berri honen ustelkeria ezagutzera ematea herria gertatzen ari zenaz ohar zedin. Horregatik testuan zehar Joaquin Costaren jarrera erregenerazionista antzematea dagoen hainbat hitz eta esaldi aurki daitezke. Esaterako, lehenengo paragrafoan oligarkei “gizon itzaltsuak edo gailenak” bezala definitzen die botere handikoak baitziren eta botere horretaz baliatuz “trikimailu”ak, hau da, jauntxokeria egitea lortzen baitzuten. Horrek idazleak dioen bezala “amore emandako eta ahuldutako nazio”a utzi baitzuen oligarken boterea areagotuz, esaldi honek erregenerazionismoa definitzen du herriaren pesimismoa adieraziz. Bigarren paragrafoan alderdiak deitu arren ez direla dio eta alderdi horiei “gorputz arrotza” deitzen die eta “atzerritar talde bat” bezalakoak dio. Hirugarren paragrafoan Joaquin Costak honela azaltzen du bozka faltsifikatzea nola egiten duten “euren posizioaz, aberastasunaz eta masak zuzentzeko eman zitzaien aginteaz eta botereaz baliatzen dira” eta horrek guztiak aurrekoarekin batera herria galbidea eraman zuela dio, beraz herriaren egoera kaskarraren zuzeneko errudun egiten ditu gobernadore eta oligarkak.
Errestaurazioko sistemak Canovas del Castillok bilatzen zuen egonkortasuna, oreka eta batasuna ekarri zizkion estatuari horrela 45 urtez iraun zuen boterean errejimenak Alfontso XII, Maria Kristina (erreginaorde) eta Alfontso XIII.Aren agintaldien zehar. Eta Primo de Riveraren estatu golpearekin bukatu zen errestarauzioa eta borboitarren dinastia. Diktaduraren ondoren, 2. Errupublika aldarrikatu zen. Testuari dagokionez garrantzi handiko testua da lehen aldiz norbait errejimenaren ustelkeria ezagutzera eramaten saiatu baitzen. Baina testuak ez zuen errestaurazioarekin amaitzea lortu eta denborak aurrera joan ahala pesimismoa handitu egin zen.