Iturri Historikoak eta Metodo Zientifikoa Gelan: Gida Pedagogikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 12,2 KB
Iturri Historikoak eta Informazioa
Informazio iturriak: Informazioa eskaintzen digun edozein ebidentzia material, dokumental, ahozko edo ondareari lotutakoa.
Iturri historikoak: Iraganeko informazioa eskaintzen digun edozein ebidentzia material, dokumental, ahozko edo ondareari lotutakoa. Adibidez: antzinako tresnak eta lanabesak, idazkiak, dokumentuak, antzinako egunkariak...
Iturrien Sailkapena
A) Jatorriaren/Kronologiaren arabera
- PRIMARIOAK edo LEHEN MAILAKOAK: Garai horretan sortu zena (adibidez, gerran pertsona batek idatzitako karta). Denboraren aldaketaz konturatzeko erabilgarriak dira.
- BIGARREN MAILAKOAK: Gertaera izan ostekoak, geroagoko azterketak eta egilearen iritzia ager daiteke (adibidez, nik idatzitakoa gerran gertatu zenari buruz). Asmo jakin batekin sortuak izan daitezke.
B) Izaeraren arabera
- Materialak:
- Idatzizkoak: Egunkariak, gutunak.
- Ez-idatzizkoak: Artelanak, eraikinak, arropa, objektuak.
- Mistoak: Txanponak, mapak, artelanak.
- Inmaterialak: Testigantzak, abestiak, artisau teknika zaharrak.
Iturrien Fidagarritasuna
Lehen mailakoak fidagarriagoak izan daitezke, baina fidagarritasunak ez du zerikusirik noiz egin zenarekin, baizik eta egin zen helburuarekin. Berez, iturrian agertzen den interpretazioa eta autoreen interesak ere aztertu behar dira.
Galderak Egin Hipotesiak Planteatzeko (Iturrien Analisia)
- Iturriaren aurrean, galdera orokor batzuk planteatu.
- Iturriaren aurrean, galdera zehatzak planteatu ikusten ari direnaren inguruan, iturri bakoitzera egokituak.
- Iturriaren aurrean, ikasleei utzi euren ondorioak ateratzen eta bertako informazioa arakatzen (3. zikloa).
Metodo Zientifikoa Gizarte Zientzietan
Metodo memoristikoak ez du aukera ematen metodo zientifikoan lan egiteko (zientzia baten baitan teoriak eratzeko beharrezko pausoak ere jarraitzen dira Gizarte Zientzietan).
Metodo Zientifikoa Nola Erabili
- Arazo zientifikoa planteatu (adibidez, pertsona batzuk desagertuta Gerra Zibilaren ondoren).
- Hipotesiak planteatu (adibidez, herri hobi komun batean daude).
- Egiaztatu: iturriak modu kritikoan erabili (testigantzak jaso, egunkariak irakurri, frogak egin).
- Arazoarentzako azalpena eman (adibidez, errepublikarrak izan ziren fusilamenduak...).
- Azalpena ez da "egia" absolutua, beraz, prozesua berriro hasi (ez bada hipotesia frogatzen, beste azalpen bat bilatu).
Iturriak Gelan Nola Landu
Ikasleek zuzenean historia egiten ikusteko, nola eraikitzen den ulertzeko:
- Modu aktiboan historialariek historia egiteko erabiltzen dituzten tresnak eta metodoak erabiltzea.
- Beraiek joatea antzinako gizarte horretako ezaugarriak eraikitzen, bere ikerketaren bidez.
- Irakasleak gidatzea.
- Umeen adinera egokitutako informazioa/iturriak erabiltzea.
(Misterioa mantendu: ez eman informazio guztia, material asko erabili, iturriei buruzko galderak aldez aurretik prestatu).
Zergatik Erabili Iturriak?
- Erakargarria da haurrentzat.
- Interpretazio desberdinak lantzeko.
- Hipotesiak eraikitzeko.
- Argudioak egiten eta justifikatzen ikasteko.
- Informazioa prozesatu, aztertu eta ebaluatzeko gaitasuna lortzeko.
Zer Ikasi Iturriekin?
- Iturriak sailkatzen eta aztertzen.
- Ikuspegi kritiko batetik irakurtzen.
- Datu objektiboen eta subjektiboen artean desberdintzen.
- Gertaera edo iritzia den bereizten.
- Ea hizkuntza emozionala erabiltzen den aztertzen.
- Informazioa ez-osoa edo okerra den ebaluatzen.
Irakaslearen Zeregina
- Iturri erabilgarrienak hautatu.
- Iturrien konplexutasuna gelara egokitu.
- Kontzeptuak ulertzeko beste materialez lagundu.
- Ulertzen ez dena edo zaila dena azaldu.
Iturrien Erabilera Gelan
Lehen Mailako Iturriak
1. Zikloa (LH)
- Antzinako erreminta eta objektuak behatu, horien erabilera eta funtzionamenduaren ezaugarriak identifikatu.
- Belaunaldi ezberdineko pertsonen testigantzak entzun, beste garai batzuetan nola bizi ziren ulertzeko.
- Herriko eraikinen bat ezagutu eta behatu.
- Objektu eta dokumentu mota ezberdinak sailkatu, familiako gertuko historiari buruz informazioa eskaintzen dutenak, eta horiek zein informazio ematen diguten ulertu.
- Ikaslearen beraren bideo eta argazki desberdinak behatu (euren bizitzako fase ezberdinetakoak).
2. eta 3. Zikloak (LH)
- Antzinako erreminta eta objektuak behatu, horien erabilera eta funtzionamenduaren ezaugarriak identifikatu eta bizitzako zein alderdiren inguruko informazioa ematen diguten identifikatu.
- Antzinako objektu edo makinaren bat eraiki, garai ezberdinetako teknologiaren erabilera irudikatzeko.
- Landa edo hiri paisaian, garai historiko ezberdinetako elementuak identifikatu: errotak, beste garai bateko etxeak, etab.
- Gertaera historiko zehatz bat bizitu zuten pertsonei galderak egitea, testigantzak jasotzeko.
- Familiako historiatik abiatuta lan egiten jarraitu, hori osatzeko dokumentu eta argazkiak jasoz.
Bigarren Mailako Iturriak
1. Zikloa (LH)
- Legenda, ipuin edo narrazio sinpleak entzun, garai historiko desberdin batean testuinguratu direnak.
- Gertaera historiko ezberdinetako legenda eta ipuinak entzun.
- Garai historiko ezberdinetako filmak edo marrazki bizidunak ikusi, pertsonaiak eta egoerak identifikatzeko eta, aukera badago, anakronismoak ere identifikatzeko; edota historiaren ikuspegi desberdinak aztertzeko.
- Dibulgazio historikoko liburu sinpleak erabili, baliabide ikonografikoak nagusi diren kasuetan.
2. eta 3. Zikloak (LH)
- Auzo edo herriko eguneroko bizitzari lotutako iturriak kontsultatu eta zein informazio eskaintzen diguten aztertu.
- Testu historiko sinpleak analizatu, beste garai bateko historiatzaile edo erakundeenak, eta aztertu zein informazio ematen diguten.
- Leku desberdinetako iturri kartografikoak analizatu, zein informazio ematen diguten ikusteko.
- Berreraikuntzak ikertu, elementu historiko desberdinak detektatzeko.
- Dibulgazioko liburuak irakurri, historiari lotutakoak, mailara egokituta.
- Pertsonaia historikoen biografia sinpleak irakurtzen hasi edo pertsonaien biografia laburrak idatzi.
- Iturri ezberdinen interpretazioa egin, alderdi historiko bat ikertzeko: estatistikak, grafikoak, etab.
- Gertaera historiko zehatz bat lantzen duen film bat ikusi.
- Atlas historikoak kontsultatu eta informazioa atera.
- Eleberri historiko sinpleen irakurketak egin, fikzioa eta errealitatea desberdintzen ikasten hasteko.
Denbora Nozioen Landa Lana
LHko lehen etapan kontzeptu hauek barneratzen eta finkatzen lagundu behar diegu ikasleei.
1. Segida
Gauzak bata bestearen atzetik gertatzen direla ulertzea. Nola landu? Gertaerak antolatzen eta ordenatzen (HH-n egoera sinpleak; LH-tik aurrera konplexuagoak, garai eta data ezberdin eta urrutiagokoak, adibidez, goiza).
2. Denbora Kokatzea
Helburua da lehen, orain eta etorkizuneko hiru espazio tenporaletan kokatzea, loturak eta kausa-ondorioak ulertzea. Iraganean gertatutakoak orainaldian eragina duela, eta baita etorkizunean zein eragin izango duen pentsatzeak. Era berean, iraganeko elementuak/gertaerak egungoekin konparatzeko aukera ematen digu (adibidez, mugikorrak).
3. Aldiberekotasuna
Ez dago ezer denboran isolatuta gertatzen denik; gauza bat gertatzen den bitartean beste bat ere gertatzen ari delako (adibidez, 1929an New Yorkeko burtsaren crack-a, Mussolinik hauteskundeak irabazi eta Flemingek penizilina aurkitu).
- LHko lehen zikloetan ulertzeko: Atsedenaldian bakoitzak zer egiten duen. Dena denbora berean gertatzen da, baina bakoitzak gauza desberdinak egiten ditu.
- LHko azken zikloetan: Data/garai berdinean, leku desberdinetan gertatutakoak kokatzen ikasi.
4. Jarraitasuna eta Aldaketa
Denboran zehar badaude gauza batzuk (objektuak, pertsonak, ideiak, eraikinak, ohiturak...) abiadura batean ala bestean aldatzen direnak, edo, kontrako egoeran, ez direnak aldatzen edo apenas.
Jarduerak Denbora Lantzeko
- Denboraren Kontzeptua (DK): Erlojua erabiltzen ikasi, egutegia, datazioak...
- Denbora Historikoa (DH): Argazkiak ordenatu, konparatu, zuhaitz genealogikoak, denbora lerroak...
Historiaren Kontzeptua
Historia: Iraganean gertatutakoaren multzoa + denboran zehar gizarte ezberdinen gertaerak aztertzen dituen diziplina + gertaera horien interpretazioak jasotzen dituen narratibak.
Pentsamendu Historikoa
Garai batean gertatutakoa ulertzeko gaitasuna izatea, kausa eta ondorioak analizatuz, egungo errealitatearekin lotuz, etab. Baina ez soilik historiaren narratiba memorizatuz.
Irakaslearen Zeregina
- Denboraren irakaskuntzari aurre egin (denbora neurriak eta erabilerak, oinarrizko nozioak, denbora unitate zehatzak, aro historiko desberdinak).
- Denbora lantzeko jarduerak diseinatu.
- Pentsamendu historikoaren garapenean lagundu.
- Historia eta gaur eguna lotzen ikastea.
Oinarrizko Genero Kontzeptuak
- Matxismoa:
- Emakumeen eskubideen ukazioa eta horien apalkuntza ahalbidetzen duen egituraketa, jarrera eta praktika soziala.
- Sexismoa:
- Sexuaren kariaz pertsonak diskriminatzeko joera soziala; matxismoa baino ezkutuagoan gertatzen dena.
- Feminismoa:
- Emakumeen zapalkuntza-egoera gainditu eta harreman parekideetan oinarrituko den jendartea eraikitzea.
- Sexua (biologikoa):
- Zenbait ezaugarri biologikoen arabera pertsona bakoitza gizon edo emakume bezala sailkatuko du gizarteak.
- Generoa:
- Kolektibo bakoitzari gizarteak sexua dela eta atxikitzen dizkion ezaugarrien bilduma da, denboran zehar aldatu daitekeena.
- Sexu-genero sistema:
- Sexua (biologikoa) generoarekin (kulturala) derrigor lotuta egon behar izatea. Beraz, gizon bezala sailkatuek maskulinoak izan behar dute eta emakumeek, aldiz, femeninoak.
- Hierarkizazioa:
- Maskulinoa femeninoaren gainetik dago.
- Osagarritasuna:
- Maskulinoak erreprimitzen duena femeninoak indartu eta alderantziz.
- Patriarkatua:
- Justifikaziorik gabeko eta ezbidezkoa den emakume eta gizonen ezberdintasuna legitimatu eta iraunarazi egiten duen egitura sozial hierarkikoa.
- Genero rolak:
- Gizarte batean, sexuaren arabera, pertsona batengandik espero den portaera.