Izaki Bizidunen Antolaketa Mailak: Zelulak eta Biomolekulak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,22 KB
Atal honetan izaki bizidunen antolaketa mailak aztertuko ditugu, zelula prokarioto eta eukariotoetatik hasi eta aparatu eta sistemetaraino.
Zelula Mota Nagusiak
- Zelula prokariotoa: Material genetikoa zitoplasman sakabanaturik du.
- Zelula eukariotoa: Material genetikoa mintz baten barruan kokatzen da zitoplasman (nukleoa).
Antolaketa Maila Biotikoak eta Abiotikoak
- Antolaketa maila biotikoa: Izaki bizidunei dagozkien antolaketa mailak dira.
- Biomolekula inorganikoak: Materia bizigabean zein materia bizian dauden biomolekulak dira.
Teoria Zelularra
Teoria zelularrak dio zelula dela izaki bizidunen:
- Jatorrizko unitatea: Zelula guztiak aurreko beste batzuetatik sortzen dira.
- Unitate morfologikoa: Izaki bizidun guztiak zelula batez edo zelula askoz osatuta daude.
- Unitate fisiologikoa: Zelulak bizi-funtzioak betetzen dituzte.
- Unitate genetikoa: Zelula guztiek dute bere ezaugarriak agintzen dituen material genetikoa, eta zelula amatik zelula kumeetara igarotzen da.
Bioelementuak eta Ingurune Abiotikoa
- Bioelementuak: Organismo bizidunetan aurkitzen diren elementu kimikoak dira, bizitza mantentzeko funtsezkoak direnak.
- Abiotikoa: Bizidunik gabeko ingurune naturalaren osagaiak dira, hala nola ura, airea, eguzki-argia, lurzorua eta tenperatura, eta bizidunen biziraupenean eragin zuzena dute.
- Bioelementua: Organismo bizidunen osagai kimikoak dira, hala nola karbonoa, hidrogenoa, oxigenoa eta nitrogenoa, eta bizitza mantentzeko beharrezko egitura eta prozesuak osatzen dituzte.
Odol Ehuna
Odol ehuna zelularteko substantzia likidoz osatuta dago.
- Plasma: Likido gardena, proteinak eta gatzez osatua.
- Zelulak:
- Globulu gorriak (eritrozitoak): Oxigenoa eta karbono dioxidoa garraiatzen dituzte.
- Globulu zuriak (leukozitoak): Babes funtzioa dute.
- Plaketak: Zauriak ixtea eragiten dute.
Funtzio nagusia substantziak gorputzean zehar garraiatzea da.
Antolaketa Mailak: Adibideak
- Atomoa: Bioelementu bat da, adibidez, karbonoa edo oxigenoa.
- Molekula: Biomolekulak, adibidez, ura (H2O) edo CO2.
- Organuluak: Adibidez, mitokondria edo bakuoloa.
Antolaketa-maila Abiotikoaren Adibideak
- Mitokondria (Organulua)
- Karbonoa (Bioelementua)
- Ura (Biomolekula)
- Oxigenoa (Bioelementua)
- Bakuoloa (Organulua)
- Karbohidratoa (Biomolekula)
Antolaketa-maila Biotikoaren Adibideak
- Kondrozitoa (Zelula)
- Birika (Organua)
- Digestio-aparatua (Sistema/aparatua)
- Gibela (Organua)
- Hezur-sistema (Sistema/aparatua)
- Neurona (Zelula)
- Ehun-konektiboa (Ehuna)
Bioelementu, Biomolekula, Organulu, Zelula, Ehun, Organo eta Aparatu/Sistema Adibideak
- Bioelementuak: Karbonoa (C), Oxigenoa (O), Hidrogenoa (H), Nitrogenoa (N)
- Biomolekulak: Ura, gatz mineralak, karbohidratoak, lipidoak, proteinak, azido nukleikoak
- Organuluak: Bakuoloa, mitokondria, zentrioloa, lisosoma, Golgiren aparatua, erretikulu endoplasmatikoa, erribosoma
- Zelulak: Neurona, kondrozitoa, adipozitoa, osteozitoa, miozitoa, glia zelula, globulu gorria (eritrozitoa), globulu zuria (leukozitoa), plaketa
- Ehunak: Epitelio-ehuna, ehun konektiboa, ehun konjuntiboa, gantz-ehuna, nerbio-ehuna, hezur-ehuna, odol-ehuna, kartilago-ehuna, muskulu-ehuna
- Organoak: Garuna, birika, gibela, pankrea, hezurra, muskulua, obulutegia, timoa, barrabilak
- Aparatu edo sistemak: Digestio-aparatua, arnas-aparatua, zirkulazio-aparatua, iraitz-aparatua, nerbio-sistema, sistema endokrinoa, hezur-sistema, gihar-sistema, emakumezkoen ugal-aparatua, gizonezkoen ugal-aparatua