J.M. Barandiaran eta Euskal Antzerkigintzaren hastapenak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Religión

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,84 KB

J.M. Barandiaranen ekarpenak

Ugariak dira Barandiaranek idatzitako liburuak eta artikuluak, eta ugariagoak oraindik, Arkeologia, Antropologia eta Etnologiaren inguruan egindako lanak.

Barandiaranen lan nagusiak

  • Euskal Herriko haitzulo garrantzitsuen aurkikuntza arkeologikoan parte hartu zuen: Santimamiñe, Sara, Lumentza, Izturitze, Ermitia... Hari esker ezagutzen ditugu toki horietan aurkitutako margoak, lanabesak, zeramika eta animalien nahiz gizakien hezurrak. Beste horrenbeste esan daiteke monumentu megalitikoez. Kontaezinak dira Barandiaranek Euskal Herriko mendietan aurkitu eta ikertutako menhir, trikuharri eta harrespilak.

  • Jasotako datuei esker, Behe Paleolitotik hasita Historiaurreko euskal gizakiaren ezaugarriak eta bizimodua zehaztu zituen. Haren iritziz, euskaldunok talde etniko eta kulturala osatzen dugu, hemen sortutako giza talde definitua. Antzina-antzinako erritoak, sinesmenak eta ohiturak jaso zituen, gure oinarri kulturala osatuz.

  • Folklorea ere landu zuen (festak, tradizioak...). Herriz herri kondairak eta ipuinak jaso zituen, eta mitologiaren alorrean ere lan berezia egin zuen.

Euskararen arloan, Euskal Herrian bertan sortutako hizkuntza dela dioen teoria zor diogu berari.


Euskal antzerkigintza

Antzezlanaren egitura eta oharrak

Batzuetan, antzezlanaren hasieran edo elkarrizketetan, lana antzeztuko dutenei zuzendutako oharrak jar ditzake idazleak; horri akotazio deritzo.

Ekitaldiak antzezlanaren atal nagusiak dira. Agerraldiak edo eszenak ekitaldiaren azpiko banaketak dira.

Euskal antzerkigintza berriaren hastapenak

XIX. mendearen bukaeran, euskal antzerkigintza berriak lehen urratsak egin zituen Donostian, Marcelino Soroa idazlearen eskutik. Hark idatzitako lanei esker iritsi zen euskara, lehen aldiz, antzokietara. Soroak hainbat idazle bultzatu zituen:

  • Toribio Altzaga: Soroaren jarraitzaile aipagarrienetako bat izan zen, umorezko antzerkia landu zuena.
  • Abelino Barriola: Hainbat drama idatzi zituen (adibidez, Euskal Izkera eta Iztunde Ikastola).
  • Maria Dolores Agirre: Euskal Izkera eta Iztunde Ikastolaren zuzendari eta akademia horretako antzerki taldearen buru izendatu zuten.

Antzerki azpigenero garrantzitsuenak

  • Komedian: Eguneroko bizitzako arazoak eta ohiturak umorez eta ironiaz agertzen dira, barre egiteko helburuarekin.

  • Tragedian: Giza irrikek sortutako arazoak dituzten pertsonaiak agertzen dira, zorigaiztoko amaiera izaten dutenak.

  • Draman: Ez ditu tragediaren edo komediaren muga estuak.

Entradas relacionadas: