Islamiar arkitektura
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,63 KB
MEZKITA URDINA EDO ESTANBULEKO MEZKITA
Argazki honetan, Estanbuleko Mezkita edo Mezkita Urdina ikus dezakegu, 1609. Urtetik 1617. Urtera eraiki zen.
Estilo islamiarrekoa da eta Ahmet sultanak agindu zuen eraikitzen Konstantinoplako jauregia zegoen leku berean (Bizanzio= Konstantinopla= Istanbul)
Santa Sofia elizaren aurrealdean dago eta horren antzekoa da.
Bere barrualdean fundatzailearen hilobia, madrasa bat eta ospitale bat daude. Eskailera itxurako kupula zentral handi bat dauka eta honi itsatsita hainbat kupula txikiagoak eta semikupulak (exedrak) ditu.
Kupula zentralak 23 metroko diametroa dauka eta 43 metroko altuera. Kupula handiak 4 ojiba arkuen eta lau petxinen gainean jartzen da (Barrutik ikus daiteke).
Kupula bakoitza 3 exedren gainean jartzen da.
Istanbuleko mezkiten artean, 6 minarete edo alminare dituen bakarra da, muezinak otoitz egiteko dei egiten zuenean. Hauek oinplano zirkularra dute.
Haram (otoitz-areto) bat eta shan (patio) bat ditu. Patioan iturri oktogonal bat dago eta Haram bezain handia da.
20000 azuleju urdinek, kupulak eta barrualdea apaintzen dituzte, hauek egiteko hirian zegoen marmol urdina erabili zuten.
Elementu garrantzitsuena mihrab da, marmolezkoa eta inskripzioz beteta (Motibo piktografikoak: idazkera arabiarra koranen bertsoekin). Eta zorua tapizez beterik dago.
Mezkitaren arkitektoak, arkitektura otomandarren zenbait elementu bildu zuten arte islamiarren elementuekin eta arte bitxia eta iraultzailea sortu zuen.
Mezkita urdina 6 minarete zituenez eta Mekako Mezkitak ere, azken honi zazpigarrena gehitu zioten.
ARLESKO SAN TROFIMOREN TINPANOA
Argazki honetan Arlesko San Trofimoren erliebeak ikus ditzakegu, fatxadaren tinpanoan. Erromaniko artearen estiloari dagokio.
Tinpanoko erliebeak dira:
pantokratorra eta tetramorfosa:
Pantokratorran edo Kristo Maiestatean, garaile eta Ahalguztiduna, esku batean liburu batekin (Liburu Santua- EGO SUM LUX MUNDI) eta bestearekin bedeinkapen bat ematen eliztarrei. Mandorla (orla) batean sartuta dago eta tetramorfoz inguratuta. Kristoa Epailea litzateke; tetramorfosan 4 ebanjelarien sinboloak daude: gizona, Mateoarena, lehoia Markosena, idia, Lukasena eta arranoa San Joanena. Gaia erlijiosoa da, konbentzionalismoa, hieratismoa eta zurruntasuna oso nabariak dira, gizakiekiko urruntasuna markatuz. Ez dago mugimendurik eta irudien arteko erlazio falta nabaria da.
Eskultura ``markoaren legera´´ mugatzen da, hau da, espazioaren mugetara moldatzen dira irudiak.Deformazioak ere agertzen dira irudietan, adierazkortasuna areagotzearren. Perspektiba hierarkikoa agertzen da ere, pertsonaien eskala handitzen eta nabarmentzen da haien garrantzi espiritualaren arabera, horrela Jainkoa nabarmenduta eta erdian kokatuta azaltzen da. Sinbolismo handia dago, non irudi zoomorfikoak eta objektuek beste esanahi sinbolikoa hartzen dute, horrela lehoia positiboa izan daiteke (Kristo) edo negatiboa (Deabrua)…
Arkiboltak:
arku segida bat, zentrokideak direnak eta turuta edo bozina itxura sortzen dutenak. Arku hauek leiho batean edo ate nagusian aurki daitezke eta gehienetan apainduta daude zenbait erlieberekin.
Pantokratorra:
erromaniko elizetako tinpanoan ager daitekeen erliebe mota. Jainkoaren irudikapena mandorla baten barruan sartu ohi dena eta tetramorfoz inguratua.
Tetramorfosa:
erromaniko elizetako tinpanoan ager daitekeen erliebe mota. Pantokratorra inguratzen duten lau ebanjelarien sinboloak dira.
Mandorla:
obalo edo ezkur baten itxura duen erliebea; honen barruan Pantokratorra kokatzen da.
Teotoco:
erromaniko artearen mukulu biribileko eskultura (exentua). Ama Birjinaren irudikapena, zurez egin ohi dena eta polikromatzen dena.
Arku zorrotz goratua:
arte islamiarrean ematen den elementu arkitektoniko bat da. Arku mota bat da, erromatar artearena bezalakoa, baina gehiago luzatzen dena.
- Arku gingilduna
Arte islamiarrean ematen den elementu arkitektoniko bat da. Arku mota bat da, islamiar artearen berezkoa. Hainbat gingilez osatuta dago (3/5)
- Arku elkar gurutzatuak
Arte islamiarrean ematen den elementu arkitektoniko bat da. Arku mota bat da, zeinetan arku zorrotzak bata bestearekin elkartzen diren.
- Arku zuzen makotua
Arte islamiarrean ematen den elementu arkitektoniko bat da. Erdi puntuko arkuaren antzekoa da, baina kurbatura ez da erdi puntuko arku batena, baizik eta laurden puntuko arkuarena.
Triglifo eta metopa
Frisoan dauden apaindurak. Hauek ere, batzuetan, islamiar arkitekturan ikusiko ditugu (Triglifo: marra bertikalak eta metopak: baxu- edo erdi-erliebeak).
- Erraboil itxurako kupula
Islamiar artearen kupula mota bat da, erraboil edo balbo (tipula) itxura duena.
- Kalifa kupula
Islamiar artearen kupula mota bat da, zeinetan barrualdea nerbio desberdinez osatuta dagoen, gurutzatzen direnak kupulari erresistentzia handiagoa emateko.
- Kupula atalduna
Islamiar artearen kupula mota bat da. Laranja baten atalek (gajoak) itxura berezia ematen diote.
- Madrasa
Islamiar artearen arkitektura mota; bere funtzioa Korana irakastea zen, hau da, Koran eskola da. Hor ikasleak bizi ziren.
- Ataurikea
Islamiar artearen dekorazio mota, landare motiboak motibo geometrikoekin nahasten dira eta batzuetan ere, motibo piktografikoak (islamiar idazkera) ikus daitezke.
- Mokarabeak
Islamiar artearen dekorazio mota bat da. Prisma itxurako elementuak dira, estalaktiten modukoak.