Jacques-Louis David: Sabinarren Interbentzioa eta Neoklasizismoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,98 KB
“Rapto de las Sabinas” margolana (Sabinarren Interbentzioa) David-ek eginiko obra garrantzitsuenetako bat da. Pintura hau 1799. urtean egin zen, zehazki Neoklasizismo garaian, gaur egun Pariseko Louvre museoan kokatuta dagoena.
Neoklasizismoa: Testuinguru Historikoa eta Artistikoa
Garai Klasikoaren Berpiztea
Garai hau Grezia eta Erromako tradizio klasikoaren araberako formez arduratzen zen. Kasu honetan, imitazioa Errenazimenduan baino askoz ere mimetikoagoa izan zen; hau da, garai klasikoko obrak irudikatuko zituzten.
Gizarte eta Politika Aldaketak
Mende honetan, burgesiak gizarte eta ekonomian aldakuntza handiak bultzatu zituen, baina botere ekonomiko hark ez zuen politikan eragin handirik izan. Hori gutxi balitz, 1789ko Frantses Iraultza eta lehen inperio napoleondarra eman ziren. Giro honetan, Neoklasizismoa izan zen arte ofiziala, monarka ilustratuek gogokoen zuten estiloa izan baitzen.
Neoklasizismoaren Ezaugarri Artistikoak
- Arte klasikoaren azterketa zorrotza: Arte greziar eta erromatarren lehen ikerketa sistematikoa bideratu zen.
- Idealizazioa: Arkeologiaren aldeko interesak piztu eta mundu klasikoa eta haren interpretazioa idealizatu ziren.
- Propaganda Artea: 1789ko Iraultzaren ondoren, Neoklasizismoa ideal burgesaren propaganda artea bilakatu zen, burgesiaren gogokoena baitzen.
Pintura Neoklasikoa
Pintura neoklasikoari dagokionez, zehaztasun handiko pintura da, lehentasuna marrazketari emanez kolorearen gainetik. Konposizioari erreferentzia eginez, batasuna eta egonkortasuna bilatzen dira, forma geometrikoetan oinarrituz nagusiki. Beti ere, forma klasikoak gogora ekarri nahi dituztenez, irudiek orokorrean adierazkortasun gutxi izango dute.
Jacques-Louis David: Egilea eta Estiloa
Koadro famatu honen egilea, Jacques-Louis David da. Bera Neoklasizismo frantsesaren erakusle handienetakoa izan zen, eta Frantziako Iraultzaren eta ondoko inperio napoleondarraren arte ofiziala irudikatu zuen.
David-en Teknika
David-ek argia lantzeko modu uniformea zuen, kontraste handirik gabea. Modelatze leuna agertzen du bere lanetan eta, aipatu bezala, marrazketari koloreari baino garrantzia handiagoa ematen zion.
“Sabinarren Interbentzioa” Margolanaren Analisia
Gaia: Sabinarren Bahiketaren Kondaira
David-ek eginiko lan famatu honetan, Erromako antzinako historiaren inguruko eszena mitologikoa irudikatzen du. Kondairak dioenez, Sabinarren tribuetako emakumeen bahiketa gertatu zen:
- Arazoa konpontzeko, Romulok, Neptunoren omenez joko batzuk antolatu zituen, eta bertara inguruko herrietako biztanleak gonbidatu zituen.
- Sabinoak (gizonak) euren emakumeekin inguratu ziren bertara, eta erromatarrek emakumeak bahitu egin zituzten.
- Urte batzuk geroago, Sabinoak Erromaren aurka borrokatzera itzuli ziren. Daviden margolanak une hori irudikatzen du, non emakume sabinoek (jadanik erromatarren emazte eta ama zirenak) bi bandoen artean interbenitzen duten gerra ekiditeko.
Konposizioa eta Eszena
Atzealdean, Erromako eraikuntza bat ageri da, eta horrek gerrate hau bertan kokatzen dela ondorioztatzen laguntzen du.
Margolana planoetan banatzen da:
- Lehen planoa: Eszena nagusia garatzen da, geldirik agertzen diren pertsonaia nagusiek osatua. Irudi honek gerrak eragindako tentsioa azaltzen du.
- Bigarren planoa: Tentsio handi eta dinamismo nabarmeneko pertsonaiak ageri dira, zaldien begietan eta emakume sabinoen mugimendu bizian antzematen dena.
Eskuinean gizon erromatarrak agertzen dira, ezkerrean berriz, sabinoak (gizonak). Emakume sabinoak bi bandoen artean kokatzen dira, gurasoak eta anai-arrebak senarren aurka borroka ez daitezen. Margolan honetan ikus daitekeen bezala, emakume sabinarren kemenari esker, gerra ekiditea lortu zen.