Joaquin Costaren Oligarkia eta Kazikismo Lanaren Pasartea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,99 KB
Aurrean daukagun testua, Joaquin Costaren oligarkia eta kazikismo lanaren pasartea, jatorriari dagokionez, lehen mailako dokumentua da. Formaren aldetik, zirkunstantziala da eta eduki politikoa dauka. Bestalde, Maria Kristinaren erregeordetzan kokatzen da, zehazki, 1901.urtean. Idatzi honen egilea, Joaquin Costa da eta Espainiako herritarrei eta gobernatzaileei zuzenduta dago. Honen asmoa, antolamendu politikoa salatzea da.
Idatziaren Azterketari Hasiera Emateko
Idatziaren azterketari hasiera emateko, lehenik eta behin komeni da hitz hauek ondo argitzea, testua hobeto ulertu ahal izateko:
Gobernadore Zibila: probintzia bakoitzeko gobernu zentraletik gobernatutako ordezkari politikoak dira.
Primateak: erregeak aukeratutako pertsona boteretsu batzuk dira.
Kazikismoa: kazikeek bultzatutako estrategia da gobernuan mantendu ahal izateko.
Idatzian azaltzen diren ideia nagusiak honela labur daitezke:
Ikus dezakegu, gobernu mota hori osatzen duten kideak besteekiko okupatzen duen posizioa argitu nahi dutela. Hiru faktorez daude osatuta: Lehenengoa, oligarkak, gizon boteretsuak, gobernuaren buruzagitzakoak eta Madrilen bizi direnak osatzen dute. Bigarrena, lehen edo bigarren mailako kazikeak lurralde osoan banatutakoak osatzen dute. Hirugarrena, aldiz, gobernadore zibilak, gobernuaren kide bezalako pertsonak. Horrez gain, gobernadore zibil bat probintzia bateko dagoela aipatzen du eta herritarrak jada zapalduak izan direla dio, botere gabe daudela.
Bestalde, oligarka eta jauntxoek talde kanpotarrak direla dio baina ez nazioaren ordezkariak. Horiek indarrez kontrolatzen dute ministerioak, kapitaintzak, telegrafoak, trenbideak, bateriak eta gotorlekuak. Azkenik, hauteskundeetan bozketak manipulatu egiten zirela dio, baina, herriak hori egiten ez zuela, aurretik aipaturiko atzerriko talde gobernatzaileak baizik. Horretarako, beraiek zeukaten botereaz baliatzen ziren.
Testuinguruari dagokionez, (Gaiaren hasieratik-Alfontso XII.aren erregealdia aipatu + Maria Kristina azaldu + Alfontso XIII. aipatu)
1874an hasi zen Errestaurazioa... Ezaugarri nagusiak: Politikan: monarkia liberalaren finkapena... Sistemaren oinarriak 3 dira: 1876ko konstituzioa, Cannovasen txandaketa sistema eta jauntxokeria. Arazoak hiru erregealdietan: gerrak eta oposizioa. Gizartean: klase gizartean banatuta. Ekonomian: garapen industrial handia E.H (Bizkaian). Kulturan: liberalak irekiago, zentsuraren aurka... Alfontso XII.aren erregealdia (1875-1885). Maria Kristinaren errregeordetza (1885-1902) Pardoko itunarekin hasi, liberalekin gobernatzen. 1902an amaitu zen bere erregeordetza, bere seme Alfontso XIII.ari onartu zitzaiolako adin nagusitasuna.
Idatzia baloratzeko orduan nabarmentzeko dokumentua dela esan daiteke, izan ere, erregenerazionismoa geroz eta indartsuagoa bilakatu zen. Horrez gain, nahiz eta Joaquin Costak politikan gauzak aldatzea ez lortu, sistemaren aurkako ideiak zabaltzen lagundu zuen, beraz, oposizioa egin zuen.