Jaiotzeko Jokabideak eta Baldintzapen Klasikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,97 KB
Jaiotzeko Jokabideak
1.1 Baldintzarik Gabeko Erreflexuak
Zenbait estimuloren aurrean organismoak bidaltzen dituen oinarrizko eta berehalako jaiotzezko erantzunak.
Erreflexuen egitura fisiologiko arduraduna, zirkuito edo arku erreflexua da. Osagaiak:
- Estimuloari erantzuten dioten zelulak.
- Neurona aferenteak; inpultsoa medulara eramaten dituztenak.
- Medula edo entzefaloko konexio neuronak.
- Neurona eferenteak; inpultsoa giharretara eramaten dituztenak.
1.2 Instintoa
Erreflexua ez bezala, instintoa, organismo osoari eragiten dion espeziearen ohiko jokabidea da.
Ezaugarriak:
- Jaiotzezkoa da, ez ikasia.
- Esteriotipoen araberakoa da; hau da, jokabide pauta berdinak ditu.
- Amankomuna da hainbat espezieko kideentzat.
- Biziraupen balioa du.
1.3 Inpronta (Imprinting)
Inpronta, bizitzaren hasieran estimulo bat ezagutzen ikastea eta honen aurrean jaiotzetik erantzuna egitean datza.
Gizabanakoak, jaiotzez eta definitiboki lehena den estimuloaren aurrean erantzun eta fijatzeko predisposizioa du.
Ezaugarriak:
- Inprenta geureganatzeko epe oso laburra.
- Eskuratutako inpronta, egonkorra eta atzera itzuli ezina da.
- Inpronta, espezie eta sexu bateko kide bezala egiten den lehen ikasketa da.
1.4 Gizakiaren Jaiotzeko Jokabideak
William McDougallek oinarrizko 12 motibaziozko lista bat, instintoak izenekoa, argitaratu zuen; jokabideak zuzentzen dituen inpultsoak bezala ezagutzen ziren:
- Borroka
- Ugaltzea
- Instintu greganoa
- Autoafirmazioa
- Negarra
- Etb.
- Konduktstek kritikatu zuten, haientzat giza jokabidea errepikatu eta indartuz eskuratzen diren hautatutako ohiturak direlako.
- Zalantza ezina da zenbait jokaera jaiotzezkoak eta unibertsalak direla.
- Beste zenbaitek biziraupen balioa dute.
- Gizakia heldugabe jaiotzen da eta beste espezieek jaiotzean dakitena, gizabanakoak ikasi beharra dauka.
2. Baldintzapen Klasikoa
Baldintzapena, estimulua edo erantzuna era naturalean erlazionatuta ez daudenean, hauen elkartzea egiten duen ikasketa da.
Izan daiteke:
- Klasiko edo pavlovianoa: estimuloaren aurrean erreakzioa sortzea ikasten du organismoak.
- Skinnerianoa edo entsailu/errore: Ikasketa aktiboa da, emaitza lortzen ikasten du organismoak.
2.1 Pavloven Esperimentua
Erreflexologia errusiarraren errepresentante nagusia da Pavlov. Giza eta animalia portaeraren enfoke fisiologikoa ikasi zuen.
Zakurraren listu jarioa, erreflexu hutsa izanik, ea baldintza daitekeen frogatu izan nahi zuen.
Janaria eskeini eta kanpaitxoa jo aldi berean behin eta berriz.
Janaririk gabe ere kanpaitxoa jotzean listua jariatzen hasten da txakurra.
Garrantzizkoa da, ikasketa teknika baten bidez erantzuna baldintzatu izana.