Jarduera Fisikoa eta Osasun Kardiobaskularra: Gakoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,4 KB

Jarduera Fisikoari buruzko Galderak eta Erantzunak

1. Galdera:

B

2. Galdera:

D

3. Galdera: Bihotzeko prestakuntzaren ondorioak

Bihotzeko prestakuntzaren ondorioz, bihotz indartsua, gaitasun handikoa eta bizkorra lortzen da, gaitasun sistoliko handiz hustuko dena.

4. Galdera: Sedentarismoaren eraginak osasunean

Sedentarismoa: XXI. mendeko epidemia

Epidemia honek hainbat gaixotasun kronikoren aurrerapen azkarra sustatzen du:

  • Obesitatea
  • Bihotzekoak
  • Diabetesa
  • Neke fisiko eta psikologikoa

Sedentarismoak eragindako beste arazo batzuk:

  • Immunitate sistema: Arnas infekzioak jasaten dira.
  • Minbizia: Jarduera fisikoa ez egitea koloneko minbiziarekin erlazionatuta dago.
  • Hipertentsioa: Jarduera ezak zainak eta arteriak gogortzen ditu, tentsio hori igoaraziz. Adinarekin ere gogortzen dira.
  • Odolaren kolesterolaren eta azukrearen oreka: Jarduera fisikoarekin kolesterolaren maila gutxitzen da eta azukrea orekatuagoa edukitzeko aukera ematen digu.
  • Miokardio infartua: Bihotzaren arteriak estutzen direnean edo odolbildu baten ondorioz, odola ondo iristen ez denean gertatzen da.

5. Galdera: Erresistentzia kardiobaskularra lantzeko baliabideak

Baliabide kardiobaskularrak izan dira azken urteotan gehien eboluzionatu direnak, erresistentzia kardiobaskularra lantzen dutenak.

  1. Bizikleta estatikoa: Bizikleta arrunta eta bizikleta etzanda edo eserita.
  2. Arrauna: Lan gehiena bizkarreko gihar taldeek jasaten dute.
  3. Eliptika: Mugimenduak elipse bat deskribatzen du, eskiaren keinua imitatuz.
  4. Korrikarako zintak: Keinu arrunta da, eta abiadura zein aldapa egokitu daitezke.
  5. Stepper: Eskailera txikiak igotzeko keinua.
  6. Besoen ergometroa: Goiko atal guztiak mugiarazten ditu.

6. Galdera: Korrika egitearen ezaugarriak eta abantailak

Korrika ariketa erraza eta naturala da, ez du behar teknika berezirik. Gainera, edozein egoeratan egin daiteke ibilbide on bat aukeratuz gero, ez baitu behar baliabide berezirik bere praktikarako.

Giltzadurak babesteko, lurzoru gogorrak ekidin behar dira ahal den neurrian. Hobe da belarretik, lurretik edo tartaneko pistetatik korrika egitea.

Posizio bertikalean egiten denez, bihotz-maiztasuna handitzen da. Sistema kardiobaskularrak bere lana egin behar du gorputzeko beheko atalean dabilen odolaren itzulera bultzatzeko, eta horren ondorioz taupadak areagotzen dira.

7. Galdera: Entrenamendu gurutzatua

Entrenamendu gurutzatua 15-20 minutuko tarteko ariketak dira, non indar ariketak, erresistentzia kardiobaskularra, makinak edo korrika, igeriketa eta bizikleta tartekatzen diren.

8. Galdera: Egokitzapen fisiologikoa

Egokitzapenari esker, oxigeno gutxiago behar da, eta arnas maiztasuna gutxitzen da.

9. Galdera: Bizikleta, erresistentzia aerobikoan

Bizikleta modu aparta da erresistentzia aerobikoan hasten diren pertsonentzat. Bizikletan aritzeko ez da behar aparteko indarrik, eta ariketaren iraupena luzatu daiteke.

Bestalde, eserita egoteak eta inpakturik ez izateak zain-itzulera errazten du. Bihotz-maiztasuna ez da biziagotzen korrikan bezainbeste.

Entradas relacionadas: