Izen Sintagmaren Egitura eta Sailkapena Euskaraz
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,08 KB
Izen Sintagmaren Barne Egitura
Izen sintagmaren barne egituran, izena edo izenordaina aurkitzen da.
Izen Sintagmak eta Izen Motak
- Izen sintagmak era askotakoak izan daitezke. Adibidez:
- Andoni etorri da.
- Zeuk jakingo duzu zer egin.
- Denda horretan erosi duzun tresna hondatu zait.
Halaber, badira izenik gabeko izen sintagmak, izena ezkutuan uzten baita. Adibidez:
- (Andre) hori etorri da.
- Bost (ume) txiki etorri dira.
- Izen sintagman agertzen diren elementuak hiru dira:
- Ardatz elementuak: izena nahiz izenordaina dira.
- Elementu atributiboak: adjektiboak dira; hauen barnean, izenlaguna eta izenondoa bereizten dira.
- Determinatzaileak: mugatzaileak, zenbatzaileak eta determinatzaile zehaztugabeak bereizten dira.
Adibideak:
- Gero esango dizut (aditzondoa).
- Geroak esango digu ongi ala gaizki jokatu dugun (izena).
Izen Motak
Izen guztiak ez dira mota berekoak. Honako hauek izan daitezke:
- Arruntak eta bereziak:
- Arruntak: normalean determinatzailea hartzen dute. Etxea erosi dut. Kategoria jakin bateko elementuei izena emateko erabiltzen dira. Adibidez: etxe, ikasle, andre, gizon, esku… Kasu bereziak: Herria, Deia, Argia… (Herria-ra, Deia-tik, Argia-tik…)
- Bereziak: ez dute determinatzailerik hartzen. Paris polita da. Erreferentzia zehatza dute. Adibidez: Iker, Asier, Unai, Hernani, Donostia…
- Izen arruntak: zenbakarriak eta zenbakaitzak:
- Zenbakarriak: konta daitezke. Adibidez: hamar liburu, bost etxe, lau gizon, bi kafe eskatu ditu.
- Zenbakaitzak: ezin dira kontatu. Adibidez: bi olio, bost maitasun, hamar gari, kafea edan zuen.
- Izen zenbakaitzak: neurgarriak eta neurgaitzak: Izen batzuk zenbakaitzak diren arren, neurtu daitezke, baina ez denak. Neurtzen ez direnekin, kantitatea adierazi beharrean, intentsitatea adierazten da, "handi", "luze"… erabiliz. Adibidez: bost litro olio, hamar kilo irin.
- Bizidunak eta bizigabeak:
- Bizidunak: gizon, asto, Andoni… Leku kasuetan, izen sintagmek -en(gan)- edo baita- hartu behar izaten dute. Gizonarengandik ez dut ezer espero.
- Bizigabeak: etxe, liburu, harri, bide… Adibidez: Etxetik etorri naiz.
Kasu berezia: landare. Adibidez: Arbolara igo da.
Gauza izena bizigabea den arren: gauza hauek elkarrengandik ongi berezi behar dira.
Izen Bakunak, Eratorriak eta Elkartuak
- Bakunak: elementu bakar batek osatuak. Adibidez: Jatetxe honetako haragia oso ona da.
- Eratorriak: izen autonomo batek eta zerbaiti atxikirik agertu behar duen atzizki batek osatuak. Adibidez: Jatetxe honetako sukaldaria oso ona da (sukalde+…).
- Elkartuak: bere gain diren bi izenek osatuak. Adibidez: Jatetxe honetako haragi salda oso ona da.
Izen Elkartu Arruntak
- Bi izenek osatzen dituztenak. Adibidez: Maisu-maistra guztiak haserre dabiltza azken boladan. Irri-barrea etorri zitzaion aurpegira. Ezpata kolpe batekin amaitu zuten borroka. Kafesnea eskatu dugu, baina ez digute ateratzen.
- Aditzoinean edo izenkian oinarritzen direnak:
- Aditzoina + izena: lehen osagaia aditzoina da, eta bigarren osagaiak zertako balio duen edo zertako erabiltzen den adierazten du. Adibidez: idazlan, borragoma, logela…
- Aditzoina + atzizkia eta izena: izenkiak dira. Adibidez: bilketa lan, alfabetatze ikastaro…
- Izena + izenkia: gatz emaile, kale garbitzaile, diru biltze, belar mozte, etxe aldaketa…
- Aditzoina eta partizipioa konbinatuz osatzen ditugun izen elkartuak. Adibidez: sarrera, harremanak, joan-etorriak…
- Aditzoina eta izenkiarekin ere berdin. Adibidez: salerosketak…
- Izena eta izenondoa justaposizioan jarriz (ondoan jarriz) sortzen direnak. Adibidez: udaberri, harriurdin, bihotzerre, gabonak…
- Bi izenondoz osaturikoak, elkarketa horrek izena ematen duelarik, ez izenondoa. Adibidez: luze-laburra, hotz-beroa…
Izen Elkartu Bereziak
- Izen berezia + izen arrunta. Adibidez: Peru Abarka (liburu baten izena), Patxiko Txerren (deabrua, bihurria), Pello Errota, Martin Kaiku…
- Izen berezia + izenondoa: egitura hauek aposizioak (batak bestea azaltzen edo zehazten du) osatzen dituzte. Adibidez: Lazkao Txiki, Katalingorri, Joxe Mari Potolo…
- Izen arrunta + izen berezia. Adibidez: Errege Dabid, Jondoni Pailo…
- Izen berezia + izen berezia. Adibidez: Bilbo-Gasteiz, Axular-Etxepare…
Generoa Euskaraz
Euskarak ez du generorik bereizten hitzetan. Adibidez, zerbait polita dela diogunean, maskulinoa edo femeninoa izan daiteke. Sexua, berriz, aditzean bereizten dugu hika ari garenean. Adibidez: Ikusi duk/dun hori?
Euskaraz, izen edo izenondo kontuetan, hiztegi mailako bereizketak bakarrik egiten dira. Gizon eta emakume bi izen desberdin dira, eta bakoitzak esanahi desberdina du: batak arra den izakia adierazten du, eta besteak emea dena.
Zenbait euskalkitan bereizten dira lehengusu eta lehengusina, edo alargun eta alarguntsa, baina horiek ere hiztegi mailako bereizketatzat jo behar dira. Hizkuntzan egiten diren bereizkuntzak erdaratik hartuak direnez, ez dute lekurik Euskara Batuan, nahiz eta batzuk nahiko zabalduak ditugun gure artean. Adibidez: tontoa (arra) eta tuntuna (emea).