Joaquín Costaren Oligarquía y caciquismo lanaren pasartea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,48 KB
8. TESTUA. Joaquin Costaren Oligarquía y Caciquismo lanaren pasartea (1901)!:SAILKAPENA:Komentatzeko aurkezten zaigun testua “Oligarquía y caciquismo como la forma actual de gobierno” lanaren pasartea da. Izaerari dagokionez testua historikoa da eta edukiari dagokionez berriz, politikoa
. Arestian esan bezala, liburu batean argitaratutako testu dugunez, publikoa da. Lanaren egilea indibiduala da, Joaquin Costa, Errestaurazioa sistemari egiten dion kritikagatik bereizten dena eta “Erregenerazionizmoa” deituriko mugimendu intelektual eta politikoaren burua. Lan honen helburua, Cánovas del Castillok sortutako sistemaren funtzionamendua (konkretuki, kazikismoa eta hauteskundeen faltsutzea, iruzurra) salatzea da.. Madrilen argitaratu zen 1901ean, Errestaurazioa garaian, konkretuki, Habsburgoko Maria Kristinaren, Erregeordetza garaian (1885-1902) Espainiak bere inperio koloniala galdu ondoren sortzen den krisi politiko, ekonomiko eta moralaren testuinguruan. 2. AZTERKETA: Analizatzen hasi behar dugun testua dagoeneko aipatu dugun bezala, Joaquin Costak idatzitako “Oligarquía y caciquismo como la forma actual de gobierno” liburuaren pasartea da. Bertan, egileak Errestaurazioko sistema Canovista kazikismoa eta ustelkeria salatzen ditu. Hala, bigarren paragrafoan, egileak, bere ustez, gobernu sistema osatzen duten hiru elementuak aurkezten dizkigu: ● Goren mailan, oligarkak edo primateak daude: aberatsak, boteretsuak, eragina dutenak eta alderdi bakoitzeko goren karguak eta posizio entzutetsuenak dituztenak. ● Ondoren, gizartean duten posizio eta mailaren araberako, maila desberdinetako “kazikeak” daude: herrialde osoan zehar bizi direnak, baina batez ere landan, non, bizitza politikoa, soziala eta ekonomikoa manipulatzen duten eta gobernuaren bitartekari bezala aritzen diren. ● Azkenik, “gobernadore zibilak” daude: erlazioak eta komunikabideak mantentzeaz arduratzen direnak. Aurreraxeago, 3.Paragrafoan, aurreko talde bakoitzak sisteman gordetzen duen posizioa azaltzen du. Kazikeak eta oligarkak, klase gidari edo gobernatzaile bezala ezagutuak direnak, alderdietan banatzen direla esaten du egileak eta bere ustez, talde politiko hauei alderdi kontsideratzea erru bat da, ez baitute nazioa ordezkatzen. Arrotz talde batekin edo atzerritar talde batekin alderatzen ditu, eta boterea indarkeriaz eta boterearen bitartez lortu dutenak bezala aurkezten dira. Laugarren paragrafoan J. Costak esaten duenez, botere gehiegikeria hau, hauteskundeetan praktikan jartzen dute, herritarrak zuzentzeko eta menderatzeko. Kazikeek sufragioa eta honen emaitzak faltsutzen dituzte, herriaren nahia alde batera utziz eta hauteskundeak ustelkeriaz erosiz. Egileak konklusio batekin bukatzen du: ustelkeria honen helburu bakarra txandaketa sistemak oinarritutako agintea tokatzen zitzaion alderdiari laguntzea zela esanez.