Jarduera Fisikoarekin Lotutako Osasun Arazoak
Enviado por Roberto y clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,49 KB
A. Giharreria Sistemari Dagokionez
Karranpak (Kalanbreak)
Kausak:
- Gatzen galera
- Hotza
- Teknika-akatsak
- Egoera fisiko kaxkarra
Hartu beharreko neurriak:
Prebentiboak:
- Beroketaren printzipioak bete
- Edari isotonikoak edan (hidratazioa)
- Zapatila egokiak erabili
Espezifikoak:
- Gelditu
- Luzatu
- Beroa aplikatu
Kontrakturak
Gihar baten edo talde baten borondatezkoa ez den uzkurdura iraunkorra da. Oso mingarria izaten da mugitzean eta ukitzean.
Motak:
- Nekeak jota: Gainestiramendu edo esfortzu intentsuegiaren ondorioz.
- Radikulitis: Nerbio-erroa minduta dagoelako giharreriari eragiten diona.
Kausak:
- Nekea eta gainesfortzua
- Giharren barruko alterazio kimikoa edo metabolikoa
Asaldurak entrenamenduaren ostean agertu ohi dira.
Neurri prebentiboak:
Karranpetan aipatutakoen antzekoak.
Neurri espezifikoak:
- Hotza (momentuan)
- Hiru eguneko atsedena
- Beroa eta masajea
Gihar Apurketak
Motak:
- Elongazioa (distentsioa)
- Apurketa arrunta
- Apurketa totala
Gihar-istripu larria da: bat-bateko min handiz agertzen da ("harrikada" sentipena), eta ezintasuna eta erortzeko arriskua ekar ditzake.
Elongazioa dagoenean, mugimenduan jarraitu ahal da, eta atsedenean ez dago minik, ezta ekimosirik ere (ubeldura/gorritasuna).
Neurri prebentiboak:
Karranpetan aipatutako neurriak kontuan hartu.
Neurri espezifikoak:
- Hasieran: Hotza! + Analgesikoa, antiinflamatorioa.
- Gero: Beroa + Atsedena + Masajea.
Tendinitisa
- Kirol errekeratiboan lesiorik ohikoena da.
- Zurda baten inflamazioa da, hezurrarekin duen txertatze-puntuan.
Kausak:
- Esfortzu bortitz baten ondorioz
- Esfortzu desegoki txiki bat behin eta berriz errepikatzearen ondorioz
- Oinetako oso desegokiak erabiltzea
- Entrenamenduaren karga-igoera desegokiak
Sintomak:
- Min akutuak
- Mugimendua bere zabaltasun osoan egiteko ezintasuna
Neurri prebentiboak:
- Teknika egokiak (higiene posturala)
- Beroketa progresiboa
- Gainesfortzuekin kontuz ibili
Neurri espezifikoak:
- Atsedena
- Beroa
B. Bihotz-Arnasketa Sistemari Dagokionez
Hipertentsioa
- Ez du sintomarik, horregatik "hiltzaile isila" deitzen zaio.
- Bihotzari, odol-jarioa mantentzeko, indar gehiago egiteko eskatzen zaio. Hori gainesfortzu bat da sistema kardiobaskular osoarentzat.
Presio Arterialaren Balioak:
- Presio sistoliko normala: 120 mmHg baino gutxiago
- Presio diastoliko normala: 80 mmHg baino gutxiago
- Hipertentsio arina: 90 mmHg (diastolikoa) - 140 mmHg (sistolikoa)
Zergatiak:
- Herentzia
- Gainpisua
- Bizi-estilo kaxkarrak: tabakoa, alkohola, estresa, elikadura kaxkarra
Ekintza prebentiboak:
- Sodio-kontsumoa murriztea
- Pisuaren kontrola
- Alkoholaren eta tabakoaren kontsumoa murriztea
- Potasioa, kaltzioa eta magnesioa duten elikagaiak jatea: barazkiak, frutak
- Ariketa fisikoa eta erlaxazio-teknikak erabiltzea