Itsas Garraioa eta Zerbitzuak Euskadin: Ezaugarriak eta Sektoreak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,45 KB
Itsas Garraioaren Ezaugarriak
Ezaugarri Orokorrak
Itsas garraioak itsaso eta ibai bidezko garraioak hartzen ditu barne. Salgai handiak eta astunak garraiatzeko erabiltzen da, eta munduko merkataritzaren %90etik gora itsasontzi bidez egiten da. Portu-azpiegiturak izateko inbertsio oso handiak egin behar dira. Horregatik, estatuak finantzatzen ditu portuak, enpresa batek ez duelako inbertsio horiei aurre egiteko adina diru. Ibilbide finko batzuei jarraitzen die. Eginkizunaren arabera, portuak izan daitezke:
- Industri-portuak
- Merkataritza-portuak
- Bidaiari-portuak
- Kirol-portuak
- Arrantza-portuak
Alde Onak
Merkea da, baina motela. Ondorioz, hegazkinak ordezkatu du itsasontzia garraio azkarra behar denean.
Alde Txarrak
- Portu-azpiegiturak beharrezkoak dira, eta horretarako inbertsio oso handiak egin behar dira.
- Oso garraio kutsagarria da. Erregai-isuriak gertatzen dira zamategiak itsas zabalean garbitzen direnean, edo itsasontziek istripuak izaten dituztenean eta marea beltza eragiten dutenean.
- Salgaiak ezin dira zuzenean eraman ekoizlearengandik kontsumitzailearengana. Beste garraio osagarri batzuk behar ditu, hala nola trenbidea edo errepide bidezko garraioa, salgaiak azken helmugara eramateko.
Kontainerrak
Garraiatzeko ontzi handiak dira kontainerrak. Haiei esker, erraza da salgaiak itsasontzi batean zamatzea, eta, gero, kamioietan edo trenetan garraiatzea.
Itsas Garraioaren Ibilbide Nagusiak
- Ipar Atlantikokoa (Estatu Batuak eta Kanada)
- Ozeano Barekoa
- Mediterraneoko Ibilbidea
Ibai nabigagarri handiak dauden eskualdeetan, ibai bidezko garraioak garrantzia handia du.
Zerbitzuak Euskadin
Hirugarren Sektoreko Ezaugarriak Euskadin
Euskadin, BPGari ekarpen handiena zerbitzuek egiten diote, eta biztanleriaren zati handienak sektore horretan lan egiten du.
Merkataritza
Jarduera garrantzitsuenetako bat da, BPGari ekarpen handiak egiten dizkiolako eta langile askok bertan lan egiten dutelako. Kanpo-merkataritza da nagusi, produktu gehienak esportatu egiten direlako. Barne-merkataritzari dagokionez, gaur egun jendeak gehienbat herriko denda txikietan erosten ditu produktuak, eta azalera handiek garrantzia galdu dute.
Garraioa Euskadin
Euskaditik barrena produktu asko pasatzen dira batera eta bestera, baina ezaugarri orografikoengatik azpiegitura konplexu eta garesti asko egin behar dira. Lau dira azpiegitura nagusiak:
Errepide-sarea
Errepidez doaz salgai gehienak; horregatik, errepide-sarea trinkoa da.
Trenbide-sarea
Estatuko trenbideak (RENFE), Euskadikoak (EuskoTren) eta Gasteizko eta Bilboko tranbiek osatzen dute. Gaur egun, Abiadura Handiko Trena (AHT) garatzen ari dira.
Portuak
Salgaien itsas garraioan jarduten dute, eta Bilbokoa eta Pasaiakoa nabarmentzen dira.
Aireportuak
Loiuko aireportuak du aire-zirkulazio handiena. Forondakoa (Araba) salgaien trafikoan jarduten da, eta bidaiarien trafikoan, berriz, Hondarribikoa.
Turismoa Euskadin
Turismoak gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari du Euskadin azken urteetan. Nahiz eta turismo-eskaintza dibertsifikatu den (landa-turismoa, kultura-turismoa, negozio-turismoa, etab.), turismo gastronomikoak garrantzi berezia hartu du. Izan ere, euskal jatetxe askok nazioarteko arrakasta lortu dute.