Jainkoaren existentzia: bost ibilbideak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,39 KB
ARRAZOIAREN eta SINESMENAREN arteko loturak: Alde batetik platonismoan, ezagutza goitik beherako gauza da. Adimenezko ezagutza beti ideien mundutik hasten da. Lehendabizi ideien mundua kontenplatu behar da. Zerbait ulertzeko, goitik behera, osotik zatira, eguzki artitik ilunagorako prozesua jarraitu behar da. Adimenezko ezagutzari espirituzko errealitateaz jabetzea dagokio. Beste alde batetik, Aristotelismoan, ezagutza esperientziatik hasi behar da eraikitzen, giza adimena materiari lotuta baitago eta arrazoi-bideak zentzumenekin harremanetan baitaude. Errealitate materiazkoak dira zuzenean zentzumenen iturri horietatik jasotzen ditugunak. Behetik gora ibili behar da, behe ezagutzatik beste gorputz ezagutza mailetara iritsi nahi bada bide horretatik joan beharra daukagu jainkoaz zerbait jakin nahi badugu. Aristotelismoaren bidez posible da azaltzea bi jakinduria bide horiek ezingo direla ezagutza maila berdinetara iritsi, ezingo dutela lana berdin egin eta ezingo dutela “urak iturri beretik hartu”. EZAGUTZAREN TEORIA: Giza arima espirituzkoa da. Adimena, arimaren ahalmena da eta espirituzko errealitate ezagutzeko egina da. Gizakia ez da espirituzko arima, adimen hutsa, batasun substantzial bat, hau da, loturik daude espiritua eta materia, arima eta gorputza. Gorputz-adimen arteko loturak direla eta adimena gorputzaren bidez ezagutzen da eta zentzumenak gorputzaren zatiak dira.
PROBAK:5 bideak:
1-Mugimendua
: Objetuak mugitu edo aldatu egiten dira. Dauden aldaketa guztiak ez dira espontanelki, berez, gertatu egiten dira. Horrek mugitzen dituena, hots, motor erazlea Jainkoa da. Hortik Jainkoaren existentzia.
Gaur egun zientziaren arabera, gorputzek badute aldatzeko gaitasuna.
2-Kausa Erazlea:
Nire kausa erazlea nire gurasoak dira. Haienak bere gurasoak… baina infinituraino kausaren bila joateak ez du zentzurik. Horregatik diogu haserako izaki bat izan behar dela, Jainkoa, halabeharrezko izakia.
3-Kontingentea:
Kateak beti hasiera bat izan behar du. Kontigenteek, jaio, hazi eta hil egiten direnak hasiera bat izan behar du halabeharrezkoa dena. Inori jaiotza zor ez diona. El huevo, la gallina katea adibidez infinitua da.
4-Perfekzioa:
Jainkoa perfektua den bakarra da. Zerbait perfektua dakigu dela, peferkzioaren ideia daukagu Jainkoaren ideia daukagulako.
5-Helburua/Ordena:
Hemen gertatzen den guztia ez da kasualitatez gertatzen. Gaua, eguna, gaua adibidez. Guztiak du helburu eta orden bat. Helburua Jainkoa da eta horretarako orden perfektu bat jarraitzen du. Guztiaren atzean izaki perfektu baten existentzia dago. Orden bat badago, ordena aldatzen ari da (klima aldaketak, tsunamiak…). Guztia armonizatzeko gai den zerbait egon behar da.