Jainkoaren existentzia: bost ibilbideak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,38 KB
JAINKOA: Jainkoak arrazoimena eta fedea eskaini dizkigu bera ezagutu ahal izateko, berak eman dizkigu bi gaitasun horiek eta beraz ez du zentzurik arrazoimena ematea bertatik ezin baitugu bera ezagutu. Horrela, gizakiaren helburua jainkoa ezagutzea da, zoriontasuna bideratuz. Tomasek esentzia eta existentzia desberdintzen ditu. Esentzia funtsezko ezaugarria da eta existentzia berriz munduan aurkitzen den gauza oro. Gizakia izaki kontingentea da, hots gure existentzia ez da derrigorrezkoa, jainkoak ematen digu existntzia hori. Jaungoikoa berriz, esentzia eta existentzia bat egiten dituen izakia da, hau da, honen esentzia, existentzia da. Betiereko da eta kausarik gabeko kausa. Antselmo Canterburykoak Jainkoak propietate esentzial ugari zituela zioen eta horien artean existentziarena, perfektua delarik, propietate guztiak hartzen dituelako. Tomasek ez zuen Antselmoren argumentu ontologikoa onartzen, ezagutza “a posteriori” denez gizakiak ezin dezakeelako zentzumenetatik Jainkoa ezagutu. Antselmok imajinatzen zuen denok daukagula Jainkoaren ezagutza “A priori” baina gizakiak “A posteriori” jasotzen du jakintza Tomasen iritziz. Hori dela eta, 5 froga eman zituen Jainkoaren existentzia frogatzeko; esperientzia sentikor batetik abiatzen dira eta munduan dagoen gauzei erreparatuz ondorio batzuetara heltzen da, ondo horietatik, gauza guztien kausa aurkitzen saiatzen da, kausarik gabeko kausa topatu arte. Bukaeran, Tomasek postulatu egiten du jainkoaren existentzia.
Jainkoaren izaera:
Gure adimenak muga batzuk ditu eta horiek hartuz, ez dugu jainkoaren izaera ezagutzerik, horregatik, Tomasek zeharkako bideak proposatzen dizkigu; baiezkoa eta ezezkoa. Lehena analogian oinarrituz, izadian ikusten ditugun alderdi positiboak jainkoari ezartzean datza eta bigarrenarekin, Jainkoa zer ez den diogu, hau da, ez da materiazkoa, -tasunen gainetik dago eta sinplea da.
GIZAKIA:
IZAERA:
Gizakia materiaz eta formaz osaturik dago. Forma substantzialak bakarrik biziarazten du eta forma hori arima deritzo. Arima bakarrak gizakiak egin behar dituen funtzio guztien motorra izan behar du. Gizakiaren ahalmenak aztertzen baditugu, arimaren ahalmenak ez daude gorputzaren mende. Ahalmenak gorputzari loturik daude, gorputzarekiko mendekotasuna sortzen du, hau da, ezagutu nahi badu, zentzumenak prestatu behar dizkiote ezagutza gaiak. Ahalmen guztiak giza esentziatik datozenak dira, beren nortasuna gorde bakoitzak bere helburua, bere lana da. Ahalmen horiek gizakia osatu eta zorionera bultzatzen dute.
ASKATASUNA:
Gizakia librea denez aukeramena ere badu. Gizakia askatasunaren aldetik libre da zorion bidea utzi eta zorionetik urruntzeko. Askatasuna gehiago da adimenaren gauza, beste ezerezena baino. San agustin eta Platonen jarraitzaileentzat, nahia adimenaren gainetik zegoen. Nahia da gizakiaren lehen ahalmena, askatasunari loturik dagoelako; adimena, berriz, beharrari dagokio.
MORALA:
Gizakiak zorionera jotzen du halabeharrez, halaxe egina eta horretara zuzenduta dago. Gizakiaren azken zoriona jainkoa da. Adimenak ez du gizakia beti horretara garbi bultzatzen, nahiz eta berezko arrazoiaren bidez gizakiarentzat posible izan hori dena jakitea. Gizakiaren azken helburua zoriona da eta azken zoriona jainkoaren kontenplazioan jartzen du. Bertuteak: Gizakiak azken zorionera iristeko beharrezkoak dira. Bi motatakoak daude, adimenezkoak eta moralak. Ekintzak behar den erara askotan berreginez, ohitura onak edukitzera iristen gara. Ohitura on horiek bertuteak dira, beharrezkoak geure ekintzak erraz eta arrazonamenduaren arabera egiteko. Bertuteek neurri bat dute, guzientzat berdina dena.
LEGE NATURALA ETA LEGE POSITIBOA:
Arrazonamenduari jarraitzea, behar den bezala gauzak egitea da, hau da, giza izaerak agintzen duena. Giza izaerak agintzen duenari lege
Naturala deritzo, honek, bizia luzatzea agintzen digu eta horretarako behar den guztia egitea norberaren eta bestearen bizia gordetzea. Ugaltzeko, egia ezagutzeko eta gizartean bizitzeko aginduak. Gizakiari berezkoak dituen agindu horiek gehiago zehaztutagoa emateko, agintariek ematen dituzten legeak (lege positiboak), lege naturalen zehaztapenak dira. Lege positiboak lege naturalaren zehaztapenak dira. Lege positiboak lege naturalaren luzapena dira, horregatik lege positiboek lege naturala errespetatu behar dute beti. Bi lege motak elkarri oso loturik daude, lege positiboen (zezenbidea) eta morala loturik daude, biak justiziaren mendean egonik. Izadi osoa helburu unibertsalera daraman lege naturalen erakoa da, lege unibertsalaren zati bat. Lege unibertsala, jainkoak berez duen betiko legearen luzapena da. Legeak eta helburuak biak elkarrekin josiak daude.