Izaki Bizidunen Erreinuak: Onddoak, Protistoak eta Moneroak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,01 KB

Onddoen Erreinua

Ezaugarri Nagusiak

  • Zelula eukariotoz osatuta daude.
  • Batzuk zelulabakarrak dira, beste batzuk zelulaniztunak.
  • Zelulabakarrek forma biribilkara edo obala dute.
  • Zelulaniztunek hifa izeneko harizpi mikroskopikoak osatzen dituzte.
  • Organismo heterotrofoak dira.
  • Batzuk aske bizi dira, edo bi modutara erlaziona daitezke: parasito gisa edo sinbiotiko gisa.
  • Onddo zelulabakarrak geminazio bidez ugaltzen dira.
  • Zelulaniztunek sexu bidezko ugalketa edo ugalketa asexuala izan dezakete, esporoen bidez.

Sailkapena

  • Onddo zelulabakarrak:
    • Forma biribilkara edo obala dute.
    • Geminazio bidezko ugalketa asexuala dute.
  • Onddo zelulaniztunak:
    • Hifa izeneko filamentu itxurako harizpi mikroskopikoak osatzen dituzte, hifa-sare osoa eratuz.
    • Egitura hauek osatzen dituzte: hanka, txapela eta orriak.
    • Horietan daude esporangioak.
    • Perretxikoak sortzen dituzten onddoak aske bizi dira, inguru ilun eta hezeetan.
    • Batzuk jateko onak dira, baina beste batzuk oso pozoitsuak.

Onddoen Funtzioa Biosferan

Funtzio Ekologiko eta Ekonomikoak

  • Lurzoruan dagoen materia organikoaren biodegradatzaileak dira.
  • Algekin batera, likenak eratzen dituzte, eta lurzoruaren osaketan parte hartzen dute.
  • Landare batzuen sustraiei lotzen zaizkie (mikorrizak), eta atmosferako nitrogenoa finkatzen laguntzen dute.
  • Oso preziatuak dira sukaldaritzan.
  • Legamiak hainbat produktu jangarri egiteko erabiltzen dira, ogia egiteko, adibidez.

Onddoekin Lotutako Gaixotasunak

  • Alergiak.
  • Perretxiko toxikoek eragindako intoxikazioak.
  • Infekzioak edo mikosiak.

Protistoen Erreinua: Protozooak

Protozooen Ezaugarriak

  • Organismo zelulabakarrak dira.
  • Forma askotarikoak dituzte.
  • Guztiak mikroskopikoak dira.
  • Organismo heterotrofoak dira.
  • Batzuk aske bizi dira, beste batzuk parasitoak dira.
  • Mugitzeko, flageloak, zilioak edo pseudopodoak erabiltzen dituzte.
  • Sexu bidezko edo sexu gabeko ugalketa dute.

Protozooen Sailkapena

  • Flagelodunak:
    • Flagelo bat edo gehiago dituzte.
    • Batzuk aske bizi dira uretan, beste batzuk parasitoak dira (adibidez, Trypanosoma).
  • Ziliatuak:
    • Uretan bizi diren mikroorganismoak dira.
    • Batzuk mugikorrak dira (adibidez, Vorticella).
  • Errizopodoak:
    • Protozoo sinpleak dira.
    • Pseudopodoen bidez mugitzen dira.
    • Errizopodo gehienak ameben taldekoak dira.
  • Esporozooak:
    • Talde honetako kide guztiak parasitoak dira.

Protistoen Erreinua: Algak

Algak landare-zelulen antzeko zelula eukariotoz osatuta daude, eta, oro har, zelula-pareta batek estaltzen ditu.

Ezaugarri Orokorrak

  • Forma eta neurria: Alga zelulabakarrek askotariko formak dituzte, eta mikroskopikoak dira. Zelulaniztunek, harizpiak osatzen dituztenek, landareen zurtoinen oso antzekoak izan daitezke, eta oso handiak izan daitezke (100 metrotik gora).
  • Nutrizioa: Autotrofoak dira. Kloroplastoetan dauden klorofilari eta beste pigmentu fotosintetikoei esker, fotosintesia egiten dute, materia organikoa ekoizteko.
  • Ugalketa: Sexu bidezko eta sexu gabeko ugalketa dute. Zelulabakarrek erditze bidezko ugalketa asexuala izan dezakete, eta zelulaniztunek, zatikatze bidezkoa.
  • Lokomozioa: Alga zelulabakar gehienek flotatzen dute ur gezatan nahiz ur gazitan. Beste batzuk flageloen bidez mugitzen dira. Handienak sesilak izan ohi dira, eta finko bizi dira itsas eta aintzira hondoetan.

Algen Sailkapena

  • Alga berdeak: Klorofila da pigmentu fotosintetiko nagusia, eta kolore berdea ematen die. Alga berdeak zelulabakarrak, flagelodunak edota zelulaniztunak izan daitezke; askotariko neurri eta forma ezberdinak izan ditzakete.
  • Alga urdinak (Zianobakterioak): Pigmentu urdinak nagusi dira, eta klorofilarekin nahastuta, kolore berde-urdina ematen diete. Zelulabakar fotosintetikoak dira, eta batzuk oso antzinakoak dira.
  • Alga gorriak: Pigmentu gorrixkak dituzten algak dira; horrek klorofilaren kolorea ezkutatzen du, eta arrosaren eta more ilunaren arteko kolorea ematen die.
    • Alga gorri guztiak zelulaniztunak dira, eta neurria ere asko aldatzen da.
    • Alga gorri gehienak itsasokoak izaten dira, itsas hondoari lotuta, baina ez oso sakonean; dena den, badira oso sakonean bizi direnak.

Moneroen Erreinua: Bakterioak

  • Zelula prokariotak dituzten organismo zelulabakarrak biltzen ditu. Erreinu horretakoak dira bakterioak.
  • Munduko bazter guztietan daude bakterioak: lurzoruan, uretan, airean, beste izaki bizidun batzuen barruan, janarietan... edonon.
  • Zero azpiko tenperaturak jasan ditzakete, eta baita 100 ºC-tik gorako tenperaturak ere.
  • Normalean bakarrik bizi dira, baina, batzuetan, multzokatu eta koloniak osatzen dituzte.
  • Duela 3.500 milioi urte baino gehiago, Lurreko lehen izaki bizidunak bakterioak izan zirela frogatuta dago.

Bakterio Motak

  • Kokoak: forma biribila dute.
  • Baziloak: makila forma dute.
  • Bibrioak: forma makotua dute.
  • Espiriloak: helize forma dute.

Bakterioen Nutrizioa

  • Saprofitoak: Hildako materia organikoaren edo usteltzen ari den materiaren gainean bizi dira, basoko lurzoruan metatzen diren hostoen gainean, hildako animalietan eta janarietan, adibidez.
  • Parasitoak: Bizkarroi gisa organismo batean bizi dira, eta organismo horretatik lortzen dituzte elikagaiak, hari kalte eginez. Horrelako bakterio batzuek oso gaixotasun larriak eragiten dituzte.
  • Sinbiotikoak: Beste organismo batekin elkartuta bizi diren bakterioak dira, eta bien artean onuragarria den erlazioa ezartzen dute.
  • Autotrofoak: Zianobakterioek fotosintesia egiten dute.

Entradas relacionadas: