Jakintza zientifikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,29 KB
1.- Jakintza iturriak
Jakitea errealitatea hautematea da, subjetuaren baitan finkatuta egotea, baina baita beste subjektu batzuei adierazi, igorri eta sistematizatutakoa ere, eta jakina tradizio bati lotutakoa.
Gizakiak bi ezagutza- iturri ditu, sensibilitatea eta arrazoia. Sentsibilitateak gauzei buruzko oinarrizko esperientzia ematen du, eta arrazoimena, logikari esker jakintza lortzea.
2.- Jakintza motak
Jakintza arrunta
; eguneroko bizitzako esperientzian du oinarria. Batzutan ez dakigu gauza bat zergatik gertatzen den baina badakigu gertatzen dela.Jakintza zientifikoa
;
Jakintza arruntak ez du bilatzen egitateen zergatia, baina jakintza zientifikoak bai. Errealitatea ezagutu nahian egiten diren ziantziaren esperimentazioak eta matematikaren aplikazioak bereizten dute jakintza zientifikoa jakintza filosofikotik.Jakintza teknikoa
; Mundua menperatzea eta kontrolatzea bilatzen du. Gaur egun zientziak eta teknikak elkarri eragiten diote. Teknikak jakintza zientifikoa aplikatzen du; baina, aldi berean, teknikak zientziari erronkak proposatzen dizkio.Jakintza filosofikoa
; Arrazoizko ezagutza dela esatean, adierazi nahi dugu filosofia ez dela irudimenean oinarritzen, jakintza mitikoaren antzera, behaketa arruntean edo tradizioan, baizik eta bereziki frogapen eta hausnarketa logikoetan oinarritzen dela. Filosofian ezagutzak sistema batean ordenatuta daudela esan nahi dugu, eta koherentziarik ez direla onartzen. Kritikoa dela esatean, arrazoiak onartzen duena bakarrik ontzat eta egiatzat hartzen dugula esan nahi dugu.Jakintza artistikoa
; bizitzaren esperientzia adierazten dute, bakoitzak bere erara. Errealitatea ezagutzeko erak dira.
Jakintza erlijiosoa
;Erlijio-sinesmenak edo adierazpen mistikoak sinesmenezko bizipen emaitzak dira
3.- Filosofiaren sorrera
Filosofia K.A VI.Mendean sortu zen. Filosofia hitza, konposatua da; filiak adiskidetasuna esan nahi du eta sofiak jakinduria. Beraz, filosofiak jakinduria zaletasuna esan nahi du.
Jakinduria edo sophia ez da edukitzen, baizik eta bilatu egiten da, jakiteko gogoa. Teorikoa eta praktikoa da aldi berean eta askoz gehiagoa da bizi jarrera bat doktrina multzoa baino.
Filosofia helburuak
Filosofia teorikoa
; Errealitatearen ezagutzaz dihardu. Hemen kokatzen da metafisika, eta errealitatearen egitura adieraztean, odontologian etabFilosofia praktikoa
; Filosofia praktikoak giza eskaintzaz dihardu. Gizakiok zoriontsuak izateko aukeratu behar dugunaz hausnartzen du. Horrela etikaren filosofia politikoaren, zuzenbidearen, ekonomiaren, estetikaren eta erlijioaren filosofiaren bidez gidatzen da giza ekintza.