Itsas Osagaiak eta Talasoterapia: Propietateak eta Teknikak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,01 KB

Itsas Jatorriko Osagai Aktiboen Definizioak

  • Alginatoa: Algek duten polisakarido muzilaginoso bat da. Kaltzioa duen ur batekin nahasten denean gelatina sortzen da. Hidratatzeko erabiltzen da (karakterizazioan ere erabiltzen da).
  • Fitohormonak: Landareek beren ziklo biologikoa kontrolatzeko dituzten hormonak dira. Landareen hazkundea erregulatzeko gaitasuna duen molekula bat da. Gure zelulen birsortze prozesua hobetzen dute, zahartzearen aurka eraginez.
  • Kitina: Krustazeoen oskola osatzen duen karbohidratoa da. Hau da, krustazeoen oskolatik ateratzen da. Egonkortasun kimiko eta termiko handiko produktua da. Propietate gelifikatzaileak ditu, eta zimurren aurkako kosmetikoetan, lasaigarri moduan eta hidratatzaile gisa erabil daiteke.
  • Fitoplanktona: Plankton mota bat da. Itsas jatorriko landare-mikroorganismoak dira.
  • Zooplanktona: Plankton mota bat da. Itsas jatorriko animalia-mikroorganismoak dira.
  • Omega 3: Gantz-azido esentzial bat da.

Algei eta Itsas Estratuei buruzko Galderak

1. Zeren araberakoa da algek kolore desberdinak izatea? Eman adibideak

800 alga mota baino askoz gehiago daude. Haien kolorea gainazaletik gertu egotearen araberakoa da, hau da, jasotzen duten argi-kopuruaren araberakoa. Pigmentuak aldatu egiten dira bizi diren sakoneraren arabera, berdetik nabarrera eta gorritik urdinera.

2. Zer nolako metodo erabiltzen dira algen estraktu lehorrak lortzeko?

  • Lehortzea.
  • Lainoztatzea edo liofilizatzea.
  • Mikro-leherketa: hauts lehorra, ultrasoinuz edo lehortze zelularraren bidez lortzen da.
  • Kriobirrintzea: izoztearen eta birrintzearen bidez lortutako orea da (lehenengo izoztu egiten da eta gero, birrindu).

3. Zer gantz-azido lortzen dira itsasoko arrainetatik? Adierazi

Omega 3 lortzen da itsasoko arrainetatik, bereziki, arrain urdinetatik. Efektu antiinflamatorioa dute. 2 motatakoak dira:

  • EPA: Estetikan gehien erabiltzen da. Lepotik behera antiinflamatorioa da. Dermatitis seborreikoa, ekzemak eta psoriasia tratatzeko erabiltzen da, adibidez.
  • DHA: Estetikan garrantzia handia du. Lepotik gora (aurpegia) antiinflamatorioa da. Desoreka antiinflamatorioa hobetzen du, eta dermatitisa, ekzemak eta beste batzuk tratatzeko erabiltzen da.

4. Nondik ateratzen da itsas jatorriko DNA? Zer propietate ditu?

Izokinaren (Salmo salar) hazi-guruinetatik lortzen da itsas jatorriko DNA. Kosmetikoetan osagai gisa gehitzen da. Zenbait propietate ditu, hala nola:

  • Antioxidatzaileak (erradikal askeak neutralizatzen dituzte).
  • UVB erradiazioen iragazlea.
  • Hidratatzaileak.

Hau da, larruazalaren zahartzearen tratamenduan erabiltzen dira.

Algen Propietate Kosmetikoak

  • Zahartzearen aurka: Gure zelulen birsortze prozesua hobetzen dute, eta horregatik, zahartzearen aurkako propietateak dituzte. Landareen hazkundea erregulatzeko gaitasuna duten molekula batzuk ere badituzte:
    • Fikohormonak (algen ziklo biologikoa kontrolatzen duten landare-hormonak dira).
    • Fitohormonak (landareek beren ziklo biologikoa kontrolatzeko dituzten hormonak).
  • Efektu antizelulitikoa: Algen iodoak lipasa entzimaren ekintza aktibatzen du. Lipasak lipolisia sortzen du adipozitoetan; beraz, algek lipolisia eragiten dute. Koipeak zelulitisa tratatzeko erabiltzen dira.
  • Zirkulazioaren estimulatzaileak: Alga arreak oso aberatsak dira histidina aminoazidoan, eta azalean histamina bihurtzen dute. Horrek, errubefakzioa eta izerdia handitzea eragiten du.
  • Hidratatzailea: Algek eragin hezegarriak (humectante) dituzte, polisakarido muzilaginosoak dituztelako. 3 mota daude: alginatoak, agarra eta karragenatoak. Propietate hau hidratatzeko eta karakterizazioan erabiltzen da.

Talasoterapia eta Itsas Terapien Oinarriak

Zer da Talasoterapia?

Talasoterapia itsas ingurunea modu prebentibo edo terapeutikoan erabiltzean datza, kontrol medikoarekin, instalazio egokietan eta itsasoaren ondoan.

Itsas Klima Zergatik den “Berezia” Azaldu

Itsas klimak ezaugarri hauek ditu:

  • Tenperatura leun eta egonkorra, gorabehera handirik gabea.
  • Hezetasun erlatibo handia eta balio egonkorrak. Klima hezeek erlaxazioa eragiten dute.
  • Presio atmosferiko handia eta konstantea.
  • Itsasoko airea oso purua da, ingurunea berritzen duten brisa etengabeen eta eguzki-erradiazioen germizidaren ondorioz. Oxigenoan, ozonoan eta iodoan aberatsa den airea da, eta itsasoko ur-tantaz aseta dago. Olatuen mugimenduaren ondorioz, itsas aireak aeroioi negatibo asko ditu.
  • Eguzki-erradiazio biziak, itsasoko uraren eta harearen gaineko erradiazioen islapenak gehitzen dituenak.

Zer da Helioterapia?

Helioterapia eguzki-erradiazioak helburu terapeutikoekin erabiltzean datza.

Eguzkiaren Efektu Onuragarriak

Tokiko Ondorio Onuragarriak

  • Tokiko tenperatura igotzearen ondorioz, odol-hodi periferikoak dilatatzen dira. Horrela, zirkulazio periferikoa aktibatzen da, trofismoa eta zelula-berritze epidermikoa hobetuz.
  • Ekintza lasaigarria eta analgesiko lokala, nerbio-bukaera periferikoetan eragiten duelako.
  • Larruazaleko pigmentazioa areagotzea, melanozitoen jarduera handitzearen ondorioz.
  • Ekintza bakterizida lokala eta antiseptikoa azaleko zaurietan.

Maila Orokorreko Ondorio Onuragarriak

  • Gorputzaren tenperatura pixka bat igotzeak biriketako aireztapena hobetzea eta bihotz-maiztasuna handitzea dakar.
  • Odol-fluxua handitu egiten da gorputz-azalean, eta, horren ondorioz, arteria-tentsioa murriztu egiten da.
  • Ekintza lasaigarria.

Eguzki-erradiazioen Ondorio Kaltegarriak

Tokiko Ondorio Kaltegarriak

  • Eguzki-eritema: Edemarekin, anpuluak sortzearekin eta epidermis-askatzearekin gerta daiteke. Gutxieneko Dosi Eritematogenoa (GDE) baino handiagoa den eguzki-erradiazioarekiko esposizio akutuaren ondorio da.
  • Immunitate-erantzunak kentzea. Esposiziopeko eremuari eragin diezaioke, baina baita organismoaren gainerakoari ere.
  • Begietako arazoak: narritadurak, itsualdiak eta “euli ausartak” sor ditzakete.
  • Azaleko minbizia. Eguzki-esposizio kronikoa minbizia agertzeko eta garatzeko arrisku-faktorea da.

Maila Orokorreko Ondorio Kaltegarriak

  • Zefaleak (buruko minak).
  • Bertigoak.
  • Takikardia.
  • Deshidratazioa.

Zer da Psamoterapia? Azaldu dauden metodoak

Psamoterapia hondartzako hare-bainuak helburu terapeutikoekin erabiltzen dituen teknika da. Harea bero-eroale txarra da, baina bero espezifiko baxua duenez, erraz berotzen da, eta termoterapiako agente eraginkor gisa jokatzen du. Bestalde, itsasoko uraren gatz mineral berak ditu. Bi propietate horiekin, hare-partikulek beroa eta gatz mineralak gorputzaren azalera transmiti ditzakete; izan ere, hare-bainuek izerdi handia sortzen dute, eta izerdi horrek hareak dituen gatz mineralen disolbatzaile-lana egiten du, gorputzean metatuz.

Hare-Bainuen Teknikak

Hare-bainu orokorrak eta partzialak egin ohi dira, bi teknika erabiliz:

  1. Bezeroa etzan egiten da eta 20 edo 40 cm-ko geruza batez estaltzen da, 40 eta 45 °C bitarteko tenperaturan, burua izan ezik. Eguzkiak berotu dezake, edo modu artifizialean, erradiazio infragorriarekin. Bainuak ezin du 30 minutu baino gehiago iraun.
  2. Pertsonaren tamainako zuloa egin behar da harean, eta eguzkiak ordubetez berotu behar du eremua. “Hareazko ohea” deitzen zaio. Ondoren, pertsona etzan eta erauzitako hare beroarekin estaltzen da.

Entradas relacionadas: