Jakintza Zientifikoa eta Errealitatea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,99 KB
Jakintza Zientifikoa
Zientzien Sailkapena
ZIENTZIEN SAILKAPENA | ||||
FORMALAK | ENPIRIKOAK | |||
Logika | Matematika aritmetika, geometria, algebra... | Natura-zientziak | Gizarte-zientziak Soziologia, psikologia, ekonomia, giza geologia, astrologia, antropologia, historia... | |
Fisikoak | Biologikoak | |||
Fisika, kimika, geologia, astronomia... | Biologia, fisiologia, anatomia, botanika, genetika, zoologia... |
Enpirikoa adjektibo bat da, praktikan, esperientzian eta gertaeren behaketan oinarrituta dagoen zerbait adierazten duena.
Errealitatearen Kontzeptua
Errealitateaz Galdezka
Munduan zer dagoen ulertzeko, gizakiok hainbat jakintza garatu ditugu: zientzia, filosofia...
- Filosofia lehenak edo metafisikak
- Errealitatea, osorik hartuta, azaltzen du, zorrotz eta sakon, eta errealitatea zer den esplikatzen saiatzen da. Gu geu zer garen argitzea ardatz hartzen duen filosofia da.
- Ontologia
- Gauzen izateaz batez ere kezkatzen den metafisikaren adarra da. Izatea da munduan diren gauza guztien iturburua edo funtsa (esentzia).
Errealitate hitzaren jatorria
Latinezko 'realitas' hitzetik dator. Alde batetik, gauza materiala da, objektua, izatea bera esan nahi du; bestetik, gertaera, esperientzia eta kausa ere bai.
Errealitatea baden zerbait da, baita efektuak eragiten dituen zerbait ere.
Errealitatea: Itxura ala Posibilitatea?
Itxura ala Errealitatea
Errealitatea itxura hutsari kontrajartzen zaio.
Askotan, gauzen egiazko izatea aurkitu beharrean, itxura hutsa aurkitzen dugu. Horrek zuhur jokatzera eramaten gaitu.
Posibilitatea eta Errealitatea
Posible dena ez da erreala, oraindik existitzen ez delako, baina noizbait erreala izatera irits daiteke.
Beraz, bere garapenean zerbait zer izango den aurrez badakigun horri posibilitate esaten zaio.
Izaki potentzialak dira zenbait baldintza beteta etorkizunean zer edo zer izatera iritsiko direnak, nahiz eta ziur jakin ez gero izango diren ala ez. Adibidez, ezkur ale bat (bellota), arte bat (encina) da potentzialki.
Errealitate Motak
Errealitatea: Kontingentea ala Beharrezkoa?
- Kontingentea:
- Horrelako errealitatea orain bada, baina agian ez da izango edo ez izana gerta zitekeen.
Adibidea: gara guztiok; izaki kontingenteak gara: ni neu banaiz, baina jaio aurretik ez nintzen eta litekeena zen inoiz ez izana. - Mundua ere kontingentea da:
- Izan, bada, baina ez izana gerta zitekeen.
- Beharrezkoa edo ezinbestekoa:
- Erabat erreala dena: izan, baden zerbait, eta ezinezkoa dena ez izatea edo beste modu batekoa izatea.
- Adibidez: Jainkoa
- (beharrezko izakia dela esaten da)
Gauzei dagokienez, irudi bat triangelu izan dadin, behar-beharrezkoa da haren angeluen batura 180º izatea.
Gauza Naturalak eta Artifizialak
Naturaz sortutakoak dira gauza naturalak; gauza artifizialak, aldiz, gizon-emakumeok eginak eta sortuak dira.
Adibidez, gaur egun ekologistek elikagai transgenikoen kontra, errealitate naturala baliotsuagoa dela defendatzen dute.
Errealitate Birtuala: Simulazioa eta Fikzioa
Gizakiok sormenari esker eta teknologiaz baliaturik natura eraldatzen dugu, eta bestelako errealitateak sortzeko gauza gara.