Jakintza Zientifikoa, Teknologia eta Metodo Filosofikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,86 KB

Jakintza Zientifikoa eta Giza Gabetzea: Filosofiaren Funtzioa

Baloratu hurrengo esaldia: “Jakintza zientifikoa batzuetan, gizakiaren zerbitzura egon beharrean, beronen jabe bihurtzen da eta giza gabetu egiten du”. Erantzunean filosofiaren funtzioa zein den azpimarratu.

Gizakia eta Jakintza Zientifikoa

Gizakia jakintza zientifikoari garrantzia handiagoa ematen hasi da. Gaur egun, teknologia berriak ezinbestekoak ditu, eta mundua ulertzeko hainbat modu sortu ditu, haietako bat zientzia formalak dira. Hauek ez dira errealitateaz arduratzen, alde batera uzten baitituzte egitateak.

Zientziaren eraginkortasuna zuzenean lotuta dago pentsamenduaren zorroztasun eta zehaztasunarekin; horregatik da beharrezkoa matematika ezagutza zientifikoa lortzeko.

Zientzia eta Teknologiaren arteko Harremana

Bai zientziak eta bai teknologiak sekulako aurrerabidea izan dute azken mendeetan. Zientzia modernoa sortu zenetik hurbildu da teknikara (teknologia). Teknologia gero eta gehiago oinarritzen da ezagutza zientifikoetan eta, bere aldetik, zientziak gero eta gehiago baliatzen ditu garapen teknologikoak.

Gaur egungo munduan, zientziarik gabe ez dago teknologiarik, eta teknologiarik gabe zientzia ere ez. Beraz, esan genezake teknologia ezagutza zientifikoen erabileratik sortzen den teknika dela.

Filosofiaren Funtzioa

Testuan aipatzen den bezala, jakintza teknikoa, batzuetan, gizakiaren zerbitzura egon beharrean, beraren jabe bihurtzen da eta giza gabetu egiten du. Horregatik, beharrezkoa da gogoeta egitea aurrerabide horien gainean, dagokien garrantzia bere neurrian emateko. Hau da, hain zuzen ere, filosofiaren funtzio nagusia: jakintza zientifiko eta teknologikoaren mugak eta ondorio etikoak aztertzea, gizakiaren zerbitzura jarrai dezan bermatzeko.

Indukzioa eta Dedukzioa: Arrazoitzeko Moduak

Indukzioa

Indukzioan, zure kabuz erantzun edo emaitza bat lortzen saiatzen zara, baina azkenean lortzen dugun hori orokortu egiten dugu. Adibidez: bele guztiak beltzak direla esatean, orokortzen ari zara, ez dituzulako bele guztiak arakatu egia den frogatzeko.

Metodo esperimentalak arrazoitzeko modu induktiboa dakar. Zientzialariak egitate batzuk behatzen ditu, eta haiek azaltzeko lantzen dituen hipotesiak errealitatearekin erkatzen dira.

Dedukzioa

Dedukzioan, berriz, lege bat daukazu eta horrekin ezin duzu akatsik izan, baina ez duzu ezagutza gehitzen, emaitza emanda dagoelako hasi aurretik. Adibidez: matematikako ariketa bat egiterakoan.

Dedukzioaren kasuan, Vienako Zirkulua taldea osatzen zuten kide gehienek defendatu zuten errealitatearekin erkatu ezin daitekeen proposizio bat zientifikotzat eduki ahal izateko irizpidea, beraiek “egiaztatzeko irizpide ahula” deitu zutena. Hau erabiltzen dugunean, ez dugu gure ezagutza gehitzen edo lantzen, egitate baten aurrean jokatzen dugulako.

Metodo Hipotetiko-Deduktiboa: Urratsak

Metodo Hipotetiko-Deduktiboa zientzia modernoaren oinarrietako bat da. Honako urrats hauek ditu:

  1. Egitateen Behaketa

    Metodo esperimentalaren oinarria da. Zientzia hauek, halere, ez dira mugatzen egitateen bilduma osatzera; aitzitik, esplikatzen eta ulertzen saiatzen dira.

  2. Hipotesiak Sortzea

    Hipotesiak "irudimenezko aieruak" dira, behatu diren datuen berri ematen duten "susmoak". Eurak ezin dira behatu eta ez dira izan datu horiek zuzenean iradokiak ere. Egitateen esplikazioak ez daude begi bistan. Imajinatu egin behar dira, aurkitu aurretik.

  3. Sistema Matematikoen Aplikazioa

    Horixe da modu bakarra ondorioak zehatz eta esplizituki ezagutzeko. Hipotesien garapenean matematika baliatzeko premiaren adibide argi bat Neptuno planetaren aurkikuntzak eskaintzen digu. Uranok gauzatzen zuen desplazamendua kalkulatzeko, eta ordura arte ezagutzen ziren planeten eta berauen masa eta distantzien arabera egin behar zukeenarekin konparatzean, ondorioztatu zen beste planeta bat existitu behar zela derrigor.

  4. Esperimentazioa

    Hipotesiek balio zientifikoa izateko esperientziaren bidez berretsiak izan behar dute. Adibidez, Le Verrierrek Uranoren mugimenduen perturbazioak esplikatze aldera imajinatu zuen planeta 1846an Galle alemanak ikusi izan ez balu, haren hipotesiak susmo soil bat izaten jarraituko zuen.

    Hipotesien ondorioak errealitatean gertatzen denarekin kontrastatzean, hiru egoera plantea daitezke:

    • Esperimentazioak berretsi egiten du hipotesia.
    • Esperimentazioak gezurtatu egiten ditu egitate horiek.
    • Ezinezkoa da hipotesiaren ondorioak berrestea, ez zuzenean ezta zeharka ere, baliabide teknikorik ez dagoelako.

Objektu bati dagozkion lege zientifikoek, behin ezarritakoan, teoria zientifikoa osatzen dute.

Entradas relacionadas: