Jainkoaren heriotza nietzsche
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,94 KB
XX.MENDEKO PENTSAMENDUAREN OINARRIAK
Charles Darwin (1809-1882) Aro Garaikidea eboluzioaren teoria formulatu zuen egilearekin hasi zen, hots, Charles Darwin zientzialariarekin. Darwinismoak, giro intelektualaren etorkizuna ere aldatu zuen. Eboluzioaren teoriak espezieen finkotasunaren ideia suntsitu egin zuen. Erlijionagusiek zabaldutako ideiei ere aurre egin behar izan zien: Nondik gatoz? Darwinismoak erantzun ez-mitiko ez-teologiko bat eman zion galdera horri, eta horixe da hain zuzen hare ekarpenik handiena.Karl Marx (1818-1883)Marxek idealismo hegeliarra irauli egin zuen, eta errealitatearen funtsa indar ekonomikoek osatzen duten Historia dela azpimarratu zuen. Azpiegitura ekonomikoak, ekoizpena, bizimoduak eta gizarte-klaseak ez ezik, artea eta filosofia ere sortzen ditu. Gizarte-klaseen arteko borroka da azpiegitura, eta, hortaz, historia bera alda dezake.Friedrich Nietzsche (1844-1900)Nietzsche arrazoimenean oinarritutako balio tradizionalen aurka dago. Filosofiak dualismo ontologikoa ezartzen du. Asmatutako munduan ez dago borrokarik, ez minik; mundu hori eraikuntza bat da, eta Jainkoa dago haren gailurrean. Nietzscherentzat, mundu hori eraikitzea eta sortzea mundu naturaletik ihes egitea da. Nietzsche metafisikaren aurka borrokatzen da bizitza osoan zehar, eta laguntza bilatzen du azalpen naturalistetan. Sigmund Freud (1856-1939)Mendebaldeko kontzientzia kritikatzen du, eta kritika hori azken ondorioetaraino eramaten du haren teoria psikoanalitikoak. Zalantzan jartzen ditu giza osotasunaren ideal handiak. Freudek nia baldintzatzen duten egiturak kontrajartzen ditu: libidoa, eta superniaHURBILKETA OROKORRA XX. MENDEKO MUGIMENDU FILOSOFIKOETARA XX. Mendearen lehen zatian, gaur egun indarrean dauden korronte filosofiko batzuk sortu ziren: marxismoa, existentzialismoa, bitalismoa eta mugimendu analitikoa. XIX. Mendea abiatzen den zientzia partikularren emantzipazio-prozesuak krisia eragiten du filosofian.
XX. Mendeko lehen urteetan, fisikak eta matematikak garrantzi handia hartzen dute. Filosofo batzuk metodo zientifikoak analisi filosofikoan aplikatzen ahalegintzen dira, eta filosofia analitikoa sortzen da (Wittgenstein). Filosofia analitikoa hizkuntza idealaren bilaketaz arduratzen da.APOLINEOA ETA DIONISIARRA Bizitzak sortzen duen izuari aurre egiteko, bi era agertzen ditu tragediak: orekaren eta ezagutzaren bidezkoa, edota festaren eta instintuen bidezkoa. Lehenengoa Apolok sinbolizatzen zuen, edertasunaren, mugaren eta orekaren jainkoak; errepresentazioen munduaren, irudi eta formen munduaren sinboloa. Tragedietan elementu apolineoa elkarrizketetan eta pertsonaietan agertzen da. Bigarrena Dionisok sinbolizatzen du, neurrigabekeriaren jainkoa, kontzientzia pertsonala deuseztatzen duen jainkoa; artea sortzeko ahalmenaren iturri, errepresentazioen azpian dagoen formarik gabeko munduaren jainkoa da. Tragedietan, koroan agertzen da, emozioak agerrarazten dituen musikaren bidez. Lehenengoak bizitza mozorrotu, estali eta edertu egiten du. Bigarrenak bizitza besarkatu egiten du, eta bizitza berez den bezala onartzen du. KRITIKA MENDEBALDEKO ZIBILIZAZIOARI: BITALISMOA Nietzschek egiten duen historiaren interpretazio genealogikoan, beste aro bat ere bereizi zuen: Ilustrazioaren garaia. Mendebaldeko pentsamendu berriak Jainkoaren heriotza ekarri zuen. Baina haren lekua beste batek hartu zuen: arrazoimenak. Gizakiaren pasioak eta instintuak arrazoimen zientifikoaren eta estatuaren arauen mende daude. Bizitza ustezko erregulartasunean oinarritzen dela sinesten du zientziak. Nietzschek ez zuen oinarri hori onartzen. Bizitzan ez dago erregulartasunik; espontaneotasuna, mugimendua eta desordena dira bizitzaren ezaugarri nagusiak.
NIHILISMOA ETA BALOREEN TRANSMUTAZIOANietzschek Mendebaldeko esklaboen morala zela esaten zuen. Esklaboen moralaren eredu eta adierazpen nagusia kristautasuna da: erresuminduen eta inbidiosoen erlijioa. Erresuminaren moralak gizonen arteko berdintasuna predikatzen du. Hori bizitzaren kontrako balio nagusietako bat da, Berdintasuna, arrazoimenaren asmakizuna besterik ez da.Baina Ilustrazioak Jainkoaren lekuan Estatua jarri zuenean, gizakiak arauen mende jarraitu zuen. Alde batetik, aurretik zituen sinesmenak suntsitu egin zituzten; Nihilismoa bizitzeko borondateari uko egitea da. Hori saihesteko bide bakarra dago: balioen eraldaketa edo transbalorazioa. Hasierako inozentziara bueltatu beharra dago, umearengana edo greziar presokratikoengana, ongiaz eta gaizkiaz haraindi. Horretarako, Nietzschek beste balio batzuetan oinarritutako morala proposatu zuen. Nagusien morala bizitza (botere-nahia) Nagusien morala bizitzaren morala da. Eta bizitza botere-nahia da; gizakia bere burua gainditzera eramaten duen bulkada iraunkorra.