Itxuragabetze Bidezko Konformazio Prozedurak: Ijezketa, Trefilaketa...
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,78 KB
ITXURAGABETZEAREN BIDEZKO KONFORMAZIO PROZEDURAK
Ijezketa
Printzipioa: Materiala ijezketa-zilindro izeneko bi arrabolen artean igaroarazten da. Materiala zilindroen arabera itxuragabetzen da, arrabolen arteko banaketa materialaren hasierako lodiera baino txikiagoa delako.
Baliabideak: Ijezketa euskarri baten gainean dauden bi zilindrok osatzen dute. Euskarri horrek mugitzeko energia ematen die zilindroei, itxuragabetze-esfortzuei eusten die eta zerbitzu laguntzaileak ere ematen dizkie. Prozesua oso luzea denez, zilindro pareak kateatu eta ijezketa-trenak sortzen dira.
Aplikazioak: Bi maila daude:
- Oinarrizko profilik bakunenak egiteko erabiltzen da (txapak, zumitzak).
- Merkatuko profilak lortzeko aukera ematen du (karratuak, biribilak, angeluarrak).
Trefilaketa
Printzipioa: Materiala itxuragabetu egiten da, gero estuagoa den zulo batetik igarotzean. Esfortzua itxuragabeturiko materiala erakartzen da.
Baliabideak: Oso bakunak dira. Instalazioek euskarri batzuk izaten dituzte ilaretarako eta materiala erakarri eta biribilkatzeko. Ilararen jokabidea oso garrantzitsua da.
Aplikazioak: Prozedura oso zaharra da, gehienetan hariak lortzeko erabiltzen da. Ilaretarako materialak eta trakziozko mekanismoak hobetu ondoren, hari, alambre eta biribil kantitate itzelak lortzen dira.
Estrusioa
Printzipioa: Masa plastiko bat presionatu eta edukiontzi batetik irterazten da, forma zehatza duen zulo baten bidez. Horren ondorioz sorturiko profilak zuloaren forma berbera izango du. Iluaren ordez prentsa bat erabiltzen da.
Ekipamendua: Prentsa bereziak, presioa itxuragabetu nahi den masara helarazteko sistema eta, batez ere, irteteko haizebideak erabiltzen dira.
Aplikazioak: Estrusioa profil bereziak lortzeko erabiltzen da batik bat plastikotasun handiko aleazio arinetan, baina baita ere adreiluen fabrikazioan.
Enbutizioa
Printzipioa: Puntzoiak saka egiten du txapa matrizetik eta itxuragabetu egiten du. Prozesuan, zapaltzaileak eutsi egiten dio txapari zimurdudarik ez egoteko.
Baliabideak: Enbutiziorako erabilitako makina erreminta-prentsa da. Pieza bakoitzerako multzo txiki bat eraiki behar da.
Aplikazioak: Era askotakoak. Hainbat aldagai erabiliz txaparekin lodiera meheetan egindako lan askotan aplika daitezke (edari-ontziak, munizio-zorroak...).
Estanpazioa
Printzipioa: Formak kolpeka lortzen dituzten sistemek hartzen dute izen hori. Sistema hau oso zaharra da. Prozesu hauek estanpa izeneko bi erdimolderen artean joz ematen diote forma materialari.
Ekipamendua: Estanpazio prozesuak oso ugariak dira, baina erremintaren mailuaren ordez prentsa bat erabiltzen da.
Aplikazioak: Aplikazio-eremua oso zabala da, piezak tamaina askotakoak izan daitezkete. Beraren bidez lorturiko piezen ezaugarri mekaniko onak dira; estanpazioa prozedura onenetarikoa da erremintak, automobiletako piezak egiteko, baina kontrako aldea esan behar da oso kostu handia duela.
Tolestea
Printzipioa: Puntzoi eta matrize egokiak erabiliz materiala tolestu egin daiteke ertz batean zehar.
Baliabideak: Itxuragabetze mota honetan tolesteko makina bereziak erabiltzen dira. Tolestura linealak egin behar izateak asko sinplifikatzen du puntzoi eta matrize kopurua. Estandarrak makinara erantsita etortzen dira.
Aplikazioak: Asko erabiltzen da profilak egiteko. Tolesteko makina ezinbestekoa da metalezko eraikuntzan lan egiten duten langileentzat.