Jarrera egokia eta lesioen prebentzioa: Osasun integralerako gida

Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,18 KB

Jarrera: Une jakin batean hartutako posizioa. Bakoitzak bere jarrera.

Jarrera zuzena: Giltzadurak ahalik eta atseden handienean daudenean. Gihar agonistek tonu asko dutenean, antagonistek tonu gutxiago.

Prebentzioa: Epe luzerako lesioak saihestuz egiten den lana. Helburua, bizkarrezurreko gainzama eta mina ekidin eta bizkarreko arazoak saihestea da. Jarrera oker baten ondorioz, min txikiena larri bihur daiteke.

3 kutxa ditugu: Pelbikoa, torazikoa eta garezurrarena. Gorputzari jarraitutasuna emateko 3 kutxak lerrokatuak.

Jarrera desegokiak mina:

  • Estrukturalak:
    • Hezurretakoa: bizkarrezurraren desoreka (hernia diskala).
    • Giharretakoa (esklenderosis).
  • Funtzionalak: Bizkarreko gihar ahulak, gorputz jarrera desegokia, keinu errepikakorrak, gainkargak, denbora luzez posizio berdinean egotea. Beste batzuk: ardurak, kezkak.

Tratamendua:

  • Pasiboa: Fisioterapeuta, masajista.
  • Aktiboa: Mugimendua, tonifikazioa (core), malgutasuna.

Lesioak:

  • Zerbikalak:
    • Tortikoliak: Bat-batean agertu, 2-3 egun, mugimendu bortitzak eraginda.
    • Zerbikalgia sinplea: Arazo psikologikoak.
    • Neuralgia zerbikobrakiala: Eskuak sentikortasuna galdu eta lepoko mina besoetaraino luzatu, zerbikaleko herniak eraginda.
  • Dorsalgia: Bizkarrezurraren erdialdeko zona, ziztada edo erretzen duenaren sentsazioa, denbora luzez eserita, besoak altxatuta edo tentsio psikologiko handia duten pertsonengan.
  • Lunbalgia:
    • Lunbagoa: Mina bat-batean, intentsitate handia, mingarria, ez du mugitzen uzten. Erabateko atsedena eta medikura. 2-3 egun.
    • Ziatika: Lunbarreko azkeneko ornoetan diskoko hernia dagoenean. Hanketaraino, erabateko atsedena.

Core: Gihar multzoa, abdominalak: zuzenak, zeharkakoak, zehiarrak; diafragma; aldakako giharrak (psoas, gluteo); lunbarrak (dortsal luzea, zabala).

Onurak: Gorputzari egonkortasuna ematen dio, oreka eskaintzen du. Lasterka egitea eraginkor eta ekonomiko bihurtzen du, desoreka saihestuz. Gutxiago nekatzen laguntzen du. Bizkarraren behe aldeko oinazeak saihesten ditu. Kirol errendimendu hobea. Gainerako gorputz atalen euskarri.

Baliospena: Pertsona baten osasun egoera ezagutzeko egiten dugun ebaluaketa multzoa. OMSk osasuna "ongizate fisiko, mental eta sozial osoa" bezala definitu du. Pertsona baten baliospena bere egoera fisiko, psikologiko eta soziala neurtuko duten probetan oinarrituko da. Ariketa fisikoa planifikatu aurretik egin beharreko aurrepausoa. Plangintza sistematizatua. Hobekuntza helburu. Etenik gabeko ebaluaketa jarraitua. Mugimendu eredu zuzenak lortzea du helburu.

Atalak:

  • Ebaluaketa ingurune errealean: Bideoz grabatu, ez ditugu kirol keinuak ebaluatuko, biomekanika erabiliko dugu.
  • Ebaluaketa itxurazko ingurunean: Kanpo osagarririk gabeko ingurunean egin. Mugimendu abileziak ebaluatu. Errendimendua helburu duten kirolariak edo osasun helburu duten pertsonak.

Test orokorra: Test bakoitza 3 planotatik. Flexio hirukoitza, errotazioa, katuka, oinez ibili, lasterketa, bultzada, tiraketa, aldakako giltzarria.

Test ondoren? Modu analitikoan kontrol motorra berreskuratu eta mugak desagerrarazi. Eredu motor berriak sortu atal desberdinak batera lantzeko. Egitura guztiak bere baitan hartzen dituen mugimendu aproposak landu. Abiadura aldatu, estimuluak gehitu, erresistentzia angeluak aldatu.

Test analitikoa: Aurreko ataletan ikusi ditugun akatsen arabera, zehatzago miatu beharreko gorputz atalei dagozkienak.

Entradas relacionadas: