Jabetza Industriala eta Intelektuala
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 11,19 KB
- Jabetza Industriala
- Patenteak
- Markak
- Erabilera Ereduak
- Diseinu Industriala
- Markak: Marka bat gure produktu edo enpresarentzat erabiliko dugun izena da, logotipo edo irudi-diseinu batekin batera joan daitekeena. Enpresa baten produktuak lehiakideenetatik bereizteko zeinua da. Marken erregistroa sektorearen arabera egiten da, horrek esan nahi du, adibidez, talde musikal baten izena erregistratu ahal duzula, eta gero beste pertsona eta enpresa batek izena berdin hori erabili ahalko lukeela berak sortutako arroparentzat.
Patentearen, Erabilera Ereduaren eta Diseinu Industrialaren desberdintasunak: Patenteak, zerbait egiteko bide berria eskaintzen duen edo arazo baten aurrean konponbide tekniko berria eskaintzen duen produktu edo prozesu baten gain aitortzen den eskubide esklusiboa da, erabilera ereduak, patenteen nahiko antzekoak dira baina babesten dituzten asmakizunen berrikuntza maila ez da hain handia eta diseinu industriala, berriz, produktuaren kanpoko itxua babesten dute bakarrik.
Patente Baten Iraupena, Nori Eskatu Behar Zion eta Zer Babesten duen Eta Zer Ez: Asmakuntzari buruzko informazio teknikoa ematen duen dokumentua eskaera aurkeztu behar da OEPMn. Ordutik 20 urte igaro arte gozatuko du Espainia mailan bere asmakuntzaren babesaz. Epe hau igarotakoan publikoa bilakatuko da asmakuntza. Titularrak saldu egin ahal du patentearen eskubidea hogei urte hauetan. Espainiatik kanpo babesteko asmakizuna, beste herialdeetako Patenteen Bulegoan, edo Europako Patenteen Bulegoan edo Nazioarteko Patenteen Bulegoan daude. Teknologiaren edozein sektoreko asmakuntzaren gain eska dezake asmatzaileak patentea. Patentatzen dena produktu bat izan daiteke, edo prozesu bat. Edozer gauza ezin daiteke patentatu, bete beharreko baldintzak hauek dira
- Asmakuntzak zerbait berria izan behar du, hau da, bere teknikoan existitzen diren ezagutzen parte ez den ezaugarri bat.
- Esparru tekniko bereko pertsona adierazgarri batek deduzitzeko modukoa ez de asmakizun bat.
- Asmakuntzak aplikazio industriala izan behar du; esan nahi duena merkantzia edo industri xedeetarako erabilgarria izatea, fenomeno guztiz teorikoa izan beharrean.
- Asmatu nahi den materiak patentagarria izan behar du. Adibidez, hainbat estatutan, metodo matematikoak, substantzia naturalen deskubrimendua, tratamendu medikorako metodoak, etab. ez dira patentagarriak
- Esparru tekniko berdineko beste edonork ulertzeko eta erreproduzitzeko bezain argi aurkeztu behar du patentearen eskaera asmatzaileak.
Coaching aplikazio bat asmatu duzu. Aplikazioak harpidetza-sistema baten bidez funtzionatzen du, eta hilean 30 euroko prezioa du. Bezeroak lortzeko, 2000 euroko hasierako kanapina bat abiarazi duzu, eta 60 bezero lortu dituzu. Bezero bakoitzak, batez beste, 10 hilabete ematen ditu harpidetuta. Zein da negozio horren trakzioa?Ebazpena: Bezero bakoitzeko dirusarrerak = 10 hilabete x 30 euro = 3000 euro. Bezero bat eskuratzeko kostua = 2000€ / 60 bezero = 33,33 euro bezero bakoitzeko. Bezero bakoitzagatiko dirusarrera bezero bakoitza kostatzen zaizuna baino askoz handiagoa da (300 > 33,33); beraz, aplikazio honek trakzio handia du, hazten jarraituko du eta negozio handia izango da zuretzat.
Elevator Pitch: Imaginatu igogailu batean zaudela, inbertitzaile batekin, eta negozio-ideia bikaina duzula hari kantatzeko, haren interesa pizteko. Hori bai, zortzigarrenera iritsi aurretik amaitu behar duzu aurkezpena. Orduan, igogailuko diskurtsoa zure negozio-proiektuaren ahozko aurkezpen labur eta zehatza da, eta beste pertsona baten interesa piztea du helburu, geroago elkartzeko. Aurkezpen horretan, argi erakutsi behar duzu, zein den zure ideiak aseko duen beharra, zertan desberdinduko zara lehiatik, eta bukatzeko, adierazi zer nahi duzun aurrean duzun pertsonarengatik.
Negozio Plana:
- Proiektuaren Aurkezpena:
Enpresaren izena eta kokapena.
Negozio-ideia zein den: zergatik izango duen arrakasta, alderdi bereizleak eta berritzaileak, lehiakortasun abantaiak, zein behar aseko duen, nori salduko zaion.
Nor diren sustatzaileak, zer ezagutza eta esperientzia dituzten, zer eginkizun izango duten enpresan. - Merkatu Azterketa eta Marketin Plana:
Salduko den herrialdeko egoera sozioekonomikoa, biztanleria, legedia.
Sektoreari buruzko alderdi orokorrak:
Bezero potentzialak.
Lehiakideak.
Merkatuan sartzeko unean uneko eta etorkizuneko oztopoen ebaluazioa. - Ekoizpen-Plana:Lanpostu guztiei dagozkien funtzioen deskribapen zehatza.
Lanpostu bakoitzean jarduten duen langilearen profil profesionala eta pertsonala.
Langileak hautatzeko sistema, lan-kontratu motak, ordainsariak (soldatak), eta aplikagarria den hitzarmen kolektiboko legedia.
Enpresak giza baliabideen arloan duen politika orokorra:
Enpresaren organigrama, enpresaren antolaketa zehazteko tresna bezala. Funtzioen banaketa, hierarkia-mailak, erantzukizun-lerroak, eta komunikazio-bitarteko formalak jasotzen ditu.
4. Giza-Baliabideen Plana:
Lanpostu guztiei dagozkien funtzioen deskribapen zehatza.
Lanpostu bakoitzean jarduten duen langilearen profil profesionala eta pertsonala.
Langileak hautatzeko sistema, lan-kontratu motak, ordainsariak , eta aplikagarria den hitzarmen kolektiboko legedia.
Enpresak giza baliabideen arloan duen politika orokorra
Enpresaren organigrama, enpresaren antolaketa zehazteko tresna bezala. Funtzioen banaketa, hierarkia-mailak, erantzukizun-lerroak, eta komunikazio-bitarteko formalak jasotzen ditu.5. Inbertsio eta Finantziazio Plana:
Hasierako inbertsioen plana.
Finantziazio-plana.
Baliabideen ebaluazioa.
Heltze-aroa.
Bezeroei kobratzeko sistema.
Hornitzaileei ordaintzeko sistema.
Altxortegi-aurreikuspenak.
Emaitza-kontua.
Egoera-balantzea.(i) Autonomoaren Abantaiak/Desabantaiak Sozietateen Aldean.
- Abanailak:
- Enpresa txikiaren ezaugarriei ondo egokitzen zaie.
- Eratze kudeaketa eta tramite gutxien eskatzenduen forma da.
- Ez dago legearen araberako kapital minimorik enpresa eratzeko.
- PFEZ ordaintzen da, beraz, Sozietateen gaineko Zergak eskatutakotik behera ordaintzen denean (%32,5 EAEn), zerga abantailak lortzen dira.
- Desabantailak
- Enpresaburuak bere ondarea erabili beharko du enpresaren jarduerak sortutako zorrak ordaintzeko.
- Sustatzailearen betebeharrak ezkontidearengana hel daitezke, ondasun banaketaren erregimenean ez badaude.
- PFEZ ordaintzen duenez, aplikatu beharreko ezarpen tasak onuren araberakoak dira, beraz, onura oso handia bada, Sozietateen gaineko Zergak eskatutakotik gora ordaindu beharko dute.
- Pertsona bakar batek hartzen du bere gain enpresa sorteko arriskua.
(ii)
- Etorkizun Mugatutako Sozietatea eta Sozietate Anonimoa (Berdinak)
- Bazkide kopurua: 1 gutxienez
- Kapitala: 60,101,21€ gutxienez
- Erantzunkizuna: Mugatua
- Zengakintza: Sozietateen gaineko Zerga
- Sozietate Kooperatiboa
- Kopurua: -1. lerruna: 3 gutxienez -2. lerruna: 2
- Kapitala: Estatuetan xedatutako gutxienekoa
- Erantzunkizuna: Bazkideek ekarritako kapitalagatik bakarrik
- Zengakintza: Sozietateen gaineko Zerga
Prototipoaren Definizioa, eta Prototipatzeko Teknikak: Prototipoa: gure produktuaren eskema edo irudikapen erraza da, simulazio bat bezalakoa. Ez da nahitaez produktu osoa. Honen helburua da bezeroaren “burua” hurbilagotik ulertzea. Prototipoak estetikoak izan daitezke, edo funtzionalak. Hona hemen prototipatzeko teknika azkar erabilienak:
- Inprimatzea 3D-n edo FDM (Fused Deposition Modeling)
- Estereolitografia
- SLS (Selective Laser Sintering)
- Laser bidezko ebakidura
Prototipoaren eta gutxieneko produktu bideragrriaren arteko desberdintasuna. Gutxieneko produktu bideragarria, gure produktuaren bertsio funtzional eta operatiboa da, funtzio guztiak betetzen dituena. Beraz, prototipoa baino maila bat gorago da.
Ekintzaile Planaren Urratsak.
- Urratsa: zere helburua zehaztu
- Urratsa: zatitu zure helburua azpielburu edo proiektuetan
- Urratsa: eskuragarri dituzun baliabideak eta behar bituzunak apuntatu
- Urratsa: kronograma bat erabilita diseina ezazu zure estrategia denboran
- Urratsa: gauzak nola irtetzen diren behatu, aztertu eta behar bada aldaketak egin
Kronograma: Kronograma bat matrize bat da non ekintzaile proiektua azpiproiektuetan desglosatzen dugun ardatz bertikalean, eta ardatz horizontalean denbora-eskala adierazten dugun.
Organigrama: Organigrama enpresa baten antolamendu-egituraren irudikapen grafikoa da, eta bertako kideen harreman hierarkikoak eta rolak erakusten ditu.
Kapitala: Finantzetan, kapitala enpresa batek eskura dituen finantza-baliabideen multzoa da, eskudirua eta bestelako balio-aktiboak barne. Kapital propioa eta kanpoko kapitala ditu.
Erreserbak: Finantzetan, erreserbak enpresa baten erabilgarritasunetatik atxikitako funtsak dira, etorkizuneko kontingentziak, inbertsioak edo kapitala indartzeko direnak, eta ez zaizkie dibidendu gisa banatzen akziodunei. Erreserba horiek legezkoak, estatutupekoak, borondatezkoak edo aktiboen errebalorizaziokoak izan daitezke.
Mailegua: Mailegua finantza-akordio bat da, non erakunde batek diru-kopuru bat ematen dion beste erakunde edo pertsona bati, baldin eta mailegu-hartzaileak kopuru hori gehi interesak itzultzen baditu adostutako denbora-tarte batean. Maileguak pertsonalak, komertzialak eta hipotekazkoak izan daitezke, besteak beste, eta bermeak edo albokoak behar izaten dituzte itzultzea ziurtatzeko.
Kreditu-poliza: Kreditu-poliza finantza-erakunde baten eta bezero baten arteko kontratua da, eta kreditu-lerro bat ezartzen du, adostutako muga bateraino. Bezeroak bere beharren arabera erabil dezake dirua, eta benetan erabilitako zenbatekoaren gaineko interesak baino ez ditu ordaintzen, ez kreditu-muga osoaren gainekoak. Finantza-tresna horrek malgutasuna ematen du eskudiruaren fluxua maneiatzeko eta epe laburreko finantza-beharrei erantzuteko.
Merkataritza-kreditua: Merkatu-kreditua, kreditu komertziala ere esaten zaiona, enpresa batek bere hornitzaileengand
ik lortzen duen finantzaketa-mota bat da, ondasunak edo zerbitzuak etorkizunean ordaintzeko akordioarekin. Kreditu mota horrek aukera ematen die enpresei beren kutxako fluxua hobetzeko, erosketen ordainketa atzeratzen baitute erositako produktuak erabiltzen edo saltzen dituzten bitartean.Crowdfunding: Crowdfunding-a finantzaketa kolektiboko metodo bat da, non proiektu, enpresa edo kausa baterako dirua biltzen den pertsona kopuru handi baten ekarpen txikien bidez, normalean lineako plataformak erabiliz. Parte-hartzaileek sariak edo enpresako partaidetzak jaso ditzakete, edo, besterik gabe, kausaren alde egin dezakete.