Joanes etxeberri ziburukoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras
Escrito el en vasco con un tamaño de 8,56 KB
XVII.MENDEA
Sarrera
XVII.Mendean aurrerakada nabarmena izan zuen euskarazko liburugintzak Ipar Euskal Herrian.
Arrazoiak:
Aurreko gizaldian katoliko eta protestanteen artean izandako erlijio gerrak baretuak ziren jadanik
Beraz, kostaldeko gorakada ekonomikoak eta giro erlijioso eta sozial berezi horrek bideratu zuten, neurri handi batean, Lapurdiko euskal literaturaren loraldia. Sara/Ziburu/Donibane Lohizune herrien artean osatutako triangeluan jardun zuten mende hartako autore askok. Sarako Eskola edo Taldea osatzen zutela esaten da.
Sarako Taldea
Elizgizonak dira gehienak: Joanes Etxeberri edo Pedro Axular adibidez.
Denek hartu dute Axular buruzagitzat (Axularren obra bat: Gero (1643))
Bertsoz nahiz prosaz
Gaiak erlijiosoak gehienbat
Lapurtera bihurtzen dute Ipar Euskal Herriko euskalki literario nagusia eta hurrengo belaunaldientzako eredua.
Joanes Etxeberri Ziburukoa
Gizon jakintsua genuen. Jesuitetan ikasia eta doktore tituluaren jabe zena. Prosa ere idatzi zuela badakigu, baina, bertso lanak soilik iritsi zaizkigu. Hiru liburu kaleratu zituen:+
Manual debozionezkoa. Dotrinari buruzko gaiak eta era guztietako otoitzak dakartza hitz neurtuetan. Arrantzale eta manirelentzat bereziki prestatuak dira, itsasoko joan-etorri eta lanetan kanta ditzaten.
Noelak eta bertze kanta espiritual berriak. Gabon kantak hasieran, baina Jesu Kristoren bizitzaren beste pasarte batzuk era badatoz ondoren. Baita santuei ere.
Elizara erabiltzeko liburua. Eliztarraren mesedetan egindako liburua dugu: urteko egutegi liturgikoa, eguneroko otoitzak, dotrinaren gainekoak, aitortza prestatzekoak, etab.
Sarako erretorea: Pedro Agerre Azpilikueta, “Axular” goitizenez ezagunagoa zena.
Pedro Axular
Ikasketak Salamancako unibertsitatean. Sermolari iaioa, hiztun oparoa eta idazle aberatsa genuen Axular. Eragin eta itzal izan zen,sasoi hartako eta geroagoko euskal idazleen artean. Dotorezia erantsi zion euskarari. Esaldi luze eta korapilotsuak gustatzen zaizkio batzuetan; laburrak eta trinkoak besteetan.
Hil baino urtebete lehenago publikatu zuen liburu mardulean, Gero, arimari dagozkion zereginei berehala ez atxikitzea, erlijioarekiko betebeharrak biharko uztea, beti gerotik gerora luzamendutan ibiltzea. Bere ideiak hobeto adierazteko, adibideak erabiltzen ditu sarritan, sinonimoak pilatuz eta autore klasikoen aipuak tartekatuz.
Arnaut Oihenart
XVII.Mendekoa. EZ DA SARAKO TALDEKOA. Zuberokao hiriburuan, Maulen jaio zen, legegizon eta kargudunen familia baten barruan. Abokatu karrera ikasi eta kargu garrantzitsuak bereganatu zituen, Zuberoan lehendabizi eta, Nafarroa Behereko Donapaleun geroago.
Ikastuna zen. Historiari eskaini zion bere ahaleginik handienak: oraindik ere estimatua da haren Notitia Utriusque Vasconiae, Ipar eta Hego Euskal Herri historikoen berri ematen digu. Argitaretzeke saiakeratxoa.
Esaera zaharrak eta poesiak liburu bakarrean kaleratu zituen, Atsotitzak eta Neurtitzak deritzegu.
Maitasuna du kantagai nagusia, hizkera trinkoa, garbizale eta inoiz ulerkaitz samarrean moldatua. Ez du antz handirik ordura arteko euskal bertsogileekin.