Jakintza Filosofikoa eta Ezagutza Motak: Gida Osoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,46 KB

1. Jakintza Filosofikoa

1.1. Jakintza: Gizakien Beharra

"Gizaki guztiok berez dugu jakiteko nahia"

— Aristoteles, Metafisika (Grezian, K.a. 384-322)

Gizakia:

  • Animaliarik ahulena da (babesgabea jaio, hazkuntza eta zainketa luzea, etab.).
  • Geure buruari galdetzeko gaitasuna dugun bakarrak gara, baita hil egingo garela dakigun bakarrak ere.

Jakiteko beharra dugunez gero, hezteko beharra ere badugu.

Zertarako jakin?

  • Errealitatea ezagutzeko, geure bizitza gidatzeko eta zoriontsuak izateko.
  • Gauza batzuk ezagutzen ez baditugu ez da ezer gertatzen, baina beste batzuk ez ezagutzeak mina, sufrimendua edo zoriontasun eza ekar diezaguke.

1.2. Zer da jakitea?

Jakitea latinezko aditz batetik dator eta etimologikoki "sapere" hitzetik. Esanahi bikoitza du: jakitea eta zaporea dastatzea. Hau da, gauzen zaporea dastatzea, ahoz gozatzea, haien osagai desberdinak bereizteko.

Errealitatea osagai desberdinez eratuta dago eta bizitzan zehar aurkitzean, bakoitzak zer diren eta haien arteko harremanaz, baita gure bizitzarekiko harremanaz ere, galdetzen diogu geure buruari. Bizitzak berak jakiteko grina ematen digulako.

Galdera horiek guztiak errealitatea ulertzera eramaten gaituzte: gurea egitera, adieraztera, sistematizatzera eta geure kulturan sartzera.

Jakitea, beraz, historikoa da, errealitatea azaltzen saiatzen delako, errealitatean dauden aldaketen araberakoa delako eta gizakien historian eragina duelako.

Jakitea: ekintza-segida multzo baten emaitza da.

Honi esker:

  • Errealitatearen eremu batez jabetzen gara,
  • Haren kontzientzia hartzen dugu,
  • Sistematizatu egiten dugu,
  • Beste pertsona batzuen aurrean azaltzen dugu.

1.3. Jakintzaren Iturriak

Zentzumenak

Zentzumenek kanpoko errealitatearen lehen informazioa ematen digute. Baina arrazoimenarekin batera doaz. Zentzumenei esker hartzen ditugun sentsazioak objektuei lotzen zaizkie, aldez aurretik ikusitakoei.

Arrazoimena

Zentzumenek ematen dizkioten informazioekin lan egiten du arrazoimenak. Intuizioa, dedukzioa eta hausnarketak dira, besteak beste, arrazoimenaren lanabesak.

2. Jakitearen Historia eta Jakintza Motak

2.1. Jakintza Mitikoa

Errealitatea azaltzeko lehen azalpenak izan ziren. Historiatik kanpoko alegiazko narrazioak dira, eta jainkozko izaera duten pertsonaiak dira mitoen protagonistak.

Bi ezaugarri dituzte:

  • Orokorrean, Unibertsoa, gizakia, zibilizazioa, giza erakundeak eta giza bizitzaren alde problematikoari buruzko azalpen zuzena emateko sortuak dira.
  • Naturaren indarrak eta gizakien jarrera Jainkoen borondatearen araberakoak dira, eta dena patuaren araberakoa da, guztien gainean dagoen indar abstraktua.

Mitoak ez dira:

  • Kondairak: gertaera fantastikoak, historiako pertsonaiei gertatutako fantasiazko gertaerak kontatzen dituztenak.
  • Ipuinak: asmo pedagogiko eta entretenitzeko sortuak izan direnak.

2.2. Jakintza Literarioa

Literatura latinezko "littera" hitzetik dator, eta "idatzitako hitza" esan nahi du. Hitza erabiltzen duen artea da literatura.

Ezaugarriak:

  • Errealitatearen imitazioa da.
  • Gerta daitekeena kontatzen du.
  • Irakurleengan eta idazleengan emozio desberdinak eta gose estetikoa sortzen ditu.

Filosofiarekiko desberdintasuna: Filosofia arrazoian oinarritzen da eta argudioen bidez planteatzen diren arazoei konponbideak eskaintzeko diskurtso sistematiko bat egiten du.

Filosofiaren galdera hau da: Zergatik gertatzen da?

2.3. Erlijio Jakintza

Bizitzaren zentzuari buruzko galderei erantzuna ematea du helburu. Mundua noiz eta zertarako sortu zen? Zer dago heriotzaren ondoren?

Ematen dituen erantzunak fedearen ingurukoak dira, errealitatea eta bere burua fedearen ikuspuntuaren arabera ulertzen direlako.

Nahiz eta helburua eta zentzua desberdinak izan, erlijioek badituzte mitoen ikuspuntu batzuk, errealitatetik kanpoko azalpenak erabiltzen dituztelako.

Erlijioek badute ere literaturaren eragina: dramatizazioak, narrazioak eta olerkiak daudelako. Baina haien helburua ez da artistikoa, baizik eta fedearen esanahia ulergarriagoa egitea.

Erlijioak zalantzagabeko egiak, eztabaidaezinak, defendatzen ditu; filosofiak, aldiz, galderak egiten dizkio eta ez du onartzen galdetu gabeko ezer.

2.4. Jakintza Zientifikoa (Nola gertatzen da?)

Ezagutza sistematikoki antolatu eta gertaeren zergatiak azaldu nahi ditu metodologia zientifiko baten bidez.

Sistematikoa, zehatza eta kritikoa da, jakintza filosofikoa bezala.

Bi elementuk bereizten eta banantzen dute jakintza filosofikotik:

  • Esperimentazioaren bidezko esperientzia.
  • Errealitatea ikertzeko matematika erabiltzea.

Adibidez:

Pilula batek X gaixotasuna sendatzen du.

(Hipotesia formulatzen da eta enpirikoki onartua edo baztertua izan daiteke.)

2.5. Jakintza Teknikoa (Nola egin?)

Zenbait jarduera nola egin jakitean datza. Teknologia esaten zaio gaur egun.

Helburua mundua kontrolatu eta mendean hartzea du. Jakintza zientifikoarekin batera doa; gaur egun elkarri eragiten diote: jakintza teknikoak erronka jartzen dizkio zientziari, aurkikuntza berriak egitera bultzatzen du. Zientziak teknikaren laguntza behar du.

Adibidez:

Astronomian aurreratzeko, teleskopio indartsuagoak sortu behar ditu teknikak.

2.6. Jakintza Artistikoa

Kontatzearekin dago lotuta. Bizitzako esperientzia kontatzea da. Errealitatearen ezagutza suposatzen da. Egiten jakitean datza. Errealitatea hautemateko moduak dira. Beraz, beste jakintza mota batzuetara hurbiltzen gara.

Adibidez:

Literaturak, zinemak, poesiak, arte plastikoek zerbait kontatzen dute.

2.7. Jakintza Arrunta edo Ohikoa (Zer gertatzen da?)

Eguneroko bizitzako esperientzian oinarritzen da. Sistematikoa ez dena eta normalean aurreiritziz beteta dagoena.

Jakituria bat du, nahiz eta ez jakin zergatik diren gauzak horrela. Normalean esperientzia hutsarekin bereganatzen dena da.

Adibidez:

Metalekin lan egiten duen artisau batek badaki burdina beruna baino gogorragoa dela.

Entradas relacionadas: