Izar eta Bus Sare Topologiak: Ezaugarriak eta Abantailak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Informática y Telecomunicaciones

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,72 KB

Izarra: Sare topologian, terminal nagusi batera konektatuta dauden hainbat terminalez osatutako sare mota.

  • Terminal guztiak, konexio zuzenen bitartez terminal nagusira konektatzen dira.
  • Izar-sarearen kontrola hiru modutan egin daiteke:
    • Sarearen kontrola nodo zentralean izaten da eta berak mezuen berrigorpena egiten du.
    • Kontrola kanpoko nodo batek egiten du eta nodo zentralak estazioen arteko konexioetaz arduratzen da.
    • Kontrola kanpo nodo guztien artean banatuta dago.
  • Terminal nagusia sareko punturik garrantzitsuena da, eta mezu guztiak bertatik pasatu behar dira.
  • Lehenago aipatutako hiru kasuetan, nodo zentrala terminal nagusia da. Honek akatsen bat badu, izar-sare osoa gelditzen da.
  • Sarearen tamaina eta ahalmena terminal nagusiaren ezaugarriekin lotuta dago.
Izar-sare topologia honen ezaugarriak:
  • Aplikazioa: Merkea, ahotsa eta datu zerbitzuak bateratzeko.
  • Zailtasuna: Konfigurazio hau nahiko konplexua izan daiteke; estazio zentralari konektatutako estazioek, beste estazio batzuentzako estazio nagusi bezala jokatu dezakete.
  • Erantzuna: Erantzuna ona da karga txikientzako. Hala ere, sarearen tamaina eta ahalmena, eta beraz, erantzuna, estazio zentralaren potentziarekin zuzenean erlazionaturik daude.
  • Fidagarritasuna: Sarearen fidagarritasuna nodo zentralaren menpe dago. Honek huts egiten badu, sarea gelditzen da. Estazio baten hutsak ez dauka eraginik sistemaren funtzionamenduan.
  • Zabalpena: Sistemaren zabalpena murriztuta dago; terminal nagusi gehienek sare interfaze kopuru zehatz bat bakarrik jasan ahal dute. Askotan, erabiltzaileari banda zabaleran eta igorpen abiaduran mugapenak ezartzen zaizkio. Mugapen hauek beharrezkoak dira, nodo zentrala eginbeharrean gainkargatik babesteko.
Izar sare topologiaren abantailak:
  • Erraza nodo berriak gehitzeko.
  • Kableen antolakuntza oso sinplea da planifikatzeko eta aldatzeko.
  • Txarto funtzionatzen badu, arazoa nodo nagusian dago.
  • Nodo nagusiak segmentuaren igorpen-abiadura egokitu dezake.
Izar sare topologiaren desabantailak:
  • Kable kantitatea handiagoa da buseko topologian baino, nodo bakoitzarentzako linea bat behar delako.
  • Nodo zentrala apurtzen bada, mezuen igorpena eten egiten da.
5.2. Bus

Sare topologian, bus edo eroale-linea bakarrera konektatuta dauden hainbat terminalez osatutako sare-mota, terminal nagusirik ez duena.

  • Abiadura handiko sarea da, eta ezagunena Ethernet da.
  • Bus-sarean seinale elektrikoak kablearen norabide bietan doaz. Kablearen atal bakoitzari sare-segmentu deitzen zaio. Sare-segmentu bakoitza linea bukaera bat dauka.
  • Ezaugarri nagusia mezuak nodo batetik bestera doazela, bitarteko nodoetatik pasatu barik.
  • Transmisio bidea erdibanatzen delako, ekipo batek bakarrik bidali ditzake datuak momentu bakoitzean. Mezua kanaletik igortzen da eta, beraz, ekipo guztiek jasotzen dute, baina kopiatzen duen bakarra hartzailea da. Horrela, estazio batek mezua jasotzeko, bere direkzioa ezagutu behar du.
Bus-sarearen ezaugarriak:
  • Aplikazioa: Topologia hau sare txikietan erabiltzen da, informazio gutxiago dagoelako.
  • Zailtasuna: Instalatzeko eta mantentzeko errazak.
  • Erantzuna: Erantzuna oso ona da “trafiko” gutxi dagoenean, karga gehitzen den heinean erantzuna txarragoa da.
  • Fidagarritasuna: Estazio baten hutsak ez du sarean eraginik. Akatsen bat dagoenean zaila da non izan den jakitea, hala ere jakiten denean errazak dira konpontzeko.
  • Zabalpena: BUS topologian zabalpena eta konfigurazioa oso erraza da. Askotan, fabrikante desberdinen tresna eta mikroordenadoreak konektatzea zaila izaten da, direkzio eta datu mota berdinak erabili behar dutelako.
Bus-sare topologiaren abantailak:
  • Behar den kable kopuru txikia.
  • Planifikatzeko eta zabaltzeko erraza.
  • Nodo bat funtzionatzen ez badu, ez da besteengan eraginik izango, nahikoa da kablearen jarraipena ziurtatzea.
  • Nodo berriak jartzeko nahikoa da sarera “pintzatzea”.
Bus-sare topologia honen desabantailak:
  • Sarean agertu daitezkeen akatsak detektatzea eta konpontzea da arazorik nagusiena.
  • Kablea asetu daitezke, mezu kopurua handia bada.
  • “Pintzatzen” den edozein elementuk “entzun” dezake BUS-etik doan informazio guztia.

Entradas relacionadas: