Joaquín Costa: Oligarkia eta Kazikismoa (1901)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,71 KB

Joaquín Costaren Oligarquía y caciquismo lanaren pasartea (1901)

Testu hau Oligarquía y caciquismo como forma actual de gobierno de España saiakera politikoaren pasarte bat da, beraz, testu literarioa da. Joaquín Costak, Erregenerazionismoaren aitzindariak, idatzi zuen, eta Madrilen argitaratu zen 1901ean. Lan honetan, Costak Errestaurazioko sistema politikoa aztertu eta kritikatzen du.

Costak Errestaurazioko sistema politikoaren osagaiak

Costak Errestaurazioko sistema politikoaren osagaiak aipatzen ditu, hiru maila hauek bereiziz:

  • Oligarkak: agintean txandakatzen ziren bi alderdietako buruzagiak, hiriburuan bizi zirenak.
  • Jauntxoak: probintzietan bizi ziren pertsona boteretsuak (zenbait mailatan bananduta).
  • Gobernadore zibilak: aurreko bien artean bitartekaritza lana egiten zutenak.

Costak dio oligarkek eta jauntxoek osatzen zutela "klase gobernatzailea" deritzona, alderditan bananduta. Hala ere, gaineratzen du ez zutela izen hori merezi, ez baitziren ordezkatzen zuten nazioaren parte; bere ustez, nazioa menperatua zuen "gorputz arrotza" baino ez ziren.

Azkenik, Costak frogatu nahi du klase gobernatzaileak, bere posizioaz baliatuz, hauteskundeetan iruzurra egiten zuela agintean irauteko.

Aurrekariak

Testu hau Errestaurazio garaian idatzi zen, hain zuzen ere, Maria Kristinaren erreginaordetzaren amaieran, erregimen hura jadanik krisian zegoelarik.

Seiurteko Iraultzaileak hondoa jo eta errepublika finkatzeko saioak ezerezean gelditu zirenean, 1874. urtearen amaieran, Borboien monarkia berrezarri zen, Isabel II.aren seme Alfontso XII.aren bitartez. Horrela hasi zen Errestaurazioa.

Cánovas del Castillok eratu zuen Errestaurazioko sistema politikoa. Cánovasen sistemak egonkortasun politikoa, gizarte ordena eta garapen ekonomikoa izan zituen xede nagusitzat.

Cánovasen sistema politikoa

Cánovasek, egonkortasun politikoa bermatzeko, alderdi biko txandakatze sistema ezarri zuen. Sistema horretan, bi alderdi politikok zuten agintea, aldez aurretik hitzartutakoaren arabera: Alderdi Kontserbadorea (Cánovas buru zela, garaiko moderatuak eta unionistak biltzen zituena) eta Alderdi Liberala (Sagastak zuzenduta, garaiko progresistez osatua zegoena).

Hauteskunde iruzurra Errestaurazioan

Alderdien arteko txandakatzea bermatzeko, hauteskundeak manipulatu eta iruzur egiten zuten agintariek. Costak salatzen duenez, nekazal inguruetan jauntxoek (nekazari oligarkiako kideak) kontrolatzen zituzten bozketak, eta nahierara aldatzen zituzten hauteskundeen emaitzak, une horretan agintean egotea egokitzen zitzaion alderdiaren mesedetan.

Entradas relacionadas: