Jauna: gutuna

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,69 KB

FEUDALISMOA



2.- Harreman feudalarren sistema azaldu.  L

Komunikazioak urriak eta arpilatzeak ugariak ziren garaian, Erdi Aroko erregeek nobleen artean banatu zituzten lurraldeak, erresumak gobernatzeko. Lursail handi haiek feudoak ziren.


Feudoa ematean, leialtasun-ituna egiten zuten erregeak eta nobleek: erregeak feudoa eta babesa eskaintzen zituen; noblea basailu bihurtzen zen, eta obedientzia, errespetua, aholkularitza eta laguntza militarra agintzen zizikion erregeari.


Halaber, noble bakoitzak noble txikiei utz ziezaiekeen bere lurren zati bat, feudo gisa. Horrenbestez, noble batzuk jaun eta basailu ziren aldi berean.

MONARKIA:


1.- Zein da monarka?  I

Harreman feudalen sisteman, erregeak betetzen zuen leku gorena, jaun feudalek primus inter pares izaera onartzen baitzioten. Hala ere, praktikan, erregea ere jaun feudala zen, besteak bezalakoa, eta bere feudoetan soilik erabil zezakeen erabat boterea.

Agintea indartzeko, monarkek beren dinastiaren izaera sakratua nabarmentzen zuten, sinboloen eta erritualen bidez (koroatze-zeremonian, batez ere).

FEUDOA:EKONOMIAREN OINARRIA

5.- Feudoaren atalak azaldu

Feudoaren erdigunea jaunaren etxea zen:


gaztelua, jauna noblea bazen; edo monasterioa, klerokoa bazen. Nekazarien etxebizitza gehienak elkarren ondoan zeuden, herrixkak osatuz.

Feudoek bi sail zituzen:


Jaunaren erreserba. Jaunak lurrik onenen jabego zuzena zuen, eta jopuek lantzen zituzten lur horiek


Masiak. Jaunak nekazariei utzitako lursailak ziren, eta jaunak erabilera-jabegoa zuen. Urtero, nekazariek errenta ordaindu behar zioten jaunari, Uztaren parte bat emanez eta urteko egun batzuetan erreserban lan eginez.

Feudoko basoak ere jaunarenak ziren, eta berak erabakitzen zuen nekazariek zertarako erabil zitzaketen (egur egiteko, abereei bazka emateko…).

9.- Zein ziren nekazaritzako labore nagusiak? Lurrak zergatik uzten ziren lugorri?


Labore nagusiak zerealak ( garagarra, oloa, garia eta zekalea ) eta lekaleak ziren. Mahatsondoak, barazkiak eta frutak ere hazten zituzten. Ongarri gutxi zegoenez ( abereena besterik ez ), lursailen zati batzuk lugorri (landu gabeko lurra)

Utzi behar izaten ziren, eta, horren ondorioz, nekazaritzako ekoizpena urria izaten zen


Entradas relacionadas:

Etiquetas:
Lur amortizatuak