Izaki bizidunen moldaerak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,31 KB

6.Jarduera:

8.Jarduera: "Faktore abiotikoak" 

Tenperatura


 
Izaki bizidun ia guztiak 0-50 ºC bitarteko tenperaturan bizi daitezke. Oso gutxi dira balio horien gainetik edo azpitik bizi daitezkeenak.

Argiaren erabilgarritasuna


Eguzki-argia ezinbestekoa da organismo autotrofoek fotosintesia egiteko, eta haiek dira, hain zuzen, ekosistema gehienetako oinarria. Organismo autotroforik ez dagoenean, heterotrofoak izango dira ekosistemaren oinarria.

Uraren erabilgarritasuna


Ura izaki bizidunen osagairik ugariena da; landareek ere ezinbestekoa dute ura fotosintesia egiteko. Hain zuzen, bizidun askok arnasteko behar dugun oxigenoa ere uretatik eratortzen da. Urik gabe, ez litzateke bizitzarik egongo.

Ekosistema batean, tenperatura, argia eta uraren erabilgarritasuna izaten dira faktore abiotiko mugatzaile garrantzitsuenak.

Lehorreko ekosistemetan, tenperatura baxuei eusteko, animaliak lozorrotzera sartzen dira, edo migratu egiten dute. Landareek ahalik eta gehien murrizten dute beren jarduera, hazi eta erraboil bihurtzen dira, urtaro txarrei aurre egiteko, edo hostoak galtzen dituzte.
Urtaro beroetan,
organismoek berriro aktibatzen dituzte bizi-zikloak: animalia asko ugaldu egiten dira, landareak loratu egiten dira, eta fruituak izaten dituzte… Bero handiegia badago, animaliek ohitura gautiarrak hartzen dituzte, intsolazio handieneko orduak saihesteko. Halaber, erregulatu egiten dute tenperatura, izerdituz, arnasestuka jardunez… Landare askok egunaren eta gauaren iraupenari lotuta (fotoperiodoa) erregulatzen dituzte euren prozesu biologikoak. Animaliek ere argi-orduetara egokitzen dute euren jarduera fisiologikoa: askok egunez dihardute, eta beste batzuek, ostera, gauez.

Itsasertzean, substratura atxikita landareak eta algak topa daitezke. Zenbait maila bereizten dira, argia xurgatzeko gaitasunaren arabera: hasieran, alga berdeak; ondoren, alga arreak; eta, azkenik, alga gorriak.

Ura izaki bizidunen osagairik ugariena da, landareek ere ezinbestekoa dute fotosintesia egiteko. Hain zuzen, bizidun askok arnasteko behar dugun oxigenoa ere uretatik eratorria da. Urik gabe, ez litzateke bizitzarik egongo.

9.Jarduera:
10.Jarduera:
12.Jarduera:
13.Jarduera:
20.Jarduera:

Entradas relacionadas: