Jainkoaren existentzia, fedea eta arrazoia: Agustin eta Tomas

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,53 KB

Jainkoaren existentzia

Agustin Hiponakoa: Zoriontasuna eta Jainkoa

Agustin Hiponakoak zoriontasuna lortzeko Jainkoa ezinbestekoa dela defendatzen du. Jainkoa da munduaren sortzailea, ezerretik dena egin zuena, eta gizakiak ezin du egia eta ezagutza ulertu Jainkorik gabe. Horretarako, hiru argudio nagusi erabiltzen ditu:

  • Gnoseologikoa: Egia eta ezagutza izateko Jainkoa behar da.
  • Kosmologikoa: Unibertsoaren jatorria eta funtzionamendua ulertzeko Jainkoa beharrezkoa da.
  • Ideien eredugarria: Gizakiok Jainkoaren ideia perfektua dugunez, horrek bere existentzia frogatzen du.

Agustinentzat, zoriontasuna ez da gauza materialetan aurkitzen, baizik eta Jainkoaren ezagutzan.

Tomas Akinokoa: Bost bideak

Tomas Akinokoak Jainkoaren existentzia arrazoi logikoekin frogatu nahi du, sinesten ez dutenak ere konbentzitzeko. Horretarako, bost bide proposatzen ditu:

  1. Mugimendua: Lehen mugimendua Jainkoa da.
  2. Kausa: Lehen kausa Jainkoa da.
  3. Kontingentzia: Beharrezkoa den bakarra Jainkoa da.
  4. Perfekzio maila: Maila gorena Jainkoa da.
  5. Kosmosaren ordena: Unibertsoaren ordenak Jainkoaren helburua erakusten du.

Tomasentzat Jainkoa ezagutzeko arrazoiak balio du, eta horrela fedea indartu daiteke. Bere ikuspegia sistematikoagoa da, logika erabiliz frogak ematen ditu.

Fedea eta Arrazoia

Agustin Hiponakoaren ikuspegia

Agustin Hiponakoak fedea eta arrazoia elkarren laguntzaile gisa ikusten ditu. Bere esaldi ospetsua da: “Credo ut intelligam, intelligo ut credam”, hau da, sinesten dut ulertzeko eta ulertzen dut sinesteko. Arrazoia bakarrik ez da nahikoa; fedeak arrazoiari argitasuna ematen dio eta arrazoiak fedea logikoki justifikatzen du. Beraz, fedea ez da arrazoiaren kontrakoa, baizik eta haren osagarria.

Tomas Akinokoaren ikuspegia

Tomas Akinokoak fedea eta arrazoia bereizten ditu, baina bien arteko harmonia defendatzen du:

  • Filosofia: Arrazoian oinarrituta, mundu naturala aztertzen du.
  • Teologia: Fedean oinarrituta, naturaz gaindiko egia bilatzen du errebelazioaren bidez.

Tomasentzat gizakiak mundua ulertzen du arrazoiaren bidez eta Jainkoaren misterioak fedearekin. Horrela, biak batera gizakiaren ezagutza osatzen dute, bakoitzak bere eremuan.

Entradas relacionadas: