Jarduera Ekonomikoa: Enpresen Mundua Ulertzeko Gida

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 6 KB

Jarduera Ekonomikoa

Ekonomia

Gizakien beharrak asetzeko nahikoak ez diren baliabideak administratzeko moduaz arduratzen den zientzia.

Premiak edo Beharrak

Beharrak, betebeharreko sentsazioa dira eta ondasun eta zerbitzuen bitartez asetzen dira. Bi mota daude:

  1. Lehen mailako beharrak: Gizakiok bizirauteko behar ditugunak. (janaria, ura, arropa)
  2. Bigarren mailako beharrak: Bizitzeko beharrezkoak ez direnak. (mugikorra, internet)

Ondasun eta Zerbitzuak

Ondasun eta zerbitzuak nahi edo premia bat asetzeko aukera ematen dute. Zerbitzuak eskaini egiten den jarduera multzo bat da eta ondasunak objektu material bat.

Ondasunen Sailkapena

Eskugarritasunaren arabera:
  • Ondasun libreak: Premiak asetzeko ondasunak, jaberik eta preziorik gabe. Adibidez: airea, eguzkia.
  • Ondasun ekonomikoak: Urriak dira eta ordaindu egin behar dira. Adibidez: motorra, bizikleta.
Funtzioaren arabera:
  • Kontsumo ondasunak: Zuzenean kontsumitzen ditugunak. Adibidez: bizikleta.
  • Kapital ondasunak: Beharrak zeharka asetzen dituztenak. Adibidez: bizikleta egiteko makina.

Jarduera Ekonomikoak

Pertsonen premiak asetzeko ondasun eta zerbitzuak lortzeko egiten den prozesua. Hiru galdera erantzun behar dira: Zer, nola eta norentzat ekoitzi?

Jarduera Ekonomikoaren Faseak

  1. Ekoizpena: Ondasun eta zerbitzuak lortzeko jarduerak. Enpresek erabakitzen dute zer eta nola ekoitzi.
  2. Banaketa: Ondasun eta zerbitzuak kontsumitzaileengana helaraztea.
  3. Kontsumoa: Kontsumitzaileek zer kontsumitu erabakitzen dute, baliabide mugatuak kontuan hartuta.

Ekoizpen Faktoreak

  • Natura baliabideak (lurra): Naturatik ateratzen diren ondasunak, gehienak mugatuak eta agortu daitezkeenak. Lehengaiak dira.
  • Lana: Pertsonek ekoizpen-jardueran egiten duten lana (intelektuala edo fisikoa).
  • Kapitala: Ekoizpenerako beharrezkoak diren inbertsio ondasunak (makinak, instalazioak, finantzak...).
  • Enpresa antolaketa: Lana, lurra eta kapitala antolatu eta kudeatzea.

Agente Ekonomikoak

Jarduera ekonomikoan erabakiak hartzen dituztenak:

  1. Enpresak: Zer eta nola ekoitzi erabakitzen dute.
  2. Familiak: Ekoizpen baliabideen jabeak eta zer kontsumitu erabakitzen dute.
  3. Sektore publikoa: Jarduera ekonomikoa erregulatzen dute.

Errentaren Fluxu Zirkularra

Agente ekonomikoen arteko trukeak islatzen ditu. Bi merkatu mota daude: ekoizpen baliabideen merkatua (familiak saltzaile, enpresak erosle) eta ondasun eta zerbitzuen merkatua (enpresak saltzaile, familiak erosle).

Enpresa

Arriskuan lan eginez, ekoizpen baliabideak elkartzen ditu gizarteak behar dituen ondasun eta zerbitzuak sortu eta banatzeko, aberastasuna, garapena eta enplegua sortuz.

Enpresa Sistema Gisa

  • Sistema irekia: Ingurumenarekin erlazionatzen da.
  • Sinergia: Aldaketa batek besteetan eragina du (efektu domino).
  • Sistema globala:Kanpoko gertaerek eragina dute enpresan.
  • Bere burua erregulatzen du: Egoera aldaketetara egokitzen da.

Enpresaburua

Enpresan erabakiak hartzen dituen pertsona, helburuak lortzeko eta arriskupean jardunez.

Enpresaburuaren Funtzioak

  • Planifikatu: Lan faseak diseinatu.
  • Kudeatu: Elementu guztiak helburura bideratu.
  • Antolatu: Beharrezko elementuak aukeratu eta erabili.
  • Kontrolatu: Helburua lortu den egiaztatu eta zuzenketak egin.

Enpresaren Elementuak

  • Giza faktoreak: Enpresarekin lotura duten pertsonak (langileak, enpresaburuak, bezeroak...).
  • Faktore materialak: Enpresaren ondasun ekonomikoak (aktibo ez-korrontea eta aktibo korrontea).
  • Ingurunea: Enpresari eragiten dioten faktoreak (orokorra eta espezifikoa).
  • Antolakuntza: Agintaritza, koordinazio eta komunikazio harremanak.

Enpresaren Funtzionamendua

  • Merkaturatze arloa: Produktuak eta zerbitzuak kontsumitzaileei helaraztea.
  • Ekoizpen arloa: Lehengaien hornidura eta ekoizpena kudeatzea.
  • Finantzaketa arloa: Beharrezko funtsak bildu eta inbertsioak kudeatu.
  • Giza baliabideen arloa: Pertsonak aukeratu, kontratatu eta antolatu.

Enpresaren Helburuak

  • Aberastasuna sortzea: Lana eta errenta sortu.
  • Errentagarritasuna handitzea: Etekinak maximizatu eta kostuak txikitu.
  • Haztea: Gehiago ekoiztu.
  • Gizarte-erantzunkizuna: Etikoa izan.

Enpresaren Helburu Espezifikoak

  • Xedea: Enpresaren zioa.
  • Ikuspegia: Enpresaren etorkizuneko irudia.
  • Baloreak: Jarduteko ereduaren oinarriak.
  • Helburuak: Epe jakin batean lortu nahi dena.
  • Azpihelburuak: Helburuak garatzen dituztenak.

Helburu Arteko Gatazkak

  • Priorizatu edo lehenetsi.

Interes Taldeen Helburuak

  • Estatua: Zergak jaso.
  • Enpresaburua: Kudeaketa ona, hazkundea, inbertsioak hobetu.
  • Langileak: Soldata hobea, lan baldintza hobeak, egonkortasuna.
  • Bankuak: Maileguak eta interesak jaso.
  • Bezeroak: Konpromisoak bete (epeekin eta baldintzekin).
  • Hornitzaileak: Ordainketak jaso eta konpromisoak bete.

Entradas relacionadas: